-
Alemanian, 1920an sortu zen Alderdi Nazia, arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikomunista gisa definitu zen. Arbuiatu egin zuen Versailleseko Ituna, eta alemaniar ariar guztiak proiektu bateratu bakarrean biltzearen aldekoa zen.
-
1923an, Garagardotegiko putscha jotzen saiatu ziren buruzagi naziak. estatu kolpe bat zen, baina huts egin zuen eta eraltzuleak espetxeratu egin zituzten.
-
1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen, eta Alderdi Nazia berrantolatu egin zen. Alderdi miliziak eratu ziren orduan: SA eta SS.
SA edo Eraso Sailak, modu miloitarrean zeuden antolatuak, uniformeekin eta arma arinekin. SSak, eliteko erakunde milizatua, Hitler babesteko eginkizuna zuena, Alderdi Naziaren buruzagi baitzen. -
Adolf Hitlerrek 9 hilabete igaro zituen espetxean eta denbora hartan, Mein Kampf idatzi zuen. Alemaniari buruzko hausnarketak eta iruzkin antisemitak eta nazionalistak nahasten zituen oroitzapen liburua da
-
1933ko hauteskundeak baino lehenago, otsailarem 27tik 28rako gauean, su eman zioten Reightagari, hau da, Alemaniako Parlamentuari. Pertsona bakar baten ekimena izan zela jakin bazuten ere, Hitlerrek komunistei leporatu zien sutea, eta era horretan aitzakia bat izan zuen susmagarriak espetxeratu eta bertan behera uzteko prentsa askatasuna eta gainerako berme konstituzionalak
-
Reichstageko Sutearen ondorioz, hauteskundeetan, naziek garaipen handia lortu zuten. 288 aulki lortu zituzten, hain zuzen.
-
1933ko apirilean Gestapoa fundatu zen, Estatuko polizia sekretua, SSen kontrolpean. Pertsekuzio politikoa ioposizioko kide guztiengana ailegatu zen, baita Alderdi Nazira berera ere.
-
1934an, Hindemburgh presidenteak, Hitler kantziler izendatu zuen. Hitlerrek, bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko.
-
1934koekainaren 30ean, SSek SAren buruzagiak atxilotu bzituzten, traizioz salatu eta erail egin zituzten. Gertaera honi, Labana Luzeen Gaua deritzogu.
-
1934an, Hindenburg presidentea hil zenean, Hitlerrek hartu zuen Alemaniako presidentetza.
-
1934an, Hindenburg presidentea hil zenean, Hitlerrek hartu zuen Alemaniako presidentetza. Berak, Hirugarren Reicha ezarri zuen eta Estatu Totalitarioa eratu zuen, non xede kolektiboaren lorpenak gizabanakoenak ezerezten baitzituzten. Estatuaren kontrolpean geratu ziren bizitzaren eta gizarteareen alor guztiak.
-
1936 urtetik aurrera, indar handia hartu zuten kontsentrazio esparruek eta Alemanian, aipagarrienak, Auschwitz, Mauthasen, Ravensbrück eta Sachsenhausen izan ziren.
-
1938ko azaroko 9tik 10erako gauean, SSetako naziek eta Hitler Gaztediek eraso egin zieten auzo juduei, eta txiki-txiki eginda geratu ziren milaka denda eta ehunka sinagoga. Gau horri, Kristal Hautsien Gaua deritzogu.