-
Period: to
1.aldia:1919-29
Alderdi naziaren sorrera eta arrakasta gutxi egoera ekonomikoa egonkortze prozesuan 1933. -
Adolf Hitler
Adolf Hitler (Braunau, Austria-Hungaria, 1889ko apirilaren 20a - Berlin, Alemania, 1945eko apirilaren 30a) austriar jatorriko alemaniar diktadorea izan zen. Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistako burua eta Hirugarren Reicheko kantzelerra izan zen.
Hitlerren ideologia inperialista, antisemita eta arrazistak Bigarren Mundu Gerraren hasiera ekarri zuen. -
NSDAP - Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Adolf Hitler NSDAP alderdiaren buru bihurtu zen.
Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaboak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen. Ideia horiek 11 miloi pertsona hil zituzten Holokaustoan. -
Municheko putscha
Italian Mussolinik lortu zuen garaipenak animatuta, Hitler eta haren kolaboratzaileak estatu-kolpe bat ematen saiatu ziren (Municheko putscha).
Espetxera joan zen, eta han Mein Kampf idatzi zuen: nazismoaren ideiak biltzen dituen liburua. -
SS
Hitler bere milizia sortu zuen, SS taldea (Babes taldea).
Erakunde honek betebehar hauek zituen: Hitler eta beste nazien buruzagiak eta oratoreak babestea, topaketa politikoetarako segurtasuna eskaintzea eta Der Völkischer Beobachter (Herriaren behatzailea) izeneko alderdi nazien egunkarirako harpidedunak lortzea. -
Alderdi naziaren gorakada
Aldiko susperraldi ekonomikoaren ondorioz, naziek behera egin zuten. Hitlerrek boterea bide parlamentariotik lortzeko estrategia prestatu zuen. -
Period: to
2.aldia:1929-33
Alderdi naziaren hazkundea eta nagusitasuna hauteskundeetan krisi ekonomiko garaian. -
Hamarkadako krisiak
1930eko hamarkadako krisiak indar geldiezina eman zion alderdiari.
1930.urtearen amaierako hauteskundeetan, Reichs-tagerako 107 diputatu lortu zituzten. -
Hitlerrek salbatuko zuela Alemania
Bost millioi langabe zeuden,eta militarrek, industria handiak, bankuek, jabe handiak eta erdiko klaseko sektore zabalak uste zuten Hitlerrek salbatuko zuela Alemania. -
Hauteskunde
Hauteskundeetan, Alderdi Naziak 230 diputatu lortu zituen. Hinderburg presidenteak amore eman zuen nazionalisten, industrialari handien eta armadako buruen presioen aurrean. -
Hitler Alemaniako kantziler
Urtarrilaren 30 Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuen.
Zenbait neurri hartu ziren, Alemaniaren nazifikazio-prozesua osatzeko. -
Period: to
3.aldia:1933-39
Alderdi nazia gobernuan eta estatuaren nazifikazio prozesua: barne politikan, kanpo politikan, ekonomian, gizarte mailan, holokaustoa. -
Nazien diktadura
Hitlerrek botere absolutua lortu zuen. Nazien diktadura. Kantziler izendatu zutenetik, Alemanian erregimen totalitarioa ezartzeari ekin zion Hitlerek oso epe laburrean . -
Nurenbergeko legeak
Hitlerrek Nurenbergeko legeak aldarrikatu ziren; horien bidez, Alemaniako juduak bigarren mailako herritar bihurtu ziren ofizialki.
Juduak "Alemaniako Odol Babesaren eta Ohorearen Legearen" pean bereizitako arraza gisa definitu ziren. Lege honek juduen eta alemanen arteko ezkontzak edo harreman sexualak debekatzen zituen. -
Kristal Hautsien Gaua
Azaroaren 9an - Kristal Hautsien Gaua izenekoa gertatu zen, Shoáren aurrekaria; hau da, juduek Europan jasandako holokaustoaren eta sarraskiaren aurrekaria.
Martxoan, Austria inbaditu zuen. Erreferenduma egin zen, herrialdea Alemaniara anexionatzeko (Anschluss).
Irailean, Berlinen Konferentzia batera deitu zuen. -
Bigarren Mundu Gerra
Alemania-SESB Ituna: elkarri ez zioten eraso egingo, eta Polonia banatuko zuten bien artean.
Irailaren 1ean - Alemaniak Polonia inbaditu zuen, Danzigeko korridorea berreskuratzeko aitzakiarekin, lurralde hartako biztanleak alemanak zirela et. Halaxe hasi zen Bigarren Mundu Gerra.