-
BELL konpainiak, telefono linea soil baten bidez datu bitarrak transmititzeko aukera ematen zuen lehen modema sortu zuen.
-
ARPANET, Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin, non J. C. R. Lickliderrek arrakastaz defendatzen dituen ordenagailu sare global bati buruzko bere ideiak.
-
ARPANETen lehen hitzaldia egiten da. Garai hontarako nahikoa lan egina zegoen ARPANET izeneko ordenagailu sare bat sortzeko plana argitaratzeko. ARPANETek MIT, Natinonal Physics Laboratory (Erresuma Batua) eta Rand Corporation-eko taldeen lan onenak bildu zituen.
-
Amerikako 4 unibertsitateren arteko lehen ordenagailuen konexioa Leonard Kleinrock-en Interface Message Processor-en bidez egiten da. Interface Message Processor, parte-hartzaileen sareak ARPANET-era interkonektatzeko erabilitako pakete-konmutazio-nodoa zen. Atebideen lehen belaunaldia izan zen, gaur egun "router" gisa ezagutzen direnak.
-
23 ordenagailu daude konektatuta ARPANETera. Ray Tomlinsonek bidalitako lehen mezua.
-
InterNetworking Working Group-en sorrera, Internet kudeatzeaz arduratzen den erakundea. Informatikako ikertzaile garrantzitsuen talde bat izan zen, ordenagailuen sareetarako estandarrak eta protokoloak aztertu eta garatu zituena. 1972an sortu zen talde informal gisa, sare desberdinak konektatzeak dakartzan arazo teknikoak aztertzeko, eta urte hartan, Informazioa Tratatzeko Nazioarteko Federazioaren azpibatzorde bihurtu zen.
-
Erresuma Batua eta Norvegia Internetera atxikitzen dira, bakoitza ordenagailu batekin.
-
Ikasle amerikarrek NewsGroups sortu zuten. Usenet sistemaren barneko komunikazio-bide bat da, non erabiltzaileek testu-mezuak irakurtzen eta bidaltzen dituzte zerbitzarien artean banatutako ohol ezberdinetara, mezuak bidali eta erantzuteko aukerarekin. Sistema teknikoki ezberdina da, baina World Wide Webeko eztabaida taldeen antzera funtzionatzen du. Honela, posta elektronikoa eta berehalako mezularitza bezala, albiste-taldeek Internet bidez funtzionatzen dute.
-
TCP / IP protokoloaren definizioak eta "Internet" hitzaren definizioak sortzen dira.
-
Lehen gune-izenen zerbitzaria sortzen da.
-
1.000 ordenagailu daude konektatuta internetera.
-
10.000 ordenagailu daude konektatuta internetera.
-
100.000 ordenagailu daude konektatuta internetera.
-
ARPANET desagertu egiten da eta ondorioz, lehenengo web arakatzailea sortzen da.
-
World Wide Web publikoki iragartzen da. Bertan, Web-nabigatzaile bat erabiliz webguneak bistaratzen dira, eta haien web-orrietako esteken bidez nabigatuz bertako testuak, irudiak, bideoak edo bestelako multimedia-edukiak atzitu daitezke.
-
Milioi bat ordenagailu daude konektatuta internetera.
-
NCSA Mosaic web arakatzailea agertzen da. Historiako lehen bilatzailea, Wandex web orrien indize gisa balio izan zuen. Mac, Windows edo beste sistema eragileetan web orriak ikusteko erabilgarri zegoen bigarren web arakatzaile grafikoa izan zen.
-
Web ikusezina, deep web-aren lehen bertsioa sortzen da. Ohiko bilatzaileek indexatzen ez duten Interneteko edukia da. World Wide Web-aren atalak dira. Internet erabiltzen duen edonorentzat eskuragarria da.
-
10 milioi ordenagailu daude konektatuta internetera.
-
Google sortzen da. bere espezializazioa internetekin, softwarearekin, gailu elektronikoekin eta beste teknologia batzuekin lotutako produktu eta zerbitzuak eskaintzea da. Produktu nagusia izen bereko Interneteko edukien bilatzailea da, nahiz eta beste produktu eta zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituen, hala nola, Google Drive, Gmail, Google Maps, Google Street View, Google Earth, YouTube, eta beste web-erabilgarri batzuk, hala nola, Google Books, Google News, Google Chrome eta Google+.
-
Burbuja.com-en leherketa. Wikipedia sortzen da. Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan.
-
Facebook-a sortzen da. Facebook-a sare sozial bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortzen da, baina orain mundu guztiari irekita dago. Erabiltzaile bakoitza bertako sareetan ibili daiteke, bere ikasketen, bizitokiaren edo lanaren arabera, besteak beste.
-
Internet 1.000 milioi erabiltzailetara iristen da.
-
iPhonearen agerpenak sare mugikorra ezagun egiten du. iPhone-a Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da.
-
Telefono mugikorretan berehalako mezularitzaren hastapenak hasten dira. WhatsApp sortzen da. WhatsApp-a telefono mugikorretan instala daitekeen bat-bateko mezularitzarako aplikazio bat da.