-
Energia eolikoaren lehenengo erabilera errejistratua K.A. 5000. urtean ematen da. Egipziarrak energia eolikoa erabiltzen zuten itsasontziak Nilo ibaiatik nabigatzeko.
-
K.A. 2000. urtean txinatarrek haize errota sinpleak erabiltzen zituzten ura ponpatzeko eta garia txikitzeko
-
K.A. XVII.mendean Babiloniako ureztatze sistemak haize errotak erabiltzen hasi ziren ura ponpatzeko. Hammurabi erregeak Mesopotamiako meseta guztiaren ureztatze sistema erroten bidez funtzionatzeko proiektua zuen.
-
Persian, Iraken eta Ekialde Ertainan makina eolikoak zituzten K.A. baino mende asko lehenago. Errotore bertikaleko makina primitiboak ziren, egurrezko edo kanaberazko hainbat palarekin. Errota hauek garia txikitzeko erabiltzen zituzten
-
Europar merkatariak Ekialde Ertainatik haize errotaren kontzeptua ekarri zuten Europara XI.mendean. Honi esker, Herbeheratan errotak hobetu eta egokitu zituzten errekak drenatzeko, adibidez, Rin-eko deltan.
-
XII.mendean Frantzian eta Ingalaterran haize errotak eraikitzen hasi ziren. Handik gutxira, Europa osotik hedatzen hasi ziren. Garai horretako errotak eskuz biratzen ziren haizearen zentzura egokitzeko, kanpoaldean kokatzen zen habe bati esker. Errota hauek erabiltzen ziren garia txikitzeko. Kixotean aipartzen diren errotak mota hauetakoak dira.
-
Jacob Leupold-ek lehenengo haize ponparen proiektua egiten hasi zen 1705an, baino 1711an Prusiako Zientzia Akademiari proiektua saldu zion.
Hala eta guztiz ere, haize erroten inguruan hausnartzen jarraitu zuen eta lehenengo errota multipala diseinatu zuen 1724an. Gaur egun kontserbatu egiten dira errota horiek Leipzig-eko hirian. -
XVIII. mendearen bukaeran haize errotak elektrizitatea sortzeko erabiltzen hasi ziren.
-
1883an Steward Perryk diseinatutako multipala amerikarra agertzen da, Elektrizitatea sortzeko gai zen lehen turbina eolikoa asmatu zuen. Turbina eolikoaren terminoa sortzeko aukera eman zuen, haize-errota atzean utzita eta elektrizitatea sortzeko alea edo garia ehotzeko erabilera aldatuz. 3 metroko diametroa duen errota hau, inoizko salduena izan da, eta egungo aerosorgailuen aitzindaria izan zen.
-
1887an, Charles F. Brush zientzialari estatubatuarrak gaur egun elektrizitatea sortzeko lehen turbina eolikoa bezala onartzen dena eraiki zuen. Munduko handiena zen, 17 metroko errotore-diametroarekin eta zedro-egurrez egindako 144 errotore-palarekin. Sorgailu horrek 20 urtez funtzionatu zuen, eta turbinaren tamaina gorabehera, sorgailuaren potentzia 12 kW-ekoa baino ez zen, turbina mota horiek ez baitira bereziki eraginkorrak.
-
Poul la Courek ondorioztatu zuen pala gutxitako trubinak eraginkorragoak zirela elektrizitatea sortzeko. Hau kontuan hartuta lehenengo sorgailu elektriko modernoa diseinatu zuen.
-
Galiziaren haize erregimenak kontrako bi nortantza hartzen ditu (ipar-ekialderantz eta hego-mendebalderantz). Beraz, bi norantzetara egokituta dauden bi errotore dituzten errotak diseinatu ziren, XX. mendearen hasieran, haizearen norantzara egokitzeko beharra ez izateko. Mota honetako errotak ere aurkitu daitezke Portugalen.
-
- urtean Danimarkak 200 MW-eko potentzia eolikoa zuen instalatuta.
-
20ko hamarkadan, errotore eolikoei hegazkinen hego eta helizeetarako diseinatutako profil aerodinamikoak aplikatzen hasi ziren.
-
1927an, A.J. Dekker herbeheretarrak sekzio aerodinamikoa zuten palez hornitutako lehen errotorea eraiki zuen, haize gorabeheratsua baino lauzpabost aldiz abiadura handiagoa lortzeko gai zena. Hala ere, errotore berri horiek errotazio-abiadura handiekin funtzionatu behar zuten errendimendu ona lortzeko, baina, era berean, frogatu zen errotazio-abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta garrantzi txikiagoa zuela palen kopuruak.
-
60ko hamarkadaren erdialdean energia eolikoaren aprobetxamendurako hainbat proiektu gauzatu ziren Europako herrialde batzuetan (Frantzia, Ingalaterra, Herbeherak...). Hala eta guztiz ere, petrolioaren prezio baxuarengatik hamarkadaren bukaerarako ekiditu egin ziren proiektu horiek.
-
Petrolioaren krisiarengataik energia berriztagarriei garrantzia ematen hasi zitzaien, bereziki energia eolikoari. Horren ondorioz, sorgailu eolikoen diseinu eta ikerketan gehiago inbertitzen hasi zen 1973tik aurrera. Aprobetxamendu eolikoa 80ko hamarkadan areagotzen hasi zen, bereziki Danimarkan, bertan sortutako aerosorgailu tripalak (3 helizeetako errota) izandako arrakastarengatik.
-
Christian Riisagerrek bere lorategian eraiki zuen 22kW-ko aerosorgailu bat Gedser-ren aerosorgailua eredutzat hartuta. Riisagerren errotak arrakasta asko izan zuen erabilitako materialak aurkitzeko errezak eta ekonomikoak zirelako, Danimarkako etxebizitza askotan ezarri zuten bat. Errota hau izan zen diseinatzaile eta ikertzaile askoren inspirazioa beraien errota propioak ekoizteko 80ko hamarkadatik aurrera.
-
Espainian instalatu izan den teknologia aurreratu eta tamaina handiko lehenengo aerosorgailua da. Tarifan ezarritako Turbina experimental honek 20 m-ko diametroa eta altura zituen eta bere potentzia 100 KW-koa zen. 1985. urtea arte ez zuen funtzionatu, bere sistemak errebisatu egin behar izan zirelako.
-
Aurrerapen handien ondorioz, 1991n 21.000 aerosorgailu baino gehiago instalatu ziren, eta horietatik erdiak Kaliforniako parke eolikoetan instalatuta zeuden; Energiaren Nazioarteko Agentziaren datuen arabera, guztira 2.200 MW-eko potentzia zuten.
-
- urtean energia eolikoak Espainiako energia elektrikoaren %23.3a sortu zuen (berriztagarri guztiak %46.6a sortu zuten), ondorioz, energia iturri berriztagarri garrantzitsuena bihurtu zen Espainian.