-
Frantziako Iraultzaren hasiera
Frantzian bizi zen krisi estruktural eta koiunturalaren ondorioz, burgesiak gidatutako eta antzinako erregimena hautsiko zuen iraultza hasi zen. Iraultzarekin Frantziako monarkia amaitzeaz gain, ideia liberalek (askatasuna, berdintasuna...) indarra hartu zuten, eta lehen aldiz Frantzian errepublika bat ezarri zen. Errepublikak ibilbide gorabeheratsua izan bazuen ere, ukaezina da bertan aldarrikatutako ideiak izango zuten oihartzuna.
Enter Link text -
Period: to
Konbentzio Guda
Monarkia erori osteko sortutako Frantziar Errepublikak (Konbentzioaren gidaritzapean), Espainiako koroarekin piztutako gerra izan zen. Guda bereziki, Frantziako mugan eman zen (Katalunia, Gipuzkoa eta Nafarroan). Gainera, ondorio larriak izan zituen Euskal Herrian (demografikoak, ekonomikoak eta sozialak), eta bereziki, Ipar Euskal Herrian, antzinako egitura juridiko eta ohituren amaiera suposatuz. -
Zamakoaren Matxinada
Carlos IV.ak Zamakola Bizkaitar politikoaren laguntzaz bultzatu nahi izandako politiken kontrako altxamendua izan zen. Carlos IV.ak bizkaitar hiritarrei soldadutza inposatzeaz gain, Bilboko aurrelizan portu bat eraiki nahi izan zuen. Guzti honek, Bilborentzat suposatzen zuen mehatxua zela eta, matxinada piztu zen. Matxinada emaitza baikorra izan zuen Bilborentzat, bere monopoliari eutsi baitzion. -
Baionako Abdikazioak
Frantziar armadak Espainia haren kontrolpean zeukalarik, hilabete bat lehenago errege izendatua izan zen Fernando VII.a eta Karlos IV.a errege ohia Napoleokin bildu ziren Baionan. Bertan biek Espainiako koroari uko egin zuten eta Napoleonek bere anaia, Jose Bonaparte ezarri zuen Espainiako errege gisa.
Enter Link text -
Baionako Estatutua
Jose Bonapartek Espainiako errege izendatua izan zenean, Espainia liberalismoan murgiltzeko saiakera egin zuen. Honen eredua, Baionako estatutua ala konstituzioa litzateke. Dokumentu honen edukia izaera liberaleko zen, inskizio eta torturaren debekua, kode zibil baten ezarpena eta askatasun indibidualen aldarrikapena aurkituz, besteak beste. Foruei dagokionez, konstituzioaren jarrera zalantzazkoa zen neurri handi baten. Aitzitik, lege gehienak ez ziren betearazi gerra egoera zela eta. -
Period: to
Independentzia Gerra
Napoleon Frantziako buruzagia zelarik, Espainiarekin aliantza bat hasi zuen, Erresuma Batuen kontra. Aitzitik, Napoleon frantziar armada Espainian ezarria zegoela aprobetxatuz, Espainia okupatu eta bere anaia, Jose I., Espainiako errege izendatu zuen. Horren aurka, Espainian altxamenduak hasi ziren, geroagoko gerrari hasiera emanez. 7 urtez iraun zuen gerrak eta ondorio demografiko eta ekonomiko oso larriak eragin zituen jendartean.
Enter Link text -
Cadizko Konstituzioa
Frantziaren okupazioak Espainian utzitako hutsune politikoari erantzuteko, Cadizko Gorteetan bildutako diputatuek aldarrikatutako konstituzioa izan zen. Konstituzioak garai horretarako izaera oso aurrerakoia zuen, Frantziako iraultzak aldarrikatutako ideia liberalen eragina igartzen delarik. Bertan askatasun eta eskubide politiko adierazgarriak agertzeaz gain, foruen kontra jarrera bat aurkitzen dugu.
Enter Link text -
Period: to
Fernando VII.aren berrezarketa (6 urteko absolutista)
Gerra bukatu ostean, Fernando VII.ak Espainiako koroa eskuratu zuen, 6 urteko absolutista deitu izan denari hasiera emanez. Aldi honetan, errepresioa eta antzinako erregimenaren berrezarkuntza nagusi izan ziren. Aurreko urteetan aldarrikatutako ideia liberalak jazartuak izan ziren, eta jarrera aurrerakoia zuen Cadizko Konstituzioa indargabetu zen. -
Period: to
Hirurteko liberala
1820an Rafael Riego jeneralak burututako altzamenduaren ostean, Riegok Cadizko konstituzioa aldarrikatu zuen, erregimen liberal eta burges bat ezarri nahian. Aldarrikapen hauek bereziki mehatxagarriak ziren euskal lurraldeentzat, foruak (antzinako erregimeneko elementu gisa hartzen zirenak) arriskuan aurkituz. Erregimena 1823an bukatu zen, Fernando VII.ak boterea berreskuratu zuenean.
Enter Link text -
Period: to
Hamarkada absolutista
Riego jeneralak ezarritako erregimen liberalarekin bukatu ostean, Fernando VII.ak berriro ere bere buruaren inguruan antolatutako erregimen absolutista ezarri zuen. Aldi honetan, ilustratuen eta liberal sutsuen aurkako errepresioa jarraitu zuen, eta erreforma administratibo eta ekonomikoak eman ziren. Garai honetan, halaber, hurrengo urteetan indartuko zen liberal sutsuen eta absolutista sutsuen arteko gatazkaren hastapenak aurkitzen ditugu. -
Fernando VII.aren heriotza
Fernando VII.aren heriotzak izaera politiko, sozial eta ekonomikoa izango zuen auzi dinastiko bat ekarri zuen. Haren alabaren (Isabel) jarraitzaileek estatu eredu liberal baten alde egiten zuten bitartean, haren anaiaren (Karlos Maria Isidro) jarraitzaileek eredu tradizionala eta absolutista defendatzen zuten. Fernandok koroa haren alabari pasa zion, 1. Karlistadari eta iraultza liberala deitu izan denari hasiera emanez.