-
Karlos III.aren hilketarekin, Carlos IV.ak Espainiako tronua hartu zuen 1788an.
-
-
Carlos IV.a urte bakarra erregea izaten egonda, Frantziar iraultza (1789) arrakasta izan zuen. Honek Antzinako Erregimenari bukaera eman zion han (absolutismoa, gizarte estamentala, feudalismoa, etab.) eta liberalismo politiko eta ekonomikoa ezarri zuen. Liberalismoa herriaren subiranotasun nazionala lortzea helburu zuen pentsamendu politikoa zen eta, besteak beste, botere banaketa, gizakiaren eskubideak eta estatu laikoa aldarrikatzen ditu.
-
- urtetik aurrera, Frantzian Napoleón Bonapartek zuen boterea, estatu kolpea emanda eta gero.
-
Trafalgarreko itsas muturreko gatazkan (1805) Frantziak Espainiar flota bidali zuen Erresuma Batuaren kontra jotzeko, baina Erresuma Batua itsasoen kontrola zuen XIX. mendearen hasieran eta erabat suntsituta geratuko da, krisia areagotuz.
-
Napoleonek, Erresuma Batuaren aliatuen lurralde gehiago bereganatzeko nahian, Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Horrela, 1807an Fontainebleauko Itunaren bidez, Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zion Godoyk, Portugal inbaditzeko helburuz. Konkistatu ondoren, bien artean zatituko zuten. Halere, itun honen ondorioak larriak izan ziren, haien artean Frantsesen penintsularen okupazioa.
-
Fernandoren aldekoak altxatu ziren Godoyren eta frantsesen aurka. Karlos IV.ak Godoy kargutik kendu zuen eta, geroxeago, tronua utzi zion Fernandori, hau da, abdikatu zuen.
-
errege familiako liskarrak ikusita, Napoleonek aita eta semea (Karlos IV. eta Fernando VII.) Baionara deitu zituen elkarren arteko arazoak konpontzeko asmoz. Bitartean, bere tropek Madril konkistatu zuten. Baionan, Fernando koroa berriz ere bere aitari ematea lortu zuen, honek gero Napoleoni uzteko, eta azken honek bere anaia Jose Bonaparte (Jose I.)Espainiako errege izendatzeko.
-
1808ko maiatzaren 2an gertatu zen altxamenduarekin hasi zen, Espainia osora altxamenduak zabaldu zirenean.
-
Madrilen piztu zen herri matxinadaren ondoriozn Independentzia Gerra hasi zen. Han Frantsesek errepresio gogorra erabili zuten, ehunaka herritar fusilatuz. Frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu ziren.
-
San José egunean (horregatik ‘La Pepa’ izenez ezagutuko da) Cadizeko diputatuek Konstituzioa onartu zuten, lehen adierazitako dekretuez abiatuta idatzi egin zena. Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen, eta honen bidez Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen, Fernando VII.a errege izanez.
-
1813ko amaieran, Napoleonek, erabat ahulduta, Valençayko Ituna sinatu zuen Fernando VII.arekin, Espainiako Koroa berari itzuliz.
-
Fernando VII.ak Lege Salikoa abolitu zuen 1830ean hil aurretik 1833an, eta hilabete batzuk geroago urte berean bere alaba Isabel II.a jaio zen. Lege honek esaten zuen emakumeak ezin zutela bakarrik gobernatu eta, beraz, behin abolituta Isabel II.a erregina izan ahal zen.
-
Data honetan Fernando VII.aren alaba bakarra jaio zen, Isabel II.a, gero erregina izango zena.
-
1833ko irailean erregea hil zen eta bere alaba Isabel Espainiako erregina izendatu zuten.
-
Alaba bakarrik hiru urte zituelako, bere ama Mª Kristina erreginaordea izendatuta izan zen. Absolutistek ez zuten onartu eta Karlos Mª Isidro errege zenaren alde altxatu ziren, I. Gerra Karlistari hasiera emanez.
-
Alaba bakarrik hiru urte zituelako, bere ama Mª Kristina erreginaordea izendatuta izan zen.
-
Era berean, La Granjako jauregiko sarjentuak 1836ko abuztuan altxatu ziren 1812ko Konstituzioaren berrezarpena eskatzeko, beste hiri askotan ere bai gertatu zena. Azkenean Maria Kristinak amore eman zuen eta Cadizko Konstituzioa berrezarri zuen
-
Liberal progresistek 1837ko ekainean konstituzio berria argitaratu zuten. Aldaketa nagusiak honako hauek izan ziren:
- Atal progresistak: Subiranotasun nazionala, hiritar eskubideen aldarrikapena, botere-banaketa, errolda-sufragioaren oinarri zabalagoa, estatu akonfesionaltasuna.
- Atal moderatuak: bi ganbera legegileek (kongresua eta senatua), koroari eskumen ugari (beto eskubidea), konstituzioak bere gain erlijio katolikoaren finantzapena.
-
Transakzionisten buruak, Rafael Maroto jeneralak, eta Baldomero Espartero liberalen jeneralak, Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan. Itun horretan, Marotok Isabel II.a erregina bezala onartu zuen; eta Esparterok foruak babestu zituen eta armada karlistako ofizialak Espainiako armadan maila berdina izango zutela adierazi zuen. Laguntza militarrik ezean, Karlos Maria Isidrok Espainiatik alde egin behar izan zuen.
-
Transakzionisten buruak, Rafael Maroto jeneralak, eta Baldomero Espartero liberalen jeneralak, Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan. Hitzarmen horren arabera, Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari; eta Esparterok foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen. Laguntza militarrik ezean, Don Karlosek Espainiatik alde egin behar izan zuen.
-
Honen ondore, Esparteroren erregeoldealdia etorri zen.
-
Nafarroak egin zituen negoziazio partikularren emaitza da 1841eko abuztuaren 16ko Legea, “Hitzarturiko Legea” deitu izan dena; lege horren ondorioz, Nafarroak erresuma-izaera galdu zuen, aduanak kostaldera eraman zituen eta Espainiako eskubide konstituzionalak eta sistema judizial eta hauteskunde-sistema onartu zituen; aldiz, Nafarroak autonomia administratibo handia mantenduko zuen.
-
1841eko urrian euskal probintzietan altxamendu armatua piztu zen, liberalismo progresistaren aurkako hainbat sektorek, zuzendu zutena. Erregeordeak, altxamendu honi erantzuteko, Gasteizen sinatutako 1841eko urriaren 29ko Dekretua eman zuen eta, dekretu honen arabera, hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak Estatuaren menpe geratu ziren. Dekretuak foru-baimena kentzea berretsi zuen.
-
1844ko uztailaren 4an, Foru-diputazioak eta Batzar Nagusiak berrezarri ziren eta lehenago izandako eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratu zituzten; hala ere, ez ziren aldatu ez aduanen kokapena, ez justizian egindako aldaketak eta foru-baimenaren deuseztapena ere ez.
-
Vicalvaroko matxinada Isabel II.aren erreginaldiaren garaian izan zen, Liberal moderatuen gobernuaren agintekeriaren eta ezegonkortasun politikoaren aurre egiteko. Honekin, Biurteko Progresista hasi zen.
-
Vicalvaroko matxinadaren ondorioz hasi zen Biurteko Progresista, Espartero gobernuburu, O'Donell gerra-ministro eta Pascual Madoz ogasun-ministro izanez.
-
Trenbideak 1855ean hasi ziren egiten Burdinbideen Lege Orokorrarekin: trenbidearen eraikuntza arautzeaz gain, enpresei pizgarriak ere eskaintzen zizkien lan hartan aritzeko. Baina pizgarriak, bereziki, atzerriko kapitalek eta konpainiek lortu zituzten, Espainiakoek baino.
-
Estatuaren, ordena-militarren, ongintza-erakundeen (caridad), eta, bereziki, udalen ondasunak ukitu zituen: hau da berezko (bienes propios) ondasunak eta herri-lurrak. Ekimen horrekin gobernuak Ogasunerako baliabideak lortu eta Espainiako ekonomiaren modernizazioa bultzatu nahi zuen.
Agintariek diru-sarrera gehienak trenbide-sarean inbertitu zituzten, merkataritza sustatzeko eta industria hazteko oinarri nagusia zelako. -
Gobernu-koalizioaren barruko desadostasunak areagotu ziren, eta, azkenean, Esparterok dimisioa eman eta O’Donnelli (alderdi unionistaren buruzagia) eman zion gobernua 1856an. Horrek protestak gogor zapaldu zituen.
-
1868ko irailean Juan Bautista Topetek Isabel II.aren gobernuaren aurkako altxamendu militarra zuzendu zuen. Prim eta Serrano jeneralak bildu ziren matxinoekin. Gobernuaren irtenbide bakarra dimisioa izan zen, eta erreginak ezinbestean erbesteratu behar izan zuen.
-
1869ko Konstituzioak monarkia demokratikoa ezarri zuen, beraz zeregin instituzional nagusia errege bat aurkitzea izan zen, Borbonen tronu-aulkia betetzeko. Prim arduratu zen Espainiako tronu hutserako hautagairik egokiena topatzea nazioartean adostasuna lortzeko. Azkenean, Amadeo Savoiakoa atera zen aurrera: gizonak monarkiaren ikuskera demokratikoa izateaz gain, haren errege-etxeak ospe handia zuen, Italiako batasunaren eragile izan zelako.
-
Katolizismoaren defentsa izan zen, hain zuzen ere, izaera tradizionalista zuen alderdi karlistaren sendotzea eta Bigarren Gerra Karlistaren hasiera -hirugarrena batzuen ustez- ekarri zituena.
-
1874ko abenduaren 29an Martinez Campos jenerala Errepublikaren aurka altxatu zen eta Alfontso XII.a aldarrikatu zuen. Aurretik, Borboiko printzeak Sandhursteko Manifestua sinatu zuen. Bertan monarkia alfontsinoaren programa laburbiltzen zen. Errestaurazioa hasi zen.
-
Berrezarkuntzak Borboien dinastia berrezartzea eta dinastia horri eusteko beharrezko baldintzak sortzea esan nahi zuen.
Seiurteko Iraultzak porrot egin ondoren, 1874. urtearen amaieran Monarkia borboitarra ezarri zen berriro Alfontso XII.aren eskutik. Horrenbestez, Berrezarkuntza hasi zen eta 1923ra arte iraun zuen. -
Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten; hala ere, Alfontso XII.a agertu zenean politikan, liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari, eta azkenean, 1876ko otsailean Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen.
Karlistek gerra galdu ondoren, Canovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, Euskal Herriko historian etapa berri bati hasiera emanez. -
Konstituzio hau liberalismo doktrinarioaren eredu garbia da, bi ezaugarritan oinarrituta:
- Errolda-sufragioa (1890etik aurrera gizonezko sufragio unibertsala)
- Subiranotasun partekatua: Gorteen eta erregearen artean banatuta. Konstituzioak joera kontserbadorea zeukan eta betiko balio tradizionaletan oinarritzen zen: monarkian, erlijioan eta jabetzan. -
Espainiako Gorteek, Cánovas del Castilloren gobernuburu zela, euskal foruak deuseztatu zituzten behin-betiko. Horretarako 1876ko uztailaren 21eko Legea ezarri zen eta, horren bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatu ziren.
Legeak ere, gobernuaren esku usten zuen sistema foralaren egokitzeko behar ziren erreformak ezartzeko ahalmena. -
1923an, Annualeko porrota Parlamentuan eztabaidatzekoa zela eta erantzukizunak eskatuko zirela iragarritakoan, armadako eta eskuineko sektore batzuek mugimendu bat antolatu eta diktadura militar bat ezarri zuten Espainian: Miguel Primo de Riveraren diktadura