-
Period: to
Frantziako egoera tamalgarria
Uzta txarren ondoriozko gosetea eta prezioen garestitzea, eta Frantziako gerrateen eta erregearen luxuzko bizimoduaren ondoriozko porrot ekonomikoa -
Period: to
Asanblada konstituziogile Nazionala
Asanblada Nazionalak, Asanblada Konstitugileak bihurtu ziren 1789.urteko ekainaren 20an, Frantzian antzinako erregimena ezabatu zenez, konstituzio bat beharrezkoa zelako. -
EstatuOrokorrak Frantzian
Estatu Orokorrak[1][2] (frantsesez, États Généraux) Antzinako Erregimeneko Frantzian erresumako estamentu (klase) guztien biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen, krisialdi politikoren bati edo gerraren bati aurre egiteko, edota arlo militarrean edo zergetan laguntzeko. -
Pilotalekuko zina
[Link text]https://eu.wikipedia.org/wiki/Pilotalekuko_Zina
1789ko ekainaren 20an 3. estatuak eta klero eta nobleziako zenbait ordezkarik eginiko zina, Versaillesko jauregiaren ondoko pilotaleku batean. Goizean, diputatuak txundituta geratu ziren bileretarako ganbarako ateak itxita eta soldaduek gordeta zeudela ikustean. Estatu-kolpe erregezalea gertatzear zegoelakoan, ondoko pilotaleku batean bildu ziren. Hor, zin egin zuten konstituzioa ezarrita geratu arte ez zutela biltzarra desegingo. -
Bastillaren hartzea
Bastillaren Hartzea Parisen gertatu zen 1789ko uztailaren 14an. Bastilla izeneko Erdi Aroko gotorlekuak zazpi preso baino ez zituen arren, Parisko iraultzaileen eskuetan erortzeak, sinbolikoki, Antzinako Erregimenaren amaiera eta Frantziar Iraultzaren hasiera suposatu zuen. Gartzelaren amore emateak, frantziar monarkiaren despotismoaren ikur berebiziko gizarte lurrikara bat eragin zuen Frantzian zein gainontzeko Europan, bere oihartzuna urrutiko Errusiara helduz. -
Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena
17 artikuluk osatzen dute agiria. Ilustrazioko ideietan eta eskubide naturalen doktrinan inspiratua zegoen, eta horregatik unibertsala izateko asmoa zuen, hau da, ez zituen bakarrik frantsesen eskubideak adierazi nahi baizik munduko gizon guztienak. Horregatik, 1791 urtean, Olympe de Gougesek Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen, sexu biei eskubide berberak aitortuz (nahiz Biltzar Nazionalak ez zuen testu hura onartu). -
Period: to
Batzar Legegilea
Konstituzioa onartu eta gero, Batzar Legegilea sortu zen. Honek erbesteratutako nobleei, hau da, kanpora joan ziren noblei aurka egin behar izan zien, atzerritik iraultzaren aurka jo zutelako.
Bi talde bereizi ziren: "girondinoak" eta "jakobinoak" (erradikalak), sans culottes taldeak berotzen zituztenak (herria). -
Konstituzio Frantsesaren onarpena
Luis XVI.ak Frantziako lehen Konstituzioa onartu zuen 1791.urteko irailaren 3an. Herriaren subirotasuna, botere banaketa eta errolda-sufragioa, herritarren botua soilik onartzen duen hauteskunde-sistema, aldarrikatzen zuen. Aldaketa hauek ematearen ondorioz, absolutismoa kendu eta liberalismoa ezarri zen. -
Period: to
Konbentzioa
Konbentzioa gatazkak sahiesteko helburuarekin sortu zen batzarra izan zen, non girondinoek boterea zuten. Monarkiaren desagerpenaren ondorioz, Europa absoutista Frantziaren aurka jarri zen, gerra bat sortuz. Herriaren desadostasunagatik, jakobinoak agintzen hasi ziren. Bortxakeriarengatik nabarmendu zen -
Luis XVI.aren gartzelaratzea
Luis XVI.a Frantziako eta Nafarroako erregea 1774tik 1791 arte, eta Frantsesen erregea 1791tik 1792 arte, izan zen. 1792ko abuztuaren 10ean atxilotuta, Frantziako Iraultzako Konbentzio Nazionalak epaitu zuen. Traizioarengatik kondenatuta, 1793ko urtarrilaren 21ean gillotinatu zuten. -
Period: to
Izua
Frantziako iraultzaren aldaketa-aldi bat izan zen, bortxakeriarengatik nabamendu zena. Robespierre, jakobinoen burua izan zen kiderik aipagarrienetarikoa. -
Luis XVI.aren hilketa
Traizioarengatik kondenatuta, 1793ko urtarrilaren 21ean gillotinatu zuten. Bere heriotzarekin monarkia absolutua amaitu zen Frantzian eta, haren ordez, Errepublika ezarri zuten. -
Frantziako lehen konstituzio errepublikarra
Monarkia desagertu eta gero, konstituzioa berriztatu zen. Herriaren subirotasuna, Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideak, surfragio unibertsala... aldarrikatu ziren. -
Robespierreren erorialdia
Izu garaia, eta kobentzio erradikal hau, 1794.urteko uztailaren 27an desegin egin zen, Robespierre, jakobinoen kide garrantzitsuena tiraniarengatik atxilotu zutenean, eta arratsalde berdinean gilotinatu zutenean. -
Period: to
Direktorioa
-
Period: to
Kontsulatua
Hiru kontsulez osaturik zegoen gobernu instituzioa izan zen, non Napoleon Bonaparte lehen kontsulatu zen. Horren ondorioz, boterea eskuratu zuen, -
Napoleonen estatu kolpea
Egutegi errepublikanoko zortzigarren urteko brumarioko18an, Napoleon Bonapartek eman zuen estatu kolpearen ondorioz, Direktorioa bukatu eta Kontsulatua, iraultzako azkenengo instituzio-mota hasi zen. -
Amiensko bakea
Amiensgo bake itunak Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko gerra konpondu zuen akordioa izan zen. -
Period: to
Frantziako lehen inperioa
-
Napoleon, enperadore
1804.urteko maiatzaren 18an napoleon enperadore aldarrikatu zuten. Honekin batera, Frantziako Lehen Inperioa hasi zen, eta bertan Iraultza bukatu zela esaten da.