Mikroskopioa

  • Lehen mikroskopioa

    Lehen mikroskopioa
    Lente bat baino gehiagoko lehen mikroskopioa 1590ean sortu zen, eta hura hobetuz joan ziren XVII. mendean zehar.
  • Galileo Galieik aurkikuntza

    Galileo Galieik aurkikuntza
    Geroago, 1610ean, Galileo Galileik teleskopioaren lenteak hobetu zituen, eta mikroskopio bat ere sortu zuen, jadanik beste norbaitek asmatua zuela jakin gabe.
  • Robert Hookeeren aitzinatzea

    Robert Hookeeren aitzinatzea
    1665ean, Robert Hooke zientzialariak artelazki-xafla fin bati behatu zion, eta zelula terminoa proposatu zuen.
  • Anton van Leeuwenhoeken ekarpena

    Anton van Leeuwenhoeken ekarpena
    1674an, Anton van Leeuwenhoekek mikroskopio sinple bat sortu zuen: lente bakarra zeukan, baina behatutako irudia 200 aldiz handitzeko balio zuen. Hainbat izaki bizidun mikroskopiko aurkitu zituen, eta animakulu (animalia txiki) deitu zien.
  • Teoria zelularra

    Teoria zelularra
    Matthias Schleiden botanikari alemaniarra 1838an eta Theodore Schwann zoologoa 1839an teoria zelularra garatzen hasi ziren, eta izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daudela baieztatu zuten.
  • Period: to

    Santiago Ramón y Cajal

    Santiago Ramón y Cajalfue, histologian eta anatomia patologikoan espezializatutako mediku eta zientzialari espainiarra. 1906an, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Camillo Golgirekin batera. Morfologia gobernatzen duten mekanismoei buruzko ikerketen bidez, teoria berri eta iraultzaile bat garatu zuen, «neuronaren doktrina» deitzen hasi zena. Humanista, zientzialaria izateaz gain, Jakintsuen Belaunaldiko burua da. "Neurozientziaren aita" gisa aipatzen da maiz.
  • Rudolf Virchow-ren ekarpena

    Rudolf Virchow-ren ekarpena
    Urte batzuk geroago, Rudolf Virchowek zelulak ugaldu egiten direla egiaztatu zuen, eta, ondorioz, 1855ean, printzipio hori teoria zelularrean sartzea erabaki zen. Horrela ezarri ziren teoria zelularraren oinarrizko printzipioak.
  • Lehen mikroskopio elektronikoa

    Lehen mikroskopio elektronikoa
    Siemensek lehen mikroskopio elektroniko komertziala egin zuen 1938an. Lehen mikroskopio elektroniko iparramerikarrak 1930eko hamarkadan eraiki ziren, Washington State Universityn eta University of Toronton. Siemensek transmisioko mikroskopio elektroniko bat egin zuen 1939an. Gaur egungo transmisioko mikroskopio elektronikoak bi milioi hazkunde lortzeko gai diren arren, tresna zientifiko gisa antzekoak izaten jarraitzen dute, baina optika hobetuta.