-
Euskaldunek baleak ehizatzen zituzten. Jarduera horrek onura ekonomiko handia ekarri zion Euskal Herriari.
Beranduago, Labadorren eta Ternuan 9000 pertsona inguru murgildu ziren arrantzatzeko. Hala ere, denborarekin indarra galdu zuen balearen ehizak baina Ameriketako iparraldeko kostak beste arrain batzuen harrapaketarako ohiko urak ziren euskal arrantzaleentzako. -
Trentoko Kontzilioaren beste ondoriotzat hartzen da San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia (Jesuitak).
- Printzipio doktrinal nagusiak jaso
- Modu berezian landu irakaskuntza esparruko zereginak.
- Hainbat ikastetxe eta unibertsitate sortu zen gure inguruan eta munduan zehar ere.
- Eragin handia zuten garaiko kulturan, finantza giroetan eta maila politikoan.
- Beste asko, beraien aurka agertu ziren eta presioa egin zuten eliz konpainia hau sozialki baztertzeko. -
XVII. eta XVIII. mendeen artean Ilustrazioa izeneko mugimendua garatu zen Europa osoan zehar. Hala ere, Euskal Herrian eragina oso mugatua izan zen.
Mugimendu honetako pertsonai garrantzitsuenak: Descartes, Spinoza, John Lock, Kant, Denis Diderot eta Jean D’Alembert: "Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers" zeneko lana egin zuten; azkenik, Montesquie, Rousseau, Voltaire: Absolutismoaren oinarrien aurka agertu ziren. -
1668an jaio zen Saran (Lapurdin). Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen Jesuitekin egin zituen; jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua.
Hori gutxi balitz, letra-gizona ere izan zen. Esan beharra dago, ez erlijiosoa zela. Hainbat lan idatzi zituen, horietako bat: "Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco" da. Gainera, hiztegi bat ere egin zuen (euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua). -
Aramaion jaio eta Arrasaten hil zen 77 urterekin. Elizgizona izan zenak, ospea irabazi zuen antzerkia idazteagatik
Bere lan esanguratsuena 1711 eta 1752 bitartean idatzi zuen “Acto para la Nochebuena” . Erderatik euskarara aldaturiko obra da, non pertsonai biblikoak agertzen diren, bertsotako antzerkia izanik.
Hala ere, beste lan batzuk ere egin zituen, esaterako "Teatro zaarra" (Gabonetako ikuskizuna. Gabon-sariak) -
- urtean, Erresuma Batuan, iraultza bat eman zen, "Glorious Revolution" izenekoa. Ondorioz, demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak ezarri ziren. Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerratea biztu zen 1775.ean eta 1783.era bitartean iraun zuen.
-
Aita Larramendi moduan ere ezagutua, 1690ean Andoainen jaiotako jesuita izan zen. Euskararen defendatzaile sutsua zen eta kultura handiko gizona zenez, jarraitzaile ugari izan zituen. Bere idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen; hala ere, euskaraz egin zituenak ere txukuntasun handikoak ziren. Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen.
-
Espainiako tronua, austriar dinastia izatetik borboitarrena izatera pasatu zen. Karlos II.a hil eta Filipe Borboikoa, Anjouko dukea, errege bihurtu zen. Azken hori berehala egin zen ezagun erresumaren indar politiko osoa zentralizatzeko zuen nahiagatik. Erregetza hartzerakoan Utrecheko hitzarmena sinatu behar izan zuen, horren ondorioz, hainbat kolonia galdu zituen Espainiak. Gainera, betirako galdu zuen Herbehetarrekin harremana eta Germaniako inperioaren ardurapera pasatu ziren.
-
Ondorengotza Gerraren eta Ilustrazioaren ondorioz izan zen Depotismo ilustratuarekin batera.
-
Absolutismoaren ideia gaindituta zegoen. Batetik, zientzialari eta pentsalari askok entziklopedismoaren bitartez erregetzaren oinarri sagaratuak suntsituta zeuzkaten. Beste alde batetik, René Descartesen eta ostekoen idealismoak sakon eragin zuen gizartearen alderdi guztietan.
-
1703an jaiotako hernaniar idazle eta irakasle izan zen. Bere lanak gipuzkerak idatziak ziren, baina bizkaieraz ere idatzi zuen. 1761. urtean "Euskararen berri onak" argitaratu zuen.
-
Filipe V.ak bere aurka egin zuten Espainiako lurraldeei zigortzea nahi zuen (Aragoi, Valentzia, Mallorca…) Hauek foruak eta pribilejioak galtzen joan zituzten denboraren poderioz. Bestalde, erregearen alde egin zuten guztiak foruak mantendu zituzten: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa.
-
Oiartzunen jaio zen 1708an. Iruñean egin zituen bere ikasketak, filosofia eta teolgia. Jesusen Lagundikoa zenez, 1767an Italiara alde egin beharra izan zuen, izan ere, Karlos III.ak bota egin zituzten.
1747. urtean, 2Jesusen bihotzaren debozioa" argitaratu (Aita Croisseten liburu erlijiosoaren moldapena) eta 1762an, "Euskaldun onaren biziera" (Euskaldunak nola bizi behar diren arau erlijiosoen arabera).
Idazterako orduan goi-nafarrera erabiltzen zuen. -
Espainiako Ondorengotza Gudari amaiera emateko, Espainia, Frantzia, Britain Handia eta Herbehereek sinatutako akordioa da. Filipe V.ak Espainiako koroari eutsi zion, Europan, Ameriketan eta beste leku batzuetan zituen hainbat lurralde ematearen truke. Hori horrela izanda, Ternuako portuak erabiltzeko lehentasuna galdu zuen. Beraz, ondorio latzak euskal baleazaleentzat. Horretaz gain, nazioarteko orden berria planteatu zuen akordioa izan zen, “botereen banaketa” ideian sustatua.
-
Erregeak (Filipe V.ak) barneko mugak kostaraino aldatu zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa honek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen. 1730 eta 1785. urteen artean euskaldunek monopolioa izan zuten lurralde batzuetan. Gehien bat tabakorriaren eta kakaoaren garraioaz arduratu ziren. 1749.ean izan ziren matxinada batzuen ostean euskaldunek herrialde hartan zituzten erregaliak eten egin ziren.
-
1729an Azkoitian jaiotako euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaltzeko asmoz "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuen. Horregatik, EHan eman zen ilustrazioaren eredutzat jotzen da Munibe.Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak baina ondoren, Tolosara joan zen zientzia ikasketak egitera, arte ederretan prestatzen zelarik.
-
1758 eta 1759. urteetan Pombaleko markesak Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietako lurretan zeudenak Vaticanora bidali zituen.
-
1763.ean Frantziako Luis XV.ak kolonietako diruak bidegabe erabili zituzteela eta, Frantziako lurretik egotzi eta jabetza gabe utzi zituen.
-
1718an, Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa horrek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen.
-
1767an izan zen Karlos III.ak erabaki hori hartu zuenean. Konpainiaren jabetza guztiak inkautatu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen.
1773.ean, azkenik, aita santu izendatu berriak, Clemente XIV.ak, Jesusen Konpainia indargabetu egin behar izan zuen.
Egoera honek bultzatuta, Jesuita askok erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egin behar izan zuen. -
Oinarri nagusia aurreko gizartean aginte osoa zuten aristokraziari eta elizari aurka egitea izan zen. Hiritarraren kontzeptua garatu zen eta demokrazia unibertsalaren printzipioa nagusitu. Beste alde batetik, estatu-nazioaren ideia indartu zen berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat,...).
Urte horretan Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa aprobatu zuten.