-
Karlos lV.ak Frantziari deklaratu zion gerra, 1793tik 1795era, xedea izanik Antzineko Erregimena babestea.
-
Konbentzio Gerrari amaiera eman zion Bake Hitzarmena izan zen, 1795.urtean.
-
Espainiak eta Frantziak, 1796. urtean sinatutako aliantza Ituna, Ameriketako merkataritza babesteko.
-
Espainiak eta Ingalaterrak izandako gudua, Cadizen, non Espainia galtzaile atera zen.
-
Napoleonek eta Godoyk sinatutako ituna, Frantziar tropak Espainiatik Portugalerako bidean pasatzea ahalbidezten zuena.
-
1808an Alderdi antigodoyistek eta bestelako absolutistek egindako matxinada, Karlos IV.ren abdikazioa eskatzeko eta Fernando VII.aren erregealdi berria eskatzeko.
-
Napoleonek Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionan bildu zituenean engainuak baliatuta, bere anaia Jose Bonaparteri Espainiako boterea emateko eta aita eta semea Baionan preso uzteko.
-
Baionako abdikazioen eta Maiatzak 3ko fusilamenduen ondoren piztutako gerra 1808tik 1814ra arte. Herri izaerako gerra, non espainiar askok borrokatu zuten tropa frantziarren aurka, haiek Espainiatik alde egiteko. Gerra ValenÇayko itunarekin amaitu zen, 1814.urtean.
-
1808ko Maiatzaren 3an Murat generalak Madrilgo herritarrei egindako jazarpena (fusilamenduak), lehengo egunean soldadu frantziarren kontra joateagatik
-
1808an, Jaenen emandako gudua Independentzia Gerran. Espainia garaile atera zen.
-
1812an, Cadizen, 184 diputatuk (absolitistek, erreformistek eta liberalek) egindako konstituzioa, non Espainia gobernatzeko lege berrien oinarriak ezarri ziren.
-
Gipuzkoan emandako gudua, Independentzia Gerraren azkenetarikoa, non Espainia, Frantziaren ahultasunaz baliatuta, garaile atera zen.
-
Independentzia Gerrari amaiera eman zion ituna. Horrekin, Fernando VII.ak monarkia absolutua berrezarri zuen Espainian eta Frantziarrek alde egin zuten.
-
-
-
-
-
-
-