Eugène delacroix   la liberté guidant le peuple

FRANTZIAKO DENBORA LERROA

  • Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala

    Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala
    Protagonistak:
    -Frantziako Hirugarren Estatua
    -Noblezia eta kleroa, lehen bi estatuak ordezkatzen zituztenak
    -1789an Frantziako Luis XVI.a erregeak Asanblea Orokorra deitu zuen krisi ekonomikoaren ondorioz. Hala ere, bildu zirenean, tentsioak eta desadostasunak sortu ziren, horrek Hirugarren Estatua Asanblea Nazionala osatzera eraman zuen. Erabaki honek Frantziako Iraultzaren hasiera ekarri zuen, Frantzian funtsezko aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoetara eta monarkia boteretik kendu zuena.
  • Period: to

    FRANTZIAKO IRAULTZA

    Antzinako erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat Frantzian.
  • Period: to

    Asanblea Konstituziogilea

    Protagonistak
    - Abad Emmanuel Joseph Sieyès, Lafayetteko markesa, Robespierre, Mirabeau, Jean-Paul Rabaut Saint-Étienne, Thomas Jefferson.
    Gertaeraren azalpenak:
    - Parisko herria ez zegoen pozik Luis XVI.aren gobernuarekin, eta, horregatik, Bastillaren hartzea jendetza arma eta bolbora bila presondegian sartu zenean hasi zen.
    - Eskubide feudalak kendu zuten Gizakiaren eta Heritarren Eskubideen Adierazpena onartu zen.
    - 1791ko Konstituzioan monarkia parlamentarioa ezarri zen.
  • Bastillako erasoa

    Bastillako erasoa
    Protagonistak:
    - Parisko Iraultzaileak, Camille Desmoulins, Launayko markesa, Hautesleen Batzordea, Parisko Herria
    Gertaeraren azalpena:
    - Parisko herria ez zegoen pozik Luis XVI.aren gobernuarekin, eta, horregatik, Bastillaren hartzea jendetza arma eta bolbora bila presondegian sartu zenean hasi zen.
    - Ordu luzeetako borroken ondoren, Bastillak azkenean amore eman zuen matxinatuen aurrean.
  • Pribilegio feudalak indargabetzeko dekretua

    Pribilegio feudalak indargabetzeko dekretua
    Protagonistak:
    - Asanblea Nazional Konstituziogilea.
    Gertaeraren azalpena:
    - Asanblea Pribilegio Feudalak Indargabetzeko Dekretua onartu zuen, eta dekretu horrek formalki indargabetu zituen morrontza eta beste eskubide feudal batzuk, herritar guztien legezko berdintasuna ezarriz.
  • Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena

    Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena
    Protagonistak:
    - Frantziako Asanblea Nazional Konstituziogilea
    Gertaeraren azalpena:
    - Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, eta egun batzuk geroago, Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen.
    - Adierazpen horretan, hauek aitortzen eta bermatzen ziren: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea.
    - Dekretu horiek biek ekarri zituzten absolutismoaren amaiera eta iraultza liberalaren garaipena.
  • Period: to

    Asanblea Legegilea

    Protagonistak:
    - Asanblea Legegileko kideak, girondinoak eta jakobinoak barne
    - Besteak beste, Georges Danton, Maximilien Robespierre eta Jean-Paul Marat
    Gertaeraren azalpena:
    -Europako beste monarki absolutu batzuk frantziako iraultza ematearen beldur zeuden eta horregatik Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten (Austria eta Prusia).
    -Erreforma erraldikalagoak nahi zituztenak: Jakobinoak, sans-culotten laguntzarekin.
    -1792an, monarka kargutik kendu zuten, eta Asanbleak hartu zuten haren lekua
  • Frantziaren konstituzioa

    Frantziaren konstituzioa
    Protagonistak:
    - Luis XVI.a Erregea, Batzar Nazional Konstituziogilea, Iraultzaileak, Gizarte Zibila, Monarkia Konstituzionalaren Aldekoak.
    Gertaeraren azalpena:
    - 1791ko Frantziako Konstituzioak subiranotasun nazionala eta herritarren oinarrizko eskubideak aitortu zituen, monarkia parlamentarioa ezarriz. Boterea ere hiru adarretan banatu zuen, monarkak beto eskubidea zuela. Zentsu-sufragioak errenta espezifikoa zuten 25 urtetik gorako gizonei mugatu zien boto-eskubidea.
  • Period: to

    Girondinoen kobentzioa

    Protagonistak:
    - Warvilleko Brissot, Pierre-Victurnien Vergniaud, Roland eta Madame Roland, Girondinos.
    Gertaeraren azalpenak:
    - Hauteskunde batzuk egingo dira boterean sartzen direnean.
    - Asanblea bat eratu zen (konbentzio nazionala) eta monarkia kendu zuten, errepublika bat eginez.
    - Taldeak ziren: Girondinoak (Talde indartsuenak izango dira), Jakobinoak eta Menditarrak (Erradikalagoak izango dira).
  • Errepublikaren Aldarrikapena

    Errepublikaren Aldarrikapena
    Protagonistak:
    - Asanblea Legegilea (ordezkatu zuen Konbentzio Nazionala).
    - Georges Danton, Maximilien Robespierre eta Jean-Paul Marat bezalako figura nabarmenak, alderdi politiko desberdinetako kideak zirenak baina errepublika baten ikuspegiarekin bat zetozenak.
    Gertaeraren azalpenak:
    - Frantziako Iraultzak monarkia erortzera eta Luis XVI.a erregea espetxeratzera eraman zuen.
    - Ondorioz, monarkia bertan behera geratu zen, eta Luis XVI.a eta bere familia atxilotu egin zituzten.
  • Period: to

    Menditarren konbentzioa

    • Sans-culotten-ren taldea estatu kolpe bat eman zuten girondinoen aurka.
    • Menditarrak boterea lortu zuten Robespierre buru jartzen. Konstituzio demokratitko bat onartu zuten baina. -Robespierrek diktadura bat ezarri zuen eta diktadura honi Izualdi deitu zioten.
    • Ekonomietan arazoak egon ziren prezio maximoak ezarri zituelako.
    • Soldatak mugatu zituen eta honen ondorioz Sans-Culottekin liskarrak sortu ziren.
    • 1794an Robespierrek babesa galdu zuen eta herritarrak erabaki zuten exekutatzea.
  • Luis XVI.aren exekuzioa

    Luis XVI.aren exekuzioa
    Protagonistak:
    - Luis XVI.a, Konbentzio Nazionala, abokatuak eta fiskalak, epaileak, exekuzioaren begirazleak.
    Gertaeraren azalpena:
    - Luis XVI.ari aberriari traizioa egitea leporatu zioten, ustez atzerriko potentziekin Iraultzaren aurka konspiratzeagatik, gillotinarekin hil zuten.
  • Period: to

    Direktorioa eta Iraultzaren amaiera

    Protagonistak:
    - Paul Barras, Napoleon Bonaparte, Emmanuel-Joseph Sieyès, Joseph Fouché.
    Gertaeraren azalpena:
    - 1795eko Konstituzioa ezarri zen horren ondorioz botere-banaketa egin zuten eta botere betearazlea direktorioaren esku zegoen.
    - Napoleon (burgesiaren babesa zuen), Brumaireko Estatu-kolpe bat eman zuen eta Kontsulatu bat ezarri ziren, honen barruan boterea zuten: Napoleon, Ducos eta Sieyes eta honen ondoren Napoleonek Inperio bat sortu zuen.
  • Konstituzio berria

    Konstituzio berria
    Gertaeraren azalpena:
    - Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen iraultzaileen egutegian, III. urtekoa.
    - Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.
    - Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku, hain zuen. -- Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
  • Babeufen atxiloketa

    Babeufen atxiloketa
    Protagonistak:
    - Babeuf, Joseph Fouche, Roger Ducos, Direktorioko zuzendariak.
    Gertaeraren azalpena:
    - Direktorioa erori ondoren, Babeuf "Berdinen konjurua" izenez ezagutzen den matxinada saiakera baten buru izan zen.
    - Matxinada honen helburua zegoen gobernua boteretik kentzea eta gobernu berdinzaleagoa eta komunistagoa ezartzea zen.
    - Hala ere, konspirazioa agintariek aurkitu zuten, eta Babeuf atxilotu zuten mugimenduko beste buruzagi batzuekin batera.
  • Erregezaleen aurkako errepresioa

    Erregezaleen aurkako errepresioa
    Protagonistak
    - Erregezaleak, direktorioko zuzendariak, Joseph Fouché
    Gertaeraren azalpena:
    - Alderdi politikoak sortu ziren, errepublikaren aurka, eta monarkia berrezarri nahi zuten Frantzian.
    - Talde hauek "errealistak" bezala ezagutzen ziren eta nobleziako kideek, kleroek eta Frantziako Iraultzan pribilegioak galdu zituzten beste batzuek osatzen zituzten.
    - Gobernu iraultzaileak errepresio kanpaina bat abiatu zuen errealisten eta monarkia berrezartzea babesten zuen edozein pertsonaren aurka.
  • Napoleonen estatu-kolpea

    Napoleonen estatu-kolpea
    Protagonistak:
    - Napoleon Bonaparte, Emmanuel-Joseph Sieyès, Roger Ducos, Paul Barras, Joseph Fouché, Jean-Jacques Cambacérès.
    Gertaeraren azalpena:
    - Frantzian Direktorioa erori ondoren ezegonkortasun politikoaren eta ustelkeriaren ondorioz, Napoleon Bonapartek, izen handiko jeneralak, boterea hartzeko aukera ikusi zuen.
    - Napoleonen Estatu Kolpeak, botere absolutura igotzeko bidea erraztu zuen, eta, azkenik, 1804an, frantsesen enperadore izendatu zuten.