-
Errege, kleroa eta nobleen harteko bilera zen. Eskaera egin zen pribilegiatuei zergak ezartzea, eta hauek ezetza hemanez, estatu orokorretan botaketa egitea eskatu zuten.
-
Noble, klero eta herri xehearen harteko biltzarrak ziren. 1789an herri xeheak sufragio mota aldatzeko eskaera egin zuen, eta ez zioten onartu. Herri xeheak biltzarretik alde egin zuen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Frantziako_Estatu_Orokorrak
-
Hirugarren estatuko ordezkariek eratu zuten, Frantziaren bidezko ordezkari bakarrak zirela adierazteko. Horren ondoren, Jeu de paume aretoan zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak konstituzio bat izan arte.
-
Adierazpen hau onartu zen. Adierazpen horretan, hauek aitortzen eta bermatzen ziren: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea. Dekretu hauek ekarri zituzten absolutismoaren amaiera eta iraultza liberalaren garaipena.
-
-
Frantziako Iraultzako gertaera erabakigarri bat izan zen. Frantziako hirugarren estatuko 577 kideetako 576k, baita beste estamentuetako batzuek ere, bat egin zuten zinarekin 1789ko ekainaren 20an, Versaillesko jauregiaren ondoko pilotaleku batean, Estatu Orokorren bilera batean.
-
Asanblea nazionalak hartutako neurri bat izan zen. Nekazariek askatasuna lortu zuten.
-
Parisen gertatu zen 1789ko uztailaren 14an. Kartzela bat zen, Antzinako Erregimenaren amaiera eta Frantziar Iraultzaren hasiera suposatu zuen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Bastillaren_Hartzea
-
Ezaugarriak:
- Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren
-Monarkia parlamentarioa ezarri gobernu gisa
-Botere banaketa ezarri zen
-Errolda sufragioa ezarri zen Asanblea aukeratzeko bidetzat. -
Europako gainerako monarkak kezkatu egin ziren, Frantziako iraultzaren ideien mehatxua sentitu baitzuten. Beldur horren ondorioz, Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten.
-
Hasierako giroak bide eman zion erradikaltasun eta herritarren partaidetza handiagoko iraultzaren etapa bati.
-
1792ko matxinadak behartuta , hauteskundeak egin ziren, eta haien ondorioz, beste asanblea eratu zen, konbentzio nazionala, monarkia abolituko zuena.
-
Herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena. Robespierrek bere gain hartu zituen botere guztiak.
-
Izualdia ezarri zen, kanpoko mehatxu militarrari eta barneko iraultzakontrako mugimenduei aurre egiteko premia aitzakiatzat hartuta. Edonor auzipetu zitekeen, eta gillotinaz zigortu. 50.000 pertsona exekutatu ziren.
-
Iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eraginda, sans-culottek estatu-kolpe bat egin zuten girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz , menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela.
-
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu egin zuen.
-
Luis XVI.aren exekuzioari erantzuteko, Europako gainerako potentziek lehen koalizioa eratu zuten, eta gerra deklaratu zioten Frantziari.
-
Estatu kolpea egin zenean girondinoen aurka, menditarrek hartu zuten boterea , robespierre gidari zutela. Apurka-apurka, Robespierrek babesa galdu zuen. 1794an, iraultzaile mo0deratuek atxilotu egin zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak, eta gillotinaz hil zituzten.
-
Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko konstituzioa onartu zuen. Nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.
-
Botere betearazlea bost kideko direktorio bati eman zitzaion.
-
Napoleonek egin zuen, burgesiaren babesarekin, eta kontsulatua ezarri zuen. Hiru ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyes.
-
-