-
Asanblea honek, Frantziaren egoera politiko eta soziala sakon aldatu zuten hainbat neurri hartu zituen. Haien artean, Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpenaren onarpena, feudalismoaren abolizioa eta 1791ko Konstituzioaren erredakzioa nabarmentzen dira.
-
Parisen, herritarrek Bastillari eraso zioten, Erdi Aroko gotorleku hura absolutismoaren ikur baitzen.
-
Asanblea Konstituziogileak (1789-1791) Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Adierazpen horretan, hauek aitortzen eta bermatzen zi43n: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea.
-
1791ko Konstituzioa (Frantziako historiaren lehen konstituzio idatzia) Asanblea Konstituziogileak aldarrikatu zuen 1791ko irailaren 3an, Luis XVI.aren onarpena zuelarik. Konstituzio honek, estatu frantsesaren erreforma zeukan, Frantzia monarkia konstituzional bat bezala itxuratuta geratuz.
-
1791ko urrian, behin hauteskundeak egin eta gero, Asanblea hau eratu zen. Asanbleak aurre egin behar izan zion nobleziaren eta kleroaren aurkakotzari (ez baitzituzten beren pribilegioak galdu nahi) eta baita monarkaren beraren aurkakotzari ere (ez baitzuen bere boterea mugatua izan nahi).
-
Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren, Frantziako Iraultzaren ideien mehatxua sentitzen baitzuten. Beldur horren ondorioz, Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten.
-
Paristarrek monarkari egotzi zioten lehen porroten errua, eta Tuilerietako jauregiari eraso zioten, han baitzegoen errege-erreginen egoitza. Monarka kargutik kendu zuten, eta Asanbleak hartu zuen haren lekua.
-
1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren, eta haien ondorioz, beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala, monarkia abolituko zuena.
-
Konbentzio Nazionalaren hasierako urteetan, talde indartsuena girondinoak izan ziren, errepublikano moderatuak, eta hasieran, haiek kontrolatu zuten konbentzioa.
-
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a eta 1793ko urtarrilaren 21ean exekutatu zuen gillotinaz Parisen.
-
Iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eraginda, sans-culottek estatu-kolpe bat egin zuten girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz, menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela.
-
Menditarrek, Konstituzio demokratikoa onartu zuten 1793an, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena.
-
1794an, iraultzaile moderatuek Robespierre eta haren jarraitzaileak atxilotu eta gillotinaz hil zituzten.
-
Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren. Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku, hain zuzen. Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
-
Menditarren konbentzioaren ondoren, veste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen. Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, eta botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
-
Erregimen berriak hainbat konspiraziori egin behar izan zien aurre. Haietako bat izan zen Berdinen konspirazioa, Babeuf-ek eta haren jarraitzaileek egindakoa, gobernua kargutik kendu eta berdintasunezko gizarte bat inposatzea helburu zuena.
-
-
Napoleon Bonapartek Lehen Koalizioa garaitu zuen 1796ko Italiako kanpainan. Europako potentziek, ordea, Bigarren Koalizioa eratu zuten.
-
Erregezaleak ere matxinatu egin ziren, uste baitzuten bazela garaia Borboien dinastía berrezartzeko. Matxinada hura, Napoleón Bonapartek, Parisko soldaduen buruak, ito zuen.
-
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen 1799ko azaroaren 9an, eta kontsulatua ezarri zuen.
-
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru ziren boterea zuten kontsulak: Napoleón, Ducos eta Sieyès.
-
Europako potentzia batzuk bigarren koalizio bat eratu zuten, Frantziako Iraultza guztiz deuseztatzeko. Halabaina, bigarren koalizio hau berriz garaituta izan zen 1800. urtean.
-
Napoleonek, botere guztiak bereganatu zituelarik, biziarteko kontsul izendatu zen 1802an.
-
1804an, Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen, eta etengabe aritu zen gerran veste herrialde batzuen aurka.
-
1804an, Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen, eta etengabe aritu zen gerran beste herrialde batzuen aurka.
-
Napoleonek, Trafalgarreko Gudua galdu zuen britainiarren aurka 1805. urtean.
-
-
-
Napoleonek, blokeo kontinentala ezarri zuen, britainiarrak kontinentearekin salerosketan aritu ez ziteze. Portugalek ez zuen onartu, eta Napoleonek erresuma hura inbaditzea erabaki zuen, eta bide batez, Espainia okupatzea.
-
Blokeo kontinentalaren ondorioz, Napoleonek, Portugal inbaditzea erabaki zuen, eta era berean, Espainia okupatzea. Horren ondorioz, Independentzia Gerra piztu zen, 1808an.
-
1813an, Erresuma Batuak, Prusiak, Errusiak eta Austriak eratutako koalizio batek Napoleon garaitu zuen, Leipzigeko Guduan.
-
Europako potentzia nagusiak Vienako Biltzarrean elkartu ziren, Metternich buru zutela, bake iraunkorra bermatze aldera eta iraultza gehiago gerta ez zedin. Biltzar horretan Europako mapa berrantolatu zen.
-
Aliatuak Pariseraino iristean, Napoleonek botereari uko egin zion 1814ko apirilaren 6an, eta Elba uhartera erbesteratu zen. Ehun egunez boterea berreskuratu zuen, baina behin betiko garaitu zuten Waterlooko Guduan, eta Santa Helena uhartera erbesteratu.
-
Errusiak, Prusiak eta Austriak eratu zuten. Ez zuen Vienako Biltzarretik sortutako alianza estrategikoen helburu bera. Antiliberala zen eta errege-erreginen boterea jainkoarengandik zetorrela aitortzen zuen. Aliantza horretako kideek konpromisoa hartu zuten absolutismoa babeste aldera behar den lekuan esku hartzeko eta mugimendu iraultzaile oro itotzeko.
-
Erresuma Batuak, Austriak, Prusiak eta Errusiak eratu zuten. 1818an, Frantziak bat egin zuen alianza honekin, eta hala, Aliantza Boskoitza osatu zen. Izaera militarra zuen, eta hura sinatu zutenek konpromisoa hartu zuten Luis XVIII.ari Frantziako tronuan irauten laguntzeko, bai eta Vienako Biltzarrean adostutako ordena hura babesteko ere.
-
Alemaniar lurraldeak 39 estatutan banatuta zeuden 1815ean. Vienako Biltzarrak estatu horiek guztiak Bildu eta Germaniar Konfederazioa eratu zuen, eta Austria jarri zuen konfederazio horren buru.
-
-
1821ean, greziarrak Otomandar Inperioaren aurka altxatu ziren, eta 1829an, independentzia lortu zuten.
-
-
Brusela Herbehereetako monarkiaren aurka altxatu zen, eta horren ondorioz, Belgikak independentzia lortu zuen, 1831n.
-
1848ko iraultzek herrialde askotan izan zuten eragina. Iraultza horien oinarrian, ideia liberalak eta nazionalistak ez ezik, herri.klaseen eskaera sozialak zeuden.
-
1848ko otsailean, Luis Filipe Orleansekoaren monarkia gero eta kontserbadoreagoa eta ustelagoa abolitu zen, eta Bigarren Errepublika aldarrikatu.
-
Frantziako 1848ko iraultzaren ondorioz, Luis Filipe Orleansekoak tronua utzi behar izan zuen eta Frantziako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.
-
Frantziako Bigarren Errepublika aldarrikatu ostean, konstituzio berri bat idatzi zen -oso moderatua- eta hauteskundeak deitu ziren.
-
1848ko hauteskundeetan Luis Napoleón Bonaparte (Napoleón Bonaparteren iloba) atera zen garaile, eta hortaz, Errepublikako presidente izendatu zuten.
-
Luis Napoleon Bonaparteren gobernua, geroa eta autoritarioago egin zen, eta azkenean, estatu-kolpe bat eman eta Frantziako Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen, 1852an.
-
Cavourrek Frantziaren laguntza lortu zuen, italiarrek austriarrei egindako eskakizunak babes zitzan, Piemontek Savoia eta Niza ematearen truke. Hala, 1859an, armada franko-piemontearrak austriarrak garaitu zituen Magentako eta Solferinoko Guduetan, eta horren ondorioz, austriarrek Lonbardia eman zioten Piemonteri.
-
Apeninoetako penintsula zenbait estatutan banatuta zegoen, eta batzuk, gainera, atzerritarren mende zeuden. Bazituzten, ordea, hizkuntza eta historia komun bat, eta horrek sorrarazi zuen italiarren batasun-sentimendua. Bateratze prozesu horren burua izan zen Piemonteko Erresuma.
-
Italia hegoaldeak bat egin zuen Piemonterekin, Garibaldiren atorra gorrien espedizio batek Napoles eta Sizilia eskuratu ondoren. 1861ean, lehen parlamentu italiarra Bildu zen Turinen, eta Viktor Emanuel II.a izendatu zuten Italiako errege.
-
1861ean, lehen parlamentu italiarra Bildu zen Turinen, eta Viktor Emanuel II.a izendatu zuten Italiako errege.
-
Alemaniaren bateratzea estatu alemanieradunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu alemaniar batean batzeko prozesua izan zen, XIX. mendean zehar garatu zena eta bukatutzat 1871ko urtarrilaren 18an jotzen dena, alemaniar estatuetako agintariak Versailles jauregiko Ispiluen Gelan bildurik Prusiako Gilen enperadore izendatu zutenean, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren.
-
Alemaniar lurraldeen bateratze-prozesua 1871n amaitu zen, Alemaniako Bigarren Inperioa, Bigarren Reicha, aldarrikatu eta Gilen I. enperadore koroatu zutenean.