Frantziako Denbora Lerroa, XIX.m

  • Period: to

    Lamarque

    Carlos X.aren eta absolutismoaren kontra egin zuen eta nahiz eta Luis Felipe I etortzearen aldekoa izan zen, hura errege demokratikoagoa zelakoan, ikusi zuen hark ere absolutismorako joera zuela; beraz, bere kontra egin zuen. Frantziarrek Lamarquen heriotza aprobetxatu zuten, berriro ere, kaleak hartu eta protesta egiteko.
  • Luis Napoleon Bonaparte

    Luis Napoleon Bonaparte
    .
  • Period: to

    Luis Napoleon Bonaparte

    Gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez hautatutako Errepublikako lehen presidentea, Frantziako buruzagi izan zena hogei urtez baino gehiagoz. Bere erregealdiaren garaitik, geratzen diren irudiak batez ere literaturak transmititutakoak dira. Laburbilduz, Napoleon III.-aren erregealdiak Erregimen Zahar esklerosatu eta autoritario batena dirudi.
  • Period: to

    Haussman

    Napoleon III.aren garaiko hirigilea izan zen. Birmoldaketa ugari egin zituen hiri paristarrean. Industriaren garapenak arazo ugari ekarri zituen Frantziako hiri handira: Sena ibaia guztiz zikinduta zegoen, adibidez eta horiei aterabidea eman zien Haussmanek estolderia eta errepideetarako diseinuak eraikiz, ur hornikuntza eskainiz eta espazio irekiak eraikiz: parkeak eta lorategiak, esaterako.
  • Los Miserables

    Los Miserables
    Pelikularen lehen zatia hemen kokatzen da. Vienako Kongresua: Napoleonen Inperioaren amaieraren ondoren Europako potentziek absolutismoa berrezarri nahi izan zuten. Vienako Kongresuan hiru eratako erabakiak hartu zituzten: liberalismoa suntsitzea, Europan mapa berri bat sortzea eta nazioarteko gatazkei erantzuteko biltzarren sistema sortzea.
  • Luis XVIII: monarkia konstituzionala

    Luis XVIII: monarkia konstituzionala
    .
  • Period: to

    Luis XVIII: monarkia konstituzionala

    Luis XVIII.a Luis XVI.aren anaia izan zen; Probentzako Kondearen titulua hartu zuen. Hasieran, 1789ko iraultzaren testuinguruan, joera liberalekoa izan zen eta iraultzaren aldeko ideiekin bat egin zuen. Frantziatik ihes egin nahian Luis XVI.a iraultzaileek harrapatu eta hura hil ostean, Luis XVIII.a erregeorde bihrtu zen erbestean. Napoleonen abdikazioaren ostean, Berrezarkuntza garaian, Frantziako errege bihurtu zen.
  • Period: to

    Karl Marx

    Karl Marx, Frantziaren historiaz landa, munduaren historian oso pertsonaia esanguratsua da. Marxismoa deritzon teoria haren pentsamenduan oinarritua dago, baita komunismo modernoa ere hein handi batean. 1843tik 1845erako tarte batean Parisen bizi izan zen. Mugimendu iraultzaile eta komunistaren figurarik garrantzitsuenetakoa izaki, eragin handia izan zuen Frantziako mugimendu hauetan ere.
  • Los Miserables: Fantine lanetik botatzen dute.

    Los Miserables: Fantine lanetik botatzen dute.
    Fantinek beste familia batek zaintzen duen alaba bat du: Cosette. Hura zaintzeagatik familia horrek dirua kobratzen dio, eta denetik egiten du hori lortzeko. Lanetik baldintza txarretan botatzen dutenean are gehiago gogortzen da bere egoera, bere gorputza saltzeraino.
  • Los Miserables: Cosette salbatzea.

    Los Miserables: Cosette salbatzea.
    Cosette Fantineren alaba Thénardier familiak zaintzen du, baina ez dago batere ondo zainduta, eta Fantinek hil aurretik Jean Valjeani horren berri ematen dionean, honek hura handik libratzera joatea erabakitzen du. Cosette berekin eramaten du bere alaba balitz bezalaxe heziz.
  • Karlos X.-ren erregealdia

    Karlos X.-ren erregealdia
    .
  • Period: to

    Karlos X.-ren erregealdia

    Borboi Etxeko azkenengo erregea Frantziar Erreinuan (1824-1830). Luis XVI eta Luis XVIII-ren anai txikia. Borboiko monarkia berrezarri zenean, Frantziara itzuli zen, eta Luis XVIII. erregealdian (1814-24) politikatik at geratu zen. Errege izan zen bitartean Aitzin Erregimenak bereizten dituen politikak berriz ezartzen saiatu zen, baina berak esperotakoak ez zuen funtzionatu eta erbesteratu egin behar izan zen (Louis Philippe d’Orléans bihurtu zen errege berria, monarkia konstituzionala ezarriz).
  • Period: to

    Absolutismoa (sistema). Batez ere Karlos X.-ren erregealdian eman zen.

    Absolutismo deritzo XVI. mendetik XVIII.-XIX. menderaino doan garaiari. Frantziako Iraultzaren ostean etapa hori amaitutzat eman zen, nahiz eta absolutismoarekin identifikatzen ziren eta hura ezarri nahi zuten zenbait sektore bazeuden oraindik gizartean. Horien artean, Karlos X.ak, 1824tik 1830era bitarte Frantziako errege izan zenak, absolutismorako joera handia izan zuen.
  • Uztaileko Iraultza

    Uztaileko Iraultza
    1820ko iraultzak baino eragin handiago izan zuten, herrialde gehiagotan egin zirelako eta sektore oso zabalak parte hartu zuelako. Iraultza Frantzian hasi zen Uztailaren 26an Carlos X.a frantziakoak 1814ko Emandako Gutunaren izpiritu liberalaren kontra zihoazen Lau Arauen argitaratzeak piztu zuen altxamendua.monarkia absolutista kendu, Carlos X.a eta monarkia liberala ezarri, Luis Felipe I. Frantziatik gainontzeko herrialdeetara zabaldu zen iraultza.
  • Delacroix: Askatasuna Herriaren Gidari

    Delacroix: Askatasuna Herriaren Gidari
    Frantziako pintore bat izan zen, 1830eko Uztaileko Iraultzan oinarrituta “Askatasuna Herriaren Gidari” kuadro ospetsua margotu zuena. Frantziar testuinguru politikoan inplikaziorik izan ez bazuen ere, honakoa esan zuen bere koadroaren inguruan: “gai moderno bat landu dut, barrikada bat, eta nire aberriaren alde borrokatu ez badut, gutxienez harentzat pintatuko dut”.
  • Luis Felipe I.-aren monarkia

    Luis Felipe I.-aren monarkia
    .
  • Period: to

    Luis Felipe I.-aren monarkia

    Barrikaden erregea deitu zioten. Uztaileko Iraultzan herria aurreko erregearen (Carlos X) aurka altxatu ondoren errege bihurtu zen. Boterean egon zen bitartean burgesiak indarra hartu zuen, eta industrializazio azkarrarekin batera proletario-klasea sortu zen.
  • Period: to

    Monarkia konstituzionala

    Luis Felipe I.-aren erregealdian zeharreko gobernua da honakoa, “Uztaileko Monarkia” bezala ere ezaguna, 1830eko Uztaileko Iraultzaren ostean hasi zelako. Bukatu, berriz, 1848ko Iraultzarekin bukatu zen. 1830eko abuztuaren 14ko eskutitz konstituzionalaren gainean osatu zen garai honetako legalitatea, eta botere betearazlea eta legegilea bereizi ziren; erregea eta ganbera biko parlamentua egin ziren hauen jabe hurrenez hurren.
  • Los Miserables: Gavrocheren heriotza.

    Los Miserables: Gavrocheren heriotza.
    Gavroche mutiko gazte ausarta barrikadetan hiltzen da abestuz eta etsaiei eurre eginez.
  • Los Miserables: Javerten suizidioa.

    Los Miserables: Javerten suizidioa.
    Jean Valjeanek barrikadetan bizia salbatu ondoren, Javert ez da karga horrekin bizitzeko gai eta bere buruaz beste egiten du.
  • 1848ko Iraultza Parisen

    1848ko Iraultza Parisen
    1848an Europako kontinente ia osoan gertatu. Iraultza horiekin askatasunaren aldeko aldarrikapenekin batera, aldarrikapen nazionalisten eskariak egin ziren. Iraultza liberal demokratikoak Frantzian izan zuen hasiera; herritarrek monarkia moderatuaren aurka altxamendua egin zuten, erregak ihes egin behar izan zuen eta Frantzian IIen Errepublika aldarrikatu zen. Monarkiatik Errepublikara pasatzean behin-behineko gobernu bat eratu zen eta zenbait erreforma egin ziren.
  • Period: to

    II Errepublika: lehen zatia

    Bigarren Errepublika 1848ko iraultzen fruitua izan zen.1845eko krisiaren baitan, herritarrak bildu eta erregearen aurka matxinatu ziren hark abdikatu eta bigarren errepublika aldarrikatzeraino. Behin-behineko gobernu bat ezarri zen hasieran eta hauteskundeen bitartez behin-betiko bat gero, baina azken horren erabakiak ez zituzten gogo onez hartu herritarrek eta matxinatu egin ziren. Horrek errepublika kontserbadore eta autoritario bat ezarri zuen.
  • Period: to

    II Errepublika: bigarren zatia.

    Errepublikaren bigarren zatian, 1848ko abenduaren 10ean gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Luis Napoleon Bonaparte hautatu zuten Errepublikako Presidente. Ordea, motz geratzen zitzaion lau urteko agintea, eta Konstituzioak berriz hauteskundeetara aurkeztea baimentzen ez zuenez eta Asanblada Nazionalaren baimenik ezean, 1851ko Estatu Kolpea prestatu eta gauzatu zuen.
  • 1851ko Estatu Kolpea

    1851ko Estatu Kolpea
    1848ko iraultzaren ondorioz Frantzian II Errepublika aldarrikatu zen, eta hauteskundeetan Napoleon Bonaparte nazioko presidente bihurtu zen. Konstituzioaren arabera, presidentekak lau urteko agintaldia izango zuen eta ezingo zen berriz aurkeztu. Napoleon ez zen hori betetzeko prest azaldu. Dena den, Frantziako Nazio Biltzarreko diputatuek ez zuten onartu konstituzioaren gaineko inolako aldaketarik; hortaz, Napoleonek estatu kolpea jo zuen 1851ko abenduaren 2an bere legealdia 10 urtera luzatuz.
  • Luis Napoleon Bonaparteren estatu-kolpea

    Luis Napoleon Bonaparteren estatu-kolpea
    .
  • Period: to

    Inperioa (sistema)

    Luis Napoleon Bonapartek, Napoleon I.-aren ilobak, ia bi hamarkadatan zuzendu zituen Frantziaren patuak, 1851ko estatu-kolpetik 1870eko porrotera, Bigarren Inperioa markatuz. Napoleon III.-aren erregealdiaren izena hartu zuen (Napoleon II.-aren izena Napoleon I.-aren semearentzat gorde zen). Hasteko, diktadura-erregimen bat ezarri zuen eta adierazpen-askatasuna oso zorrozki mugatu zuen. Hala ere, urteetan zehar erregimenak forma liberalagoetarantz eboluzionatu zuen.
  • 1871: Parisko Komuna

    Parisen 1871n jazotako mugimenduari Parisko Komuna izena jartzen zaio. Komuna honek martxoaren 18tik maiatzaren 28ra 60 egunez Paris gobernatu zuen, eta langile-klasearen munduko lehen gobernu sozialista autogestionatua izan zen. Gerrak sortutako pobreziari aurre egin asmotan sortu zen mugimendu iraultzaile hau, eta Komuna indarrean egon zen bitartean autogestioaren eta sozialismoaren bidetik zihoazen hainbat neurri ezarri zituzten, hala nola, estatu laiko bat eta zorren interesen abolizioa.