-
Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa ezizenez Karlos Ederra eta Nafarroan Karlos Burusoila deitua, Marcheko kondea, 1322-1328 bitartean Nafarroa eta Frantziako erregea izan zen. Kapeto etxearen adar nagusiko hamabosgarren eta azken Frantziako erregea izan zen.
-
Erriberriko Errege Jauregia edo Erriberriko gaztelua Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin eraikitako eraikin militarra. Karlos Noblearen erregealditik aurrera Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Alboan, atxikia du Andre Maria Erreginaren eliza.Batez ere 1402-1424 tartean.
-
Errege-erregina Katolikoak Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa ziren. Bien arteko ezkontzarekin (1469an) Iberiar Penintsulako bi erresuma handienak elkartu ziren.Elisabet I.a Gaztelakoa, baita ere Elisabet Katolikoa deitua, (1451-1504) Gaztelako erregina izan zen 1474tik 1504ra.
-
Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando kaleratu ziren 1469ko urriaren 19an, Gaztelako Vivero Jauregian.
-
Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen.
-
Inkisizioa Eliza Katolikoaren barnean heresia ezabatzen jarduten zuten hainbat erakunde izendatzeko erabiltzen da. Heretikoak aurkitu eta zigortzeko sortutako eliz auzitegi iraunkorra zen. Zuzenbide kanonikoaren kontrako aginpideak ere zigortzen zituzten.1478.
-
Fernando II.a Aragoikoa, Fernando Katolikoa edo Faltsutzailea ere deitua, Aragoi, Mallorca, Valentzia eta Sardinia (1479-1516), Gaztela eta Siziliako erregea eta Bartzelonako kondea izan zen.
-
Granadako Gerra 1482 eta 1491 arteko kanpaina militarrak izan ziren, Fernando II.a Aragoikoak eta Elisabet I.a Gaztelakoak Granadako Erresuma konkistatzeko asmotan eginak. Kristauek Boabdilen eskuetan zegoen Iberiar Penintsulako azken eremu musulmana hartu zutenean, Errekonkista deitu izan dena amaitu zen.
-
Kolonen iritziz, Ekialdeko lurretara Indietara edo Zipangora (Japonia), Europatik mendebalderantz bidaiatuz irits zitekeen. Portugaldarrak, berriz, urrutiko leku horietara Afrika inguratuz iritsi nahian zebiltzan. 1492.urtean
-
Alhambrako dekretua edo kanporatze ediktua.Hasi zen 1492ko martxoaren 31n Errege-erregina Katolikoek promulgaturiko ediktua izan zen, urte hartako uztailaren 31rako Gaztelako eta Aragoiko Erresumetako judu praktikatzeileak bere lurraldeetatik kanporatzea bilatzen zuena.
-
Nafarroako konkistak 1512tik 1529ra arte iraun zuen eta, bertan, Gaztela-Aragoiko Koroek, monarkia beraren pean elkartuta, beren armadez iraunkorki okupatu zuten euskal erresuma hainbat gatazkaren ondoren.
-
Gaztelako Komunitateen Gerra edo Komuneroen Matxinada Gaztelako Koroan 1520 eta 1522 artean, hau da, Karlos I.aren erreinaldiaren hasieran, izandako matxinada izan zen. Matxinada zuzendu zuten hiriak Gaztelan zeuden, nagusiak Toledo eta Valladolid izanik.
-
Filipe II.a Gaztelakoa Zuhurra edo Filipe I.a Portugalgoa 1556-1598 bitartean Espainiako erregea eta 1580-1598 bitartean Portugalgo erregea izan zen.
-
Lepantoko gudua berebiziko garrantzia izan zuen itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean, Peloponeso eta Epiro artean kokatua, Grezia kontinentalean.
-
Oin Berriko Dekretuak 1707-1716 urteen artean aldarrikatu ziren dekretu multzoak dira.
-
Karlos VII.a, Erromatar Inperio Santuko enperadorea , Karlos Alberto Wittelsbachekoa eta Karlos VII.a Alberto ere deitua, Bavariako printze hauteslea izan zen 1726tik 1745era arte.