-
120 BCE
Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. -
100 BCE
Oiassoko planoa
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. -
3 BCE
Arkaiako villa bateko termak
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. -
4
Hileta-hatua (La Hoya)
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. -
50
Larraganenako hilarria (Gorliz)
Herri batzuen ondarea ez da erraza ikusteko, batzuetan ondo ikertuta ez egoteagatik, beste batzuetan desagertuta egoteagatik. Gorlizen bi kasuetan gaude, beraz aprobetxatu behar da. Larraganena hilarria testuinguruz kanpo agertu zen, hau da, beste datu arkeologikorik gabe, aztarnategirik gabe. Datu hori ikerketetan oso garrantzitsua da, aurkikuntzaren ahalmena asko murrizten baitira. -
1195
Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten. -
La Hoyako herrixka
La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan. -
Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)
Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek. -
Neolitoko etxola
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita. -
Izturitzeko haitzuloa
Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan. K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai. 1929an aurkitu zituzten, eta 1953an, monumentu historiko izendatu zituzten