-
Period: Mar 30, 1533 to
Debagoienako idazleak
Debagoienako idazle esanguratsuenen lerro kronologikoa. -
Jun 28, 1533
Esteban de Garibay
Gipuzkoar historialari eta errege kronikaria (Arrasate, 1533 -Madril, 1599). Oñatiko unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan gudarostean egon zen eta alferez titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen . OBRA: Los Quarenta Libros del Compendio Historial, Compendio, Origen, discursos e illustraciones de las dignidades seglares de estos reynos, Cronista de Su Majestad, Grandezas de España, Illustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes . -
Pedro Ignazio Barrutia
Aramaion jaio zen 1682an eta Arrasaten hil zen 1759an. Arrasateko eskribaua izan zen, gainera Pedro hainbat kargu izan zituen Arrasaten: Aiton semeen sindiko, Udalaren administratzaile eta herriko Kontzepzioko lekaime etxeko ordezkari. OBRA: Acto para la Nochebuena ( Gabonetako ikuskizuna, Eguberri aizeak ) -
Luis Eleizalde
Bergaran jaio eta Bilbon 1923an hil zen euskal politikari, idazle eta pedagogoa izan zen. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen. OBRA: Raza, lengua y nación vascas, Morfología de la conjugación vasca sintética, Países y razas, Metodología para la restauración del euzkera, Landibar, Euskal zenbakistia, Euskeraz irakurtzeko irizpidea, El problema de la enseñanza en el P.V. -
Telesforo Monzon
Bergaran jaiotako eta Baionan 1981ean hildako euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, bukatu ez zituen arren. Telesforo gaztea euskal nazionalismorantz hurbildu zen eta Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, buruzagi jelkidetzat. OBRA: Gudarien egiñak, Hitzak eta idazkiak, Urrundik Bake-oroi.
Behorraren ostikoa, Eneko Bizkai eta Maria Lorka, Gure behia hila da!, Hazparneko anderea, Menditarrak, Antzerki kaierak. -
Jokin Zaitegi
Arrasaten jaio eta 1979an Donostian hil zen euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Hamalau urterekin, Durangoko jesuiten etxean sartu zen. Geroago, Comillas, Loiola eta Oñan egin zituen ikasketak. Hainbat modutan sinatu zituen bere lanak: «Udalaizpe», «Artzai» eta «Zaitegi´tar Iokin». OBRA: Goldaketan, Berriz ere goldaketan.
Itzulpenak: Kizkiña, Sofoklesen antigone, Ebangeline, Bidalien egiñak, Abere-Indarra, Euripidesen Medea... -
Jose Mari Velez de Mendizabal
Aramaion jaiotako idazlea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1985ean, eta kargu hartan egon zen 1989 arte. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonewsen eragileetako bat da. OBRA: Zeu zara Carmen, Yehuda, Samurai berria, Moskuko Greziak, Sebero Altube, Jokin Zaitegi eta Lurgorri biografiak, Sixties, Lainopean kantari eta Mende laurdenean artikuluak. -
Juan Martin Elexpuru
Bergaran jaiotako euskal idazle eta itzultzailea da. Euskal filologia eta filosofia ikasi zuen eta azkenik euskal filologian doktorea da. 2000an Goenkale telesailerako gidoiak idazten hasi zen. Gainera, Txapalarta argitaletxeak kaleratzen duen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria da. OBRA: Hamaika ipuin, Lasai, Juanantonio, lasai, Txakur zaunkak atean, Txepetxa eta sugea, Fraixko eta galtzagorriak, Marea biziak zozomikoetan, Fernando Plentziarra,
Hainbat idatzi ere itzuli zituen. -
Eneko Barberena
Arrasaten jaiotako euskal idazlea da. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen. OBRA: Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk eta Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poesia.