-
Mar 9, 1533
Esteban Garibai
Esteban Garibai Zamalloa Arrasaten jaio zen 1533ko martxoaren 9an eta Madrilen 1599an hil zen historialari eta errege kronikaria izan zen. Lehen euskoiberistatzat hartu zuen J.C Barojak. Ikasketak egin ondoren armadan izan zen, horren ondoren Arrasateko alkatea izateko. Espainiako lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatuta. Ondoren Felipe II.aren liburuzaina izendatu zuten eta ondoren kronikari, ondorioz Madrilen bizi izan zen eta historia eta genealogia lanak egin zituen. -
Mar 10, 1533
Esteban Garibai
Gaztelako erregeen alde egin zuen nahiz eta euskalduna izan. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, Julio Urkixok Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat bizkaierazkoak dira. Gehien-gehienik erdaraz idatzi zuen, baina euskararen funtsezko altxorretako bat ditugu hark bildutako errefrauak. Los Refranes de Garibay: Garibaik esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan. -
Mar 11, 1533
Esteban Garibai
Bata, Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an; bestea, Francisque Michelek argitaratu zuen, Proverbes Basques lanaren baitan (Benito Maestrek oparitu omen zion eskuizkribua Micheli). Eskuizkribuak Madrilgo Liburutegi Nazionalean zeuden, baina galduak dira. -
Luis Eleizalde Bresona
Luis Eleizalde Brenosa Bergaran jaio zen 1878ko ekainaren 9an eta Bilbon 1923ko uztailaren 24an hil zen euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen eta euskararentzako eredu batu baten alde zegoen, baita haur euskaldunei klaseak euskaraz ematea aldarrikatu zuen, horrela Bizkaiko Aldundiak ezarritako eskolen arduraduna izan zen. -
Luis Eleizalde Bresona
Bere lanen artean, hauek aurkitu dezakegu: Raza, lengua y nación vascas (1911), Morfología de la conjugación vasca sintética (1913), Países y razas (1914), Metodología para la restauración del euzkera (1918), Landibar (gaztelaniazko eleberria) (1918), El problema de la enseñanza en el País Vasco (1918), Euskal-zenbakistia
eta Euskeraz irakurtzeko irakaspidea. Lan bat ere itzuli zuen: Halidon Murua. Erlijio idazkik ere idatzi zituen Otoyak euskaraz zuzenki. -
Justo Garate Arriola
Justo Garate Arriola Bergaran jaio zen 1900ko abuztuaren 5 eaan, eta Mendozan (Argentinan) hil zen 1994ko uztailaren 2an. Sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik eta espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen. -
Justo Garate Arriola
Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Jakintza, Munibe, Gernika, Príncipe de Viana aldizkarietan eta Boletín Americano de Estudios Vascos eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko argitalpenetan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1982. urtean. -
Telesforo Monzón Ortiz de Urruela
Telesforo Monzón Ortiz de Urruela Bergaran jaio zen 1904ko abenduaren 1ean eta Lapurdin hil zen 1981eko martxoaren 9an, euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen. Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, gerra zibila galdu ondoren erbestera ihes egin behar izan zuen, aldi hartan aldaketa ideologiko sakona izan zuen, eta Hego Euskal Herrira itzuli zenean Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. -
Telesforo Monzón Ortiz de Urruela
Telesfororen idazlanik ospetsuenak musikatutako olerkiak ditugu, makina bat euskal abesti abertzaleren hitzak sortu baitzituen: Bai Euskarari, Batasuna, Itziarren semea. Baina beste hainbat olerki ere idatzi zituen: Gudarien egiñak, Hitzak eta idazkiak, Urrundik 1, Urrundik 2.
Antzerki batzuk ere idatzi zituen: Behorraren ostikoa, Eneko Bizkai eta Maria Lorka, Gure behia hila da, Hazparne-ko Anderea, Menditarrak eta Monzonen antzerki kaierak. -
Jokin Zaitegi Plazaola
Jokin Zaitegi Plazaola Arrasaten jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta 1979ko abuztuaren 17an hil zen euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Apaiz talde bat sortu zuen Euskal Elerti Bazkuna, jesuita gazte euskaldunak euskaraz prestatzea helburu zutela. Venezuela irakasle lanak egin zituen. 1950ean Euzko gogoa aldizkaria sortu zuen, bertan oso itzulpen garrantzitsuak argitaratu zituen. Bere lanen artean bi motatako lanak daude literatur lanak eta itzulpenak. -
Jokin Zaitegi Plazaola
Olerkien barruan Goldaketan eta Berriz ere goldaketa aurkitu dezakegu. Berriz, itzulpen lanak batzuk hauek izan ziren: Platon I,II,III,IV eta V, Abere indarra, Kizkiña, Shakespeare.. -
Jose Mari Azkarraga Mozo "Lurgorri
Jose Mari Azkarraga Mozo "Lurgorri" Errenterian jaio zen 1916an eta Derion hil zen 1937an, Lurgorri euskal herritar politikaria izan zen. Aitaren lan profesionala zela eta Bilboko Hezkuntza Institutuko idazkari izendatu zuten 1916an Madrilgo Instrukzioko Ministerioak. Gainera zuzenbideko fakultatean sartu zen 1930ean, euskal sentimendua zuen sentimentu handia gainera. Esatekoa da ere gurasoak abertzale eta euskaltzaleak zituela. -
Jose Mari Azkarraga Mozo "Lurgorri"
EAJ eta ELA-ko kide zela, bere idazlan ezagunenak idatzi zituen Amayur, Euzko Langille, Gudari. Gai sozial, politiko, kultural zein ekonomikoak landu zituen maisutasun bereziaz, eta horretaz gain saiakera arloan ere bere ekarpena utzi zuen, nahiz eta argitaratu gabe geratu zen. "Lurgorri"-ren emaitz politiko eta sindikala Leintz ibarrean eta Aramaion hedatu zen. -
Jose Mari Azkarraga Mozo
Madrilen ikasten ari zela Euzko Ikasle Batza-an afiliatu zen eta 1933an lehendakari izendatu zuten. iritziko artikuluak argitaratzeari ekin zion, garaiko aldizkari eta egunkarietan, "Lur-Gorri" izengoitiarekin izenpetuta. Argitaratu zuen azkeneko idazkia Larrinagako presondegian ezkutuan eskuz sortu zuen "Espetxean" aldizkaritxoan "Lauaxeta" zenaren azken poemari buruzko glosa bat idatzi zuen, bere gogoa ere poesiarekin lerrotzen zela adierazi nahi izan balu bezala. -
Jose Mari Velez de Azkarraga
Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga, Aramaion 1949ko irailaren 27an jaio zen euskal idazlea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1985ean, eta kargu hartan egon zen 1989 arte. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonewsen eragileetako bat da. -
Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga
Bere lanen artean hainbat motatako lanak aurkitu genezakegu, narrazioak (Zeu zara, Carmen), nobelak (Yehuda, Samurai berria, Moskuko gereziak), biografiak (Sebero Altube, Iokin Zaitegi, Jose Mari Azkarraga Mozo "Lurgorri"), artikuluak (Sixties, Lainopean kantari, Mende laurdenean) eta elkarrizketak (Juan Garmendia Larrañaga). -
Eneko Barberena
Eneko Barberena Arrasaten 1983an jaio zen euskal idazlea da. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen. 2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin. -
Eneko Barberena
Bere lanen artean narrazio bat aurkitu genezakegu (Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk), eta poesia bat ere argitaratu zuen (Lurrunak ez du oraindik kristalik estali).