-
Jan 1, 1533
Esteban Garibai
Historialari eta erregeren kronikagile, Arrasaten jaio zen, 1533an. “Ahaide Nagusien” leinukoak ziren Garibaitarrak, jatorriz Oñatikoak. Garibaik, halabeharrez, Gaztelako bidea hartu zuen zortea saiatzera. Arrasatera itzuli zenean Katalina Asurduikoarekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, gero fraide egin zena. 1563an hasi zen bere idazlanak eta paperak txukuntzen, eta Nafarroako historia argitze alde lan handiko egitekoa burutzen. -
Pedro Ignacio Barrutia
Aita Pedro Alonso de Barrutia y Salinas zen, arrasatear goi mailako sendi baten semea. Ama, berriz, Katharina Basagoitia Olabide, Aramaioko baserritar sendi txiro baten alaba. Gurasoek hemeretzi urte zituzten Pedro Ignacio jaio zenean. Ez dakigu ezer Pedro Ignacioren haurtzaroaz, ezta urte haiek non eman zituen ere. Gurasoak ez ziren inoiz elkarrekin bizi izan, aita erlijiosoa zelako -Salamancako Sancti Spiritus parrokiako bikario eta apaiz izatera heldu zen- eta ama gurasoen baserri ilunera bet -
Sebero Altube
Seber Altube Lertxundi (Arrasate, Gipuzkoa, 1879ko azaroaren 8a - Gernika, Bizkaia, 1963ko abuztuaren 27a) euskal idazlea, filologoa eta musikaria izan zen. Euskaltzain, 1920. urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen (1902) eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea (1915-1936). Gernikako alkate izan zen, eta gerra garaian erbesteratu egin behar izan zuen. Musikari moduan, armonia eta konposizioa landu zituen. Horrezaz gain, hainbat musika tresna jotzen zuen. Gaztaroan fam -
Pedro Biteri
Pedro Biteri Arana Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1833ko uztailaren 18an. Txikitan familia Baionara (Lapurdi) joan zen bizitzera. Bertan ikasketak hasi zituen eta Britainia Handian amaitu zituen. Gaztetan Europan zehar bidaiatu zuen eta Parisen (Frantzia) bizi izan zen denbora batez. 1847an aita hil zitzaienean, bere anaia Jose Bernaberen eskutara pasa zen familiako dirutza kudeatzeko ardura. 1874an Ingalaterrako Celina Voody damarekin ezkondu zen. -
Jokin Zaitegi
Arrasaten jaio zen, 1906ko uztailaren 26an, eta 1979an abuztuaren 17an hil zen. Jesusen Langundian sartu zen 14 urterekin, eta Loiolan ikaskide izan zituen Andima Ibiñagabeitia (bere lagunik onena) eta Esteban Urkiaga (Lauaxeta), besteak beste. Euskara sustatzeko helburuarekin, latin eta greziako idazle klasikoen lanak euskaratzeari ekin zioten. Euskara izan zen Jokin Zaitegiren bizitzaren ardatza, eta Euskal Herria euskalduna ikustea, betiko ametsa. Bere burua “Euskal Herriaren zerbitzura dagoe -
Juan Arana Ezpeleta "Loramendi"
edoña, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1933ko martxoaren 23a, euskal idazlea izan zen. Aretxabaleta eta Arrasatetik gertuko Bedoña herrixkan jaio zen. Poesiako lanak egiten ditu: Olerki eta idatzi guztiak (1960, Itxaropena). Liburu hau, Loramendi-ren olerkiak dira, orain arte sakabanaturik zebiltzanak, bilduma eder batean eman dizkigu Yurre’tar Julian Abak. -
Jose Maria Velez de Mendizabal
Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga (Aramaio, Araba, 1949ko irailaren 27a - ) euskal idazlea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1985ean, eta kargu hartan egon zen1989 arte. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonewsen eragileetako bat da. Zeu zara, Carmen(bere nobela 1)