Euskera

Literaturako lana

  • Andikano Loiola Jauregia

    Andikano Loiola Jauregia
    Monterrongo lehen kondea izandakoaren zerbitzarietako bat izan zen eta bere omenez eman zitzaion izena.
  • Juan Carlos Guerra

    Juan Carlos Guerra
    Donostian jaio zen, nahiz bere urterik gehienak Arrasaten bizi izan. Bere lanak batez ere heraldika eta genealogiaren alorrean egin zituen, eta horiek erdaraz argitaratu zituen; baina euskaraz ere baditu artikulu, poema eta bestelakoak.
    Bere lanik garrantzitsuenak dira: Gure olerkari zar-zarrak, 1922an (Euskal-Esnalea aldizkarian argitaratua; Viejos textos del idioma eta Los Cantares antiguos del euskera 1924an, eta beste zenbait poema. Laurogei urte zituela hil zen 1941ean, Arrasate
  • Jose Agerre

    Jose Agerre
    Jose Agerre Santesteban (Iruñea, Nafarroa, 1889ko abenduaren 29a - 1962ko urriaren 19a) euskal idazle eta politikaria izan zen.
    1915 urtetik 1918 arte euskarazko sekzio bat (Euzkerazko saila) idazten zuen Diario de Navarra egunkarian eta bertan 180 artikulu baino gehiago argitaratu zituen. Urte bat geroago "Napartarra" izeneko egunkarian aritu zen lanean 1919 arte. Harrezkero, 1935. urtean Napar Buru Batzarreko (PNV) lehendakari izendatu zuten.
  • Juan Goianarte

    Juan Goianarte
    Juan Goianarte argitaratzailea eta idazlea Arrasaten jaio zen 1900an. Bidaizalea Argentinan
    finkatu zen eta han negoziotan arrakasta izan zuen. Horri esker kultura munduan aritzeko
    aukera izan zuen. Nobelagile, hamabi eleberri argitaratu zituen, ezagunena Lago argentino
    (1955). Goyanarte izeneko argitaletxea eta Ficción kultura aldizkaria sortu zituen.
    Argentinako Goyena herrian 1967an hil zen.
  • Eneko Barberena

    Eneko Barberena
    Eneko Barberena (Arrasate, Gipuzkoa, 1983 - )euskal idazle ospetsua da. Letretan lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen. 2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin. Liburu hau copyleft lizentziarekin argitaratu zuen.