-
370 BCE
Gizonak emakumeak babestu
Gizonezkoa, salbuspenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du. -
219 BCE
Gazteek zer jantzi edo arropa eraman ahal zuten.
Espartako gazteek, hamabi urte betetzen zituztenean, jantzi bakarra jasotzen zuten urte osorako. Haiek Eurotas ibaiaren bazterretan ateratzen zituzten ihien eta kanabera piloen gainean oheratzen ziren. -
170 BCE
Zer egin behar zuten lehen emakumeak
Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren. -
1147
Faraoi lurretako emakumen askea
“Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”. -
Emakumeen eta gizonen eskubideak
Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.