Historia 2

  • Ingalaterrak India konkistatu

    Ingalaterrak India konkistatu
    1. urtean berriro kolonizatzeari ekin zioten.Ingalaterrak India konkistatu zuen eta Frantziak, ordez, Aljeria.
  • Period: to

    Inperioaren goieneko aldia

    Urte honeetan izan zen Britaniar inperioaren goieneko aldia, Viktoria I.aren erregealdian.
  • Period: to

    Inperio kolonial handiak

    Inperio kolonial handiak eratu ziren. Britaniar inperioa zen handiena, eta gero, Frantziako inperioa. Hedapen prosezu horrek borrokak eta haserrealdiak eragin zituen potentzien artean.
  • Afrika Europako estatu nagusien eskutan

    Afrika Europako estatu nagusien eskutan
    Potentziek kontinente osoak banatu zituzten elkarren artean. 1885. urtean Berlingo konferentzian, Afrika Europako estatu nagusien eskutan geratu zen.
  • Bismarck kargutik kendu

    Bismarck kargutik kendu
    Gilen I.a Alemaniako enperadorea hil zenean, Gilen II.a igo zen tronura. Honek, politika erasotzaileagoa eta hedapen inperialistaren alde zegoen. Horren ondorioz Bismarck kargutik kendu zuten.
  • Period: to

    Bake armatua

    Nazioarteko harremanen beste aldi bat hasi zen, bake armatua. Bi bloke militar bereizten ziren. Alemaniak , Austriak eta Italiak Aliantza hirukoitza sinatu zuten. Eta Frantziak, Errusiak eta BH, entente hirukoitza.
  • AEB-N garaipenak

    AEB-N garaipenak
    1. urtean AEB-k Espainia garaitu zuen, eta geroago Filipinak, eta Puerto Rico okupatu, eta Kuba kontrolatu zuen.
  • Marokoko lehen krisia

    Marokoko lehen krisia
    Kolonien inguruko kexek Marokoko lehen krisia eragin zuten.
  • Entente hirukoitza

    Entente hirukoitza
    1. urtean, Frantziak, Errusiak eta Britaniak Entente hirukoitza sortu zuten. Balkanetako arazoak zirela eta, Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi behar zuen.
  • Marokoko bigarren krisia

    Marokoko bigarren krisia
    Alemaniak ahalegina egin zuen Frantziak Marokon protektoratua sor ez zezan, baina Frantziarrek eta beren asmoa bete zuten, Britaniar Handiaren laguntza zuten eta.
  • Period: to

    Posizioen gerra

    Alemaniarrek erasoaldian porrot egiteak fronteak sendotzea eragin zuen. Horren ondorioz, lortutako posizioak babestea zen helburua.
  • Udako krisia

    Udako krisia
    Ekainaren 28an, Austria-Hungariako inperioko tronuaren oinordekoak, Frantzisko Fernando artxidukeak, bisita ofiziala egin zuen Sarajevora. Austriak ultimatum bat bota zion Serbiari. Uztailaren 28an, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari.
  • Mugimenduen gerra

    Mugimenduen gerra
    Alemaniarren planaren helburua Frantzia garaitzea zen.
  • Marneko gudua

    Marneko gudua
    1914ko irailean Marneko guduan, alemaniarrak Frantzian ezusteko erasoaldia egitea geldiarazi zituzten, Paristik kilometro gutxira.
  • Alemaniarrek Errusia garaitu

    Alemaniarrek Errusia garaitu
    Errusiak, Frantziaren eskarei jaramon eginez, presazko erasoaldi bat egin zuen Alemaniaren aurka. Alemaniarrek errusiarrak garaitu zituzten Tannenbergen eta Masuriako aintziretan.
  • Verdungo gudua

    Verdungo gudua
    Alemaniarrek fronteak hausteko ahalegina egin zuten Verdungo guduan.
  • Sommeko gudua

    Sommeko gudua
    Britaniarrek fronteak hausteko ahalegina egin zuten Sommeko guduan. Hala ere , gudu horrek ez zuen egoera militarra asko aldatu , eta ehunka mila hildako izan ziren.
  • Krisia

    Urte horretan egoera militarra aldatu egin zen, bi arrazoi zirela-eta:
    Errusiako Iraultza. Errusian iraultza izan zen. Iraultza horretan, tsarra trunutik kendu eta gobernu komunista jarri zuten.
    Horrez gain, Estatu Batuak gerran sartu ziren.
  • Urriko iraultza

    Lenin izan zen boltxebikeen burua, erbestetik itzuli zen eta Apiriliko tesiak delakoetan jarraitu beharreko programa ezarri zuen: gerra uztea, lurrak berriz banatzea, langile-batzordeak eta fabrikak kontrolatzea, eta sobietei boterea ematea.
  • Period: to

    Gerra zibila

    Gerra zibilak hiru urte iraundu zuen, eta boltxebikeek irabazi zuten, batez ere Trotskyk Armada Gorriak egindako antolakuntza-lanari esker.
  • Brest-Litovseko ituna

    Brest-Litovseko ituna sinatu zuten urte horretan, lurra nekazari pobreen artean banatzako agindu zuen, baina aurreko jabeei kalte-ordainik eman behar izan gabe.
  • Erasoaldia eta gerraren amaiera

    Erasoaldia eta gerraren amaiera
    Alemaniak udaberriko azken erasoaldia egin zuen baina porrota jaso zuen. ABE-N aliatoak laguntza zituzten eta kontraerasoa egin zuten. Alemanian Gilen II.a enperadoreak abdikatu zuen eta 1918ko azaroan amaitu zen gerra.
  • Hirugarren internazionala

    Leninen ustez beharrezkoa zen iraultza SESBtik kanpo hedatzea. Hori dela eta 1919an Hirugarren Internazionala sortu zuen.
  • Period: to

    Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna

    Parisko bakea esaten zaio garaitutako herrialdeek sinatutako itunari. Hiru helburu zituen: Alemaniaren suspertzea eragoztea, potentzia irabazleen artean botereen oreka lortzea, eta Errusia bakartuta uztea.
  • Nazioen elkartea

    Nazioen elkartea sortu zuten urte horretan, eta Genevan zuen egoitza. Erakunde horren helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea zen, nazioarteko arazoak modu baketzuan konpontzeko.
  • NEP

    Urte horretan Ekonomia-politika berria ezarri zen, ekonomia suspertzeko asmoz. Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien, barne-merkataritza askea baimendu zen, eta enpresa txikiak eta ertainak jabetza pribatuan izaten utzi zuten.
  • SESB

    1922an SESB sortu zen, Sobietar Errepublika sozialisten batasuna. Errepubliken federazio bat zen, eta errepubliken kopurua handituz joan zen.
  • Stalin

    Stalin urte honetan SBAK-ko idazkari nagusia izendatu zuten, eta apurka-apurka bera nagusitu zen.
  • Konstituzioa

    Konstituzioa egin zen. Konstituzio horrek estatu berriaren politika-sistema zehazten zuen. Errepublikek autonomia zuten, eta legegintza-organo gorena Sobiet Gorena zen.
  • Diktadura totalitarioa

    Stalinek botere guztiak bere gain hartu zituen eta diktadura pertsonala ezarri zuen. Hiru baliabide erabili zuen:
    Pertsona gurtzea, Alderdi komunistaren boterea sendotzea eta Izua.
  • Period: to

    Purga

    Sei urte iraundu zuen purga edo garbiketa-prozezu gogorrenak. Milaka pertsona bidali zituzten kontzentrazio-esparruetara, eta bizitza-baldintza penagarrietan bizitztera behartzen zituzten.