Diseño sin título (1)

ANTZINAROA

By Jon G.7
  • MESOPOTAMIA SORTU
    6000 BCE

    MESOPOTAMIA SORTU

    Tigris eta Eúfrates ibaiak dauden Ekialde Hurbileko herrialde batean (Mesopotamia) gizateriaren lehen kultura garatzen hasi zen. Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen.
  • BI EGIPTOAK SORTU
    5000 BCE

    BI EGIPTOAK SORTU

    Afrikako lautadetatik zetorren giza taldeak Nilo Bailaran herri txikiak eraiki zituzten, pixkanaka elkartu, eta herri handiagoetan bildu ziren. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta borrokan ibili ziren etengabe.
  • ESTATUTXOA(mesopotamia)
    3300 BCE

    ESTATUTXOA(mesopotamia)

    Gizon bizardun baten estatuatxoa. Oso litekeena, da errege-apaiz batena izatea. Kareharriz egina dago .
  • IDAZKERA MESOPOTAMIAN
    3300 BCE

    IDAZKERA MESOPOTAMIAN

    Eskribek puntzoien bidez berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi izaten zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren. Piktogramak ziren.Zeinuak goitik behera marrazten ziren buztinezko tauletan, eta gogortzeko, labeetan egosten ziren. Idazkera mota honi falka-formako idazkera edo idazkera kuneiforme deitu zitzaion.
  • IDAZKERA EGIPTON
    3150 BCE

    IDAZKERA EGIPTON

    Lehenengo, Egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu zuten, eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren. 800 ikur inguru zeuden. Gero, marrazkiei kontsonante baten soinuaren balioa eman zioten, 24 guztira.
  • BI EGIPTOEN BAT-EGITEA
    3100 BCE

    BI EGIPTOEN BAT-EGITEA

    Hegoaldeko Narmer erregeak iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen eta bi Egiptoak bi izanetik past izatera pasatu ziren.
  • Period: 3100 BCE to 1700 BCE

    EGIPTOKO IMPERIO ZAHARRA

    Inperio Zaharra deiturikoa, goraldi ekonomiko eta kulturalaren garaia izan zen. “Piramide handien garaia” izan zen, eta horren adibiderik adierazgarrienak Kehops, Kefren eta Micerinos faraoien garaian eraikitakoak ditugu.
    Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen . Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, bukatu zen garai hau.
  • MINOSTAR KULTURA SORTU
    3000 BCE

    MINOSTAR KULTURA SORTU

    Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.
  • SUMERREN BATZEA
    2380 BCE

    SUMERREN BATZEA

    Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
  • AKAD
    2370 BCE

    AKAD

    Akad herriko Sargon erregeak inguruko herriak konkistatu eta batu zituen, eta Mesopotamian lehenengo inperioa hedatu zuen.
  • Period: 2355 BCE to 2279 BCE

    SARGON I-ren ERREGETZA

    Hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren.
  • Period: 2254 BCE to 2218 BCE

    NARAM-SIN-ren ERREGETZA

    Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzuek konspirazioak adibidez, guti, amorrita eta lullubi herrien presioek, inperioaren gainbehera bizkortu zuten.
  • ERREGEEN ERBESTERATZEA
    2120 BCE

    ERREGEEN ERBESTERATZEA

    Hiri-estatu batzuetako agintariek Lagasheko Gudea, Urukeko Utu-hegal, Urko Ur-namu guziak botatzea lortu zuten.
  • UR-NAMUR III-ren DINASTIA SORTZEA
    2120 BCE

    UR-NAMUR III-ren DINASTIA SORTZEA

    Ur dinastia sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen. Ziguratak adreiluzko dorre izugarriak ziren. Elkarren gainean mailakatutako terraza moduko batzuek osatzen zuten, eskaileren bidez komunikatzen ziren eta azken mailan santutegi bat zuten. Tenplu erlijiosoak izateaz gain behatoki astronomiko bezala erabiltzen ziren ere .
  • MIZENASTAR KULTURA SORTU
    2000 BCE

    MIZENASTAR KULTURA SORTU

    Brontze aroan sorturik, Mizenas hiria eraiki eta haren
    inguruan garatu.
  • MINOIKOEN LORAKETA
    2000 BCE

    MINOIKOEN LORAKETA

    Kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten. Idazten bazekiten eta nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide.
  • HAMMURABI
    1700 BCE

    HAMMURABI

    Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko ezagunena Hammurabiren kodea da, 1.962 sortutakoa. Hammurabi Babiloniako erregea izan zen. Kodea dioritazko harri batean grabatuta dago. Hammurabi eta Samas jainkoen irudiak ditu apaingarri. Semitaz idatziriko 282 artikulu dauzka
  • INPERIO BERRIA
    1600 BCE

    INPERIO BERRIA

    K.a. XVI. mendearen erdialdean, Egiptoarrek inbaditzaileak botatzea lortu zuten, eta inperioa berrezarri egin zuten. Inperio Berria deiturikoa, Egiptoko Historiako garairik garrantzitsuena da, eta faraoirik ospetsuenetariko batzuek gobernatu zuten: Tutmotsis I.a, Tutmotsis II.a, Tutankamón, Ramses II.a, Ramses III.a, etab. Politika militarista erabili eta lurraldearen garapen handia lortu zuten.
  • MIZENARREN APROBRETXUA(Kretaren suntsiketa)
    1500 BCE

    MIZENARREN APROBRETXUA(Kretaren suntsiketa)

    Mizenastarrek, Kretak pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko.
  • 1200 BCE

    JONIAR, EOLIAR ETA DORIARREN FINKAPENA

    Gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen.
  • KRETAKO GERRA
    1200 BCE

    KRETAKO GERRA

    Mizenastarrek Kretaren kontra altxatu ziren eta, pixkanaka, kretatarrek garatutako merkataritza berenganatu zuten; uhartea indarrez hartzera ere iritsi ziren. Mizenestarrak Egeo itsasoan zehar zabaldu ziren salerosketak egiteko, Zipreko uhartean ezarri ziren eta Itsaso Beltzean sartu ziren. Orduan, Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten eta Troia setiatu eta suntsitu egin zuten.
  • MIZENIKOEN DESAGERTZEA
    1199 BCE

    MIZENIKOEN DESAGERTZEA

    K.a. 1200. urtetik aurrera, gerrek, goseteek, gainpopulazioak, uzta txarrek eta beste hainbat arrazoik eraginda, krisialdi ugari izan zen, eta burdinazko armak erabiltzen zituzten iparralderagoko herriak, garai horiez baliatu ziren lurraldean indarrean sartzeko eta zibilizazio mizenikoa desagerrarazteko.
  • GARAI ARKAIKOA SORTU
    900 BCE

    GARAI ARKAIKOA SORTU

    Herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak. Hoplitak, polis izenekoak defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak ziren.
  • Period: 509 BCE to 27 BCE

    ERREPUBLIKA erromatarra

    Monarkia gelditu eta gobernatzeko era berri bat ezarri zen: Errepublika. Errepublikan Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten. Garai honetan egon zen gobernu-sistema, Atenasko demokraziaren oso antzekoa zen: herritarrek gobernariak aukeratzen zituzten denboraldi motz baterako.
  • Period: 500 BCE to 338 BCE

    GARAI KLASIKOA

    Asia Txikian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei. Hori izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Geroago polis guztien artean gerrak egon ziren eta gerra hauen ondorioz, polis guztiak ahuldu ziren eta Filipo II nahiko erraz konkistatu ahal zituen.
  • EGIPTOREN KONKISTA
    332 BCE

    EGIPTOREN KONKISTA

    Ondoko herri batzuen, asiriar edota persiarren inbasioa jasan ondoren, Greziak Egipto konkistatu zuen. Alexandro Handia hil eta gero, horren jeneral izan zen Ptolomeok dinastia bat fundatu zuen, erromatarrek bere inperioko probintzia bihurtu arte, 300 urtez gobernatuko zuena. Garai hartan, grekoa izan zen hizkuntza ofiziala, baina Egiptoko kultura errespetatu zuten, eta horri esker biziraun zuen.
  • GARAI HELENISTIKOA HASIERA
    300 BCE

    GARAI HELENISTIKOA HASIERA

    Mazedoniarrek grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina zen eta ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Filipo II.aren erregealdian, armada osatu zen eta erresumaren helenizazioa bultzatu zen. Gainera, polisen arteko eztabaidak aprobetxatu zituen eta menpe hartu zituen. Geroago, Alexandro Handiak, greziar polis batzuen altxamenduak zapaldu zituen. Ondoren Asiara espedizioa egin zuen eta persiarreri irabazi zien, gainera inperioa asko zabaldu zuen.
  • Erromak ITALIAR PENINTSULA OSOA menpean
    272 BCE

    Erromak ITALIAR PENINTSULA OSOA menpean

    Urte honetan gutxi gora behera Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartu zuen.🔝
  • GERRA PUNIKOAK
    269 BCE

    GERRA PUNIKOAK

    Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere. Erromaren eta punikoen (Kartagoren) arteko gerra horiek 100 urte baino gehiago iraun zuten, eta Erroma zein mendebaldeko historian gertakari garrantzitsuak izan ziren. Garaipena lortu zuenean, Erroma une hartako potentziarik indartsuena eta Mediterraneoko mendebaldeko lurraldeen jabe bihurtu zen.
  • Bigarren GERRA PUNIKOA
    218 BCE

    Bigarren GERRA PUNIKOA

    Bigarren Gerra Punikoan, Kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten, Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.
  • ROSETTA HARRIA
    196 BCE

    ROSETTA HARRIA

    Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799an.
  • GRACCURRIS-EN(Alfaro) FUNDAZIOA
    179 BCE

    GRACCURRIS-EN(Alfaro) FUNDAZIOA

  • Period: 100 BCE to 1 BCE

    EUSKAL HERRIAREN KONKISTA

    Erromatarrek K.a. I. mendean hartu zuten gaur egungo Euskal Herria. Mende hori arte Penintsula bi probintzia handitan bereizten zen: Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior.
  • Period: 14 to 235

    Inperioaren GORENEKO unea

    Goiz Inperio izenez ezagutzen dena. Garai horretan zehar, hainbat enperadore izan ziren, dinastietan sailkatuta. Erromak lurraldea hedatzen jarraitu zuen: Hispania, Britainia, Mediterraneoko ekialdeko lurraldeak etab.
  • NERON enperadorearen GARAIA
    64

    NERON enperadorearen GARAIA

  • ZUZENBIDE LATINDARRA
    73

    ZUZENBIDE LATINDARRA

    Vespasianok emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako herriek zuzenbide latindarra har zezaketen, hau da, Erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab. Horrela egitekotan, magistratura lortzen zuten gizonak Erromatar herritartzat hartzen ziren.
  • ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERA
    150

    ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERA

    K.o. III. mendearen erdi aldera, inperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio.
  • Konstantino TOLERANTZIA ERLIJISIOA ALDARRIKATU
    313

    Konstantino TOLERANTZIA ERLIJISIOA ALDARRIKATU

    Teodosia enperadorearekin batera, kristautasuna Inperio osoko erlijio ofizial bihurtu zen.
  • INPERIOAREN BANAKETA
    395

    INPERIOAREN BANAKETA

    Teodosiok Inperioa bitan banatu zuen, eta bi inperio sortu ziren: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroma zuena, eta Ekialdeko Inperioa edo Bizantziokoa, hiriburua Konstantinopla zuena.
  • HERRI BARBAROEN SARRERA HISPANIAN
    409

    HERRI BARBAROEN SARRERA HISPANIAN

    Herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirinioak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren. Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian ezarri ziren; alanoak, Lusitanian eta Kartagoko zati batean, eta bandalo silingoak, aldiz, Betikan.
  • BISIGODOEN ITUNA SINADURA
    418

    BISIGODOEN ITUNA SINADURA

    Erromako ituna sinatu zuten. Itun horrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen (hiriburua Garona ibaiaren ertzean, Tolosan, zuelako deitu izan zaio horrela), eta horren bidez, Erromari gainerako herri barbaroek Hispanian hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen.
  • ERROMATAR INPERIOAREN ERORIALDIA
    476

    ERROMATAR INPERIOAREN ERORIALDIA

    Erromatar inperioa bi zatitan banandu zen gainbehera zuelako, baina geroago ez zen hobetu. Beste herriek inbaditzen eta ahultzen joan zuten azkenean bere botereak eta zeukaten menperatzea galdu zuten.
  • BISIGODOEK GALDU VOLULLEN
    507

    BISIGODOEK GALDU VOLULLEN

    Sinatu zuten itun horretan ezarritakoa bete ondoren, galiar lurraldean, bisigodoek frankoei eta horien errege Klovisi egin zieten aurre. Volullen galdu eta gero, bisigodoek hasierako kokalekua utzi eta penintsulan sartu ziren, behin betiko. Bertan, erresuma berri bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena.
  • Period: 568 to 586

    LEOGIVILDOREN ERREGEALDIA

  • RODRIGOREN HERIOTZA
    711

    RODRIGOREN HERIOTZA

    Arabiarren inbasioak Iberiar Penintsulako Erresuma Bisigodoaren 200 urteko historiari amaiera eman zion. Azken erregea, Rodrigo, Guadaleteko guduan hil zen.
  • ERROMATAR INPERIOAREN AMAIERA
    1453

    ERROMATAR INPERIOAREN AMAIERA

    Konstantinopla turkiar otomanoen eskuetan erori izana gertaera historikoa izan zen, eta Ekialdeko Inperio erromatarraren azken aztarnari amaiera eman zion. Periodizazio klasikoan eta historialari batzuen arabera, Erdi Aroaren amaiera ere ekarri zuen Europan.