-
Period: to
Debagoieneko idazleak
-
Iokin Zaitegi
Arrasaten, Gipuzkoan jaio zen, 1906ko uztailaren 26an, eta Donostian, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 17an hil zen. Euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Veste apaizgai euskaltzale zenbaitekin batera, Euskal Elerti Bazkuna, euskal akademiatxoa, sortu zuten.
Eragile eta euskararen bultzatzaile izateaz gain, bi eratako lanengatik ezagutzen da Zaitegi: literaturan egindako lanengatik eta itzulpenengatik. Bi olerki bilduma argitaratu eta klasikoak euskaratu zituen. -
Juan Arana Ezpeleta
Juan Arana Ezpeleta Bedoñan, Gipuzkoan jaio zen, 1907ko urtarrilaren 27an eta Donostian hil zen, Gipuzkoa,n 1933ko martxoaren 23an. Elizgizona eta euskal olerkaria izan zen.
Aldizkarietan argitaratu zituen bere idatziak. Espainiako Gerra Zibilaren aurreko Olerkarien belaunaldikoa izan zen, Lizardirekin, Lauaxetarekin eta Orixerekin batera. -
Jose Mari Azkarraga
Errenterian jaio zen 1916an, eta 1937)an hil zen. Euskal herritar politikaria izan zen. Lurgorri Ikasle Elkartearen izena bere ezizenari begira aukeratu zuten. Bere gogoa zeharo maitemindua zegoen euskal sentimenduaz, EAJ eta ELA-ko kide zelarik. Politiko, sindikalista, euskaltzale, kultura eragile, kazetari eta literatoa izan genuen. Argitaratu zuen azkeneko idazkia "Lauaxeta" zenaren azken poemari buruzko glosa bat zen. -
Josemari Velez de Mendizabal
1949an jaiotako euskal idazlea da, Aramaion jaiotakoa.
Bere garrantzia honi deritzo: Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1985ean, 1989 arte iraun zuelarik. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonews aldizkariaren eragileetako bat da.
Nobelak (Yehuda, Samurai berria, Moskuko gereziak) idatziz at, artikuluak ere idatzi ditu. -
Juan Martin Elexpuru
Bergaran jaiotako idazle gipuzkoara, 1950eko azaroaren 15ean.Euskal idazlea eta itzultzailea da, euskal filologian doktorea delarik. 1976tik 1996ra irakasle izan zen Bergaran. Honen ostean Goenkale telesailerako gidoiak idazten hasi zen. Gainera, gutxi balitz Txapalarta argitaletxeak kaleratzen duen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria da.
Narrazio, haur eta gazte literatura, antologa eta itzulpenak eta bidaia kronikak idatzi ditu. -
Gerardo Markuleta
1963an Oñatin jaio zen euskal idazle eta itzultzailea. Unibertsitate ikasketak egin zituen hispaniar eta euskal filologietan lizentziatzeko. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu zen arren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da, inpeko euskara itzultzailearen agiria baitu. Literatura idazteaz gain, poesia idazlea ere bada. -
Fermin Etxegoien Uribeetxeberria
Oñatin 1966 an jaio zen Fermin, artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria delarik. Besteak beste, "Berria", "Argia", "Euskadi Gaztea" eta "Bilbo Hiria Irratia" hedabideentzat lan egin du, eta "Zenbat Gara" elkartekidea izan da. ETB1eko Kalaka saioko gidoilaria ere izan da.
"Autokarabana" eleberriagatik idazteagatik 2010eko Literaturako Euskadi Saria eman zioten -
Eneko Barberena
Arrasatear hau, Gipuzkoarra, 1983 an jaiotako euskal idazlea da. Zuzenbiden lizentziatua den arren, bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu ditu Gara egunkarian. Kulturisten Kofradia sortu zuen Manex Agirrerekin batera, eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian zehar. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen.
2004an "Lurrunak ez du oraindik kristalik estali" poema bilduma argitaratu zuen.