-
Period: to
Aro Garaikidea
-
Frantziako Iraultza
Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. Bastilla kartzelaren hartzerakin (uztailak 14) hasi zen. Hiru fasetan bananduta dago: monarkikoa (1789-1792), errepublikanoa (1792-1794) eta direktorioa (1794-1799). Iraultza honetan zehar gehien nabarmen daitezkeen pertsonaiak hauek dira: Luis XIV, Maria Antonieta, Robespierre eta Olympe de Gouges. -
Napoleon Frantziar Enperadore
Napoleon Bonaparte edo Napoleon I.a frantziar militar eta gobernatzailea izan zen.
1804ko maiatzaren 18an, Frantziako senatuak Napoleon enperadore izendatzea proposatu zuen; horrela arazorik gertatuz gero, ziurtatu zuten Borboiak ez bueltatzea gobernura.
Hasieran oso ados ez egon arren, Napoleonek azkenean baietz esan eta erreferenduma egin zen, baietz ateraz.
Horretarako aita santuak Napoleon behartu zuen bere emaztea Josefinarekin elizatik ezkontzera, zibiletik ezkonduta baitzeuden. -
Austerlitzeko bataila
Austerlitzeko bataila, 1805eko abenduaren 2an gertatutako gudua izan zen. Austerlitzen, izan zen bataila. Hiru Enperadoreen Gudua ere du izena.
Kausen artean, nagusia da "Hirugarren Koalizioaren" sorrera (BH, Errusiar eta Austriako inperioa eta hainbat erreinuk sortua), helburutzat Napoleonen boterea mugatzea zuena.
Napoleonek Austria eta Errusiaren aurka borrokatu zuen. Militarki besteek nagusitasuna izanda ere, Napoleonek garaitu zituen, eta horrela bere nagusitasuna Europan demostratu zuen. -
Italiaren sorrera
Vienako Biltzarraren ondorioz, Italia hainbat estatutan zegoen banatuta. Haietatik, Lombardia eta Veneto Austriaren menpe zeuden. Estatu bakoitzean gobernu mota bat zegoen (monarkia liberala, absolutismoa, parlamentarismoa...)
Pixkanaka lurraldeak anexionatzen joan ziren orden honetan:
Piemonte eta Sardiniak -> Lombardia
Bi Sizilietako Erresuman borboiak kendu.
Venetoren anexioa.
Parma, Modena eta Toscana anexionatu.
Amaitzeko, Eliz Estatuak bateratu eta Erroma izendatu zuten Italiaren hiriburu. -
Alemaniako bateratzea
Vienako Biltzarrean sortutako 36 estatuak (Prusia, Saxonia, Austria...) bateratzeko eta Alemaniako II. inperioa sortzeko prozesua izan zen.
Austria eta Prusia (36 estatuetatik garrantzitsuenak) gatazketan zebiltzan, Austriak bateratzea ez zuelako nahi eta Prusiak, ordea, bai.
Zollverein izeneko aduana-batasuna sortzearen, bateratze saiakera baten eta hiru gerren ondorioz, Alemaniako II. inperioa (Reich) sortu zen 1871an, Gilen I.a enperadore (kaiser) eta Otto Von Bismarck kantziler zirela. -
Berlingo konferentzia
Frantziak eta Alemaniak deituta, eta Otto Von Bismarckek antolatuta, 1884 eta 1885 bitartean gertatu zen Berlinen.
Helburua, Europako potentzia leihakideen artean, Afrika banatzeko orduan sortutako liskarrak konpontzea zen; baita Afrika banatzeko arauak ezartzea eta lurraldeak erabakitzea ere.
Etekin gehienak lortu zituztenak Frantzia eta Britania Handia izan ziren, Afrika mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera banatu baitzuten. -
Lehen Mundu Gerra 1.0
Lehen Mundu Gerra 1914tik 1918ra bitartean gertatutako gerra izan zen. Gerra Handia edo Gerra Nagusia bezala ere ezagutzen da, eta garai hartan esaten zen guda guztiekin amaituko zuen guda zela hori.
Norgehiagoka militarra hasi zen, herrialdeak dirutza handia inbertitzen hasi zirelako armamentu militarrean. Horren ondorioz, 40-60 miloi pertsona hil ziren. -
Lehen Mundu Gerra 2.0
4 kausa nagusi ditugu:
·Kolonietako gatazkak, Alemania indartu baitzen
·Potentzien arteko lehiak: Frantzia eta Alemania arteko gatazkak.
·Balkanetako gatazkak
·Aliantza militarrak. Alde batetik, Aliantza hirukoitza (1882an sortua) Alemania, Austria-Hungaria eta Italia aliatu ziren
Bestetik, Entente Hirukoitza sortu zen 1907an, eta Frantziak, Errusiak eta Erresuma Batuak osatzen zuten.
Hauek izan ziren borrokatu zuten bi talde nagusiak. Izan ere, beste herrialde batzuk gehitu ziren gero (EEBB...) -
Errusiako Iraultza
Errusiako Iraultza Errusiako erregimen tsarista eta autoritarioarekin eta ondorengo behin-behineko gobernuarekin akabo egin zuten ekintza guztiei deritze. Oso aldaketa azkarrak izan ziren, arlo politiko, ekonomiko eta sozialean. Gobernu tsaristak ia 400 urtez gobernatu izan zuen Errusian (1547tik). LMGn Errusiak galtzen joateaz baliatu ziren Honen ondorioz, Errusia sobietarra (Sobietar Batasuna) sortu zen, Boltxebikeak zuzenduta, eta hauen liderra Lenin izanda. 6 urtez iraun zuen, 1923ra arte -
Versalleseko ituna
Lehen Mundu Gerrarekin akabatzeko, Versallesen (Parisen) sinatu zuten.
Alemanian Bake baldintzak inposatuak izan ziren. Hauek umiliatu zituzten oso bortizki: galtzaileekiko itun berriak egin ziren, inperio zaharren zatiketa izan zen (Alemaniaren zati handia banatu zuten), ezarritako gerraren konpentsazioak (gastu guztiak Alemaniak ordaindu behar izan zituen)... Honen ondorioz, Alemania inoiz baino bateratuagoa izan zen, eta nazionalismoaren gorakada izan zen.
--> II. Mundu Gerraren aurrekaria. -
Alderdi naziaren sorrera
Nazismoa LMGren ondorengo Alemanian sortutako mugimendu politiko eta soziala izan zen.
Versalleseko Itunan Alemaniari ezarritako zigorrek Alemaniako nazionalismoa izugarri indartu zuen, eta kausa nagusietako bat izan zen Nazismoa sortzeko. Erresumina, desadostasuna, bizi-baldintza kaxkarrak eta traizionatu izanaren sentsazioa izan ziren zebiltzan sentimenduetako batzuk, eta Hitlerren ahotsak horien berri eman zuen.
Hitler hainbat alderdi politikoetan egon ostean, Kantziler izendatu zuten 1933an. -
B.Mussoliniren Erromarako martxa
1919az geroztik, Benito Mussolinik mugimendu faxista garatu zuen, sozialisten eta komunisten aurka, indarkeria arma politiko gisa erabiliz eta liberalismoaren eta demokraziaren aurkako oposizio gogorra bultzatuz.
Mussolinik 1922ko urriaren erdialdean Alderdi Nazional Faxistako militante guztiak Italiako hiri nagusi guztietan manifestazio publiko masiboak egiteko prestatzea agindu zuen. Erroman egindakoa izan zen hau, eta, honen ondorioz, Mussolinik eta bere alderdiak Italiako boterea lortu zuen. -
Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
1929ko "crack"a Ameriketako Estatu Batuetako burtsaren historian balore-merkatuak izan duen beherakadarik katastrofikoena izan zen, 1929ko krisia ekarri zuena, Depresio Handia bezala ere ezagutzen den krisialdia da hau. Aberastasunaren banaketa txarrak eta burtsaren espekulazio izugarriak New Yorkeko burtsa hondoratu zuten. 100 pertsonek inguru egin zuten bere buruaz beste krisialdiaren ondorioz. -
II Mundu Gerraren hasiera.
Versalleseko itunan akordatutako baldintzek, faszismoaren sorrerak, Poloniaren inbasioak Alemaniaren partetik eta Txina eta Japoniaren arteko tentsioek izan ziren IIMGko kausak.
Gerra hasi zen Alemaniak Polonia inbaditu zuenean.
Gerrak hiru eszenatoki desberdin izan zituen: Europa, Asia eta Afrika. Bi alde nagusi egon ziren:
- Aliatuak: BH, EEBB eta Sobietar Batasuna.
- Ardatzeko potentziak: Alemania, Japonia eta Italia. -
II Mundu Gerraren amaiera
1943an, It., Mussolini arrestatu eta aldez aldatu ziren. 1945ko apirilan, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta segituan Al. errenditu zen
Geroago, AEBk Hiroshiman bomba atomiko bat jaurti zuen eta S.B. gerra aldarrikatu zion Japoniari. Orduan, Japoniak abandonatu eta gerra amaitu zen
Ondorioak:
-Europaren suntsipen ia totala
-Komunismo (Errusia) eta kapitalismoaren (AEB) arteko borroka -> Gerra hotza
-Alemaniaren banaketa
-Teknologia berriak
-Deskolonizazioa
-55-70 milioi pertsonen heriotza -
Gerra Hotzaren hasiera
Gerra Hotza gatazka politiko, ekonomiko, sozial, ideologiko, militar eta informatiboa izan zen, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren Estatu Batuek gidatutako Mendebaldeko blokearen (kapitalista) eta Sobietar Batasunak gidatutako Ekialdeko Blokearen (komunista) artean hasitakoa. Ez zen zuzeneko liskar armatua izan, bi aldeen arteko gatazka mehatxu iraunkorra baizik.
Gerra Hotza 1947ko martxoaren 12an, asteazkenean, hasi zen, Harry Trumanek Kongresuaren aurrean hitzaldia eman ondoren -
Berlingo harresiaren erorketa
II.MG amaitu zenetik politikoki zatituta zegoen Berlin, eta 1961ean Berlingo Harresia eraiki zen.
1989an Berlingo Harresia ireki zen, URSSren krisi ekonomikoaren, konfiantza krisiaren, zenbait grebaren eta hainbat muga irekiaren ondorioz.
Hurrengo ondorioak izan zituen:
Alemaniako Errepublika Demokratikoaren kolapsoa eta Alemaniaren bateratzea 1990ean.
Ekialdeko Europako hainbat herrialdetako matxinadak, alemaniarren arrakastak bultzatuta.
Tropa sobietarren erretiratzea Alemaniako lurraldetik. -
Gerra Hotzaren amaiera
Urrs, harreman komunistak ahalik eta gehien mantentzen saiatu zen, baina oztopo bat zen.Politika aldaketa bat behar zuten, Estatu Batuetakoaren antzekoa.
Herrialde aliatu asko, Sobietar Batasun zaharretik askatzen hasi ziren. Azkenean, desegin zen, eta Varsoviako Ituna desagertu zen.
Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko Gerra Hotzaren amaierari esker, harreman komertzialak hasi ziren munduko gainerako herrialdeekin, eta, horrela, ezagutzak, kultura eta aniztasuna gehiago zabaldu ziren.