Actualidad 451965240 140473777 1706x960

IRAULTZEN DENBORA LERROA (ALMIKE, CARLA, ALAITZ ETA UXUE)

  • LIBERALISMO POLITIKOA (Almike)

    LIBERALISMO POLITIKOA (Almike)
    Monarkia autoritarioa. Eremu honetako funtsezko tentsioa boterea zentralizatzearen eta pribilegio guztiak errespetatzearen artean gertatzen zen. Antzinako Erregimenaren kontrako kritiken ondorioa zen, hainbat ideia osatu ziren edukia ematen ziotenak. Ideologia liberalak ordena sozial eta politiko alternatiboa defendatu zuen. Alderdi hauetan oinarritua. Pertsonen berdintasuna, legearen aurrean, eskubide indibidual besterenezinak, botere banaketa, nazioaren subiranotasuna. John Locke (1623-1704)
  • ADAM SMITHEN LIBERALISMO EKONOMIKOA (CARLA)

    ADAM SMITHEN LIBERALISMO EKONOMIKOA (CARLA)
    Antzinako Erregimenaren ekonomia monarkia autoritarioa eta estatuagatik mugatuta zegoen. Ilustrazioaren ideiak, eragina egin zuten.
    Adam Smith britaniarrak (1723-1790), liberalismo ekonomikoaren teoria sortu zuen. Ekonomialari eta filosofoa izan zen, ekonomia klasikoaren eta ekonomiaren filosofiaren adierazlerik handienetako bat. Hark, merkatu librea, jabetza pribatua eta saleroerosteko askatasuna defendatzen zuen. Horrez gain, erregeak ezta estatuak ez hartzea erabakarik hartzea arlo honetan.
  • ILUSTRAZIOA (Uxue)

    ILUSTRAZIOA (Uxue)
    Ilustrazioa ,Europan XVII. eta XVIII. mendeetan zehar, Frantziako Iraultza baino lehen garatu zen mugimendu intelektual bat izan zen. Arrazioaren, zientziaren eta askatasunaren sinesmenean oinarritzen zen, gizartea hobetzeko eta ezarritako botere egiturak iraultzeko zen.
  • ANTZINAKO ERREGIMENAREN KONTRAKO JARDUERA (Alaitz)

    ANTZINAKO ERREGIMENAREN KONTRAKO JARDUERA (Alaitz)
    Monarkia absolutoa, gizarte estamentala eta nekazaritzan oinarrituta zegoen sistema politikoa, Europan XVIII. mendeko mugimendu iraultzaileen aurretik egon zena.
    Kritika garrantzitsuenak:
    ·Pertsona guztiak ez ziren berdinak legearen aurrean (pribilegiodunak eta pribilegiogabeak).
    ·Ekonomia feudala, mugimendu sozial eta ekonomikoa garatzeko oztopatzen zuten.
    ·Monarkia absolutoa eta eliza espresatzeko eskubideak mugatzen zituzten.
    ·Feudoetan bizi zirenak lan egin behar zuten eta zergak ordaindu.
  • NEKAZARITZA IRAULTZA (Almike)

    NEKAZARITZA IRAULTZA (Almike)
    Britaina Handian, 1760 eta 1840 artean, nekazaritza Iraultzak landa eremuko produktibitatea handitzea eta elikagai mota ezberdinak ekoiztea lortu zuen, beraz, soberakinak agertu ziren. Industria eta nekazaritza lankidetzak gero eta tresna eta makina eraginkorragoak eta errentagarriagoak garatzea lortu zuen, pertsona kopuru txikiagoarekin.
  • INDUSTRIAREN GARAPENA I. IRAULTZAN (CARLA)

    INDUSTRIAREN GARAPENA I. IRAULTZAN (CARLA)
    Industria iraultzaren ondorio nabarmen bat, siderurgia eta ehungintzaren garapena izan zen. 1763an, James Wattek lurrun makina hobetu egin zuen, animalien eta gizakien esfortzua ordeztu zuen makina eta hainbat arlotan erabiltzen zen. Horri eta sortu ziren beste makinera gehiagoei esker, ehungintzan ekoizpena merkeagoa eta azkarragoa bihurtu zen eta kotoiaren industria garatu zen. Siderurgian, ikatz-meatza agertu zen, horri esker, trena distantzia handian modu merkean desplazatzeko ahalmena zuen.
  • TEAREN MUTINA (Almike)

    TEAREN MUTINA (Almike)
    Tearen mutina, 1773ko Abenduaren 16an gertatu zen.
    Kolono estatubatuarrek Britainia Handiaren aurka egindako protesta ekintza bat izan zen, Britainiar Koroak Ipar Amerikako bere kolonietara iristen zen tearen gainean kobratu nahi zituen zerga astunengatik sortu zena.

    Estatu Batuetako (AEB) independentzia gerraren aurrekaritzat hartzen da,
  • HAMAIRU KOLONIAK (Alaitz)

    HAMAIRU KOLONIAK (Alaitz)
    Ipar Amerikako Britainiar kolonia talde bat ziren. Hainbat proposamen ezarri zuten merkataritza, nekazaritza eta erlijio askatasuna. Kolonia bakoitzak bere ekonomia, gizarte eta gobernua sortzen zuen. Estatu Batuek, 1776an Filadelfiako kongresuan, independentzia aldarrikatu zuten "gizaki guztiak berdinak sortuak direla, eta askatasunaren eta zoriontasunaren bilaketaren eskubidea dutela" esanez. Honela justifikatu zuten haien banaketa. Ondorioz, nazio berri bat sortu zen: Amerikako Estatu Batuak.
  • AMERIKAKO KONSTITUZIOA (CARLA)

    AMERIKAKO KONSTITUZIOA (CARLA)
    AEB herrialdea izendatu eta haren independentzia lortu eta urte batzuk geroago, 1774an Hamairu Kolonietako ordezkariak Filadelfian batu ziren historiako lehen konstituzioa idazteko eta 1787an onartu zen. Liberalismo politikoaren printzipioak zehazten ziren dokumentua da eta AEBko antolaketa eta legeak adierazten ziren. Horien artean hauek zeuden; herriaren subiranotasuna, sufragioa, boterearen banaketa (legegilea eta judiziala) eta azkenik, oinarrizko eskubideak, hau da, askatasuna eta jabetza.
  • AURREKARIAK (Uxue)

    AURREKARIAK (Uxue)
    Frantziako Iraultzak aurrekari historiko,politiko,sozial eta ekonomikoak izan zituen 1789an. Garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: 1.Finantza krisia:Hainbat krisi bizi zituen,gerra garestietan parte hartzeagatik.Hauek estatuko kutxak agortuta utzi zituzten.2.Gizarte-desberdintasuna: Gizartea klaseetan bananduta zegoen,eskubide,desberdinekin,erresumina eta ezinegona sortuz.3.Nekazaritza krisia:Nekazaritza krisiak,uzta eskasak eta eguraldi txarrak,prezio igoerak egon ziren klase baxuei eraginda.
  • ASANBLEA NAZIONAL KONSTITUZIOGILEA (Almike)

    ASANBLEA NAZIONAL KONSTITUZIOGILEA (Almike)
    Matxinada giro batean (Bastillako espetxekoa kasurako),
    erregeak ezin izan zuen Asanblea desegin eta Asanbleak, besteak beste, erreforma hauek aldarrikatu zituen: pribilegio feudalak indargabetzea, errolda sufragioa ezartzea, eta zerga zuzen eta unibertsal bakar bat sortzea. Gainera, 1791ko Konstituzioa osatu zuen, horren bitartez, botere banaketa ezarri zen, eta Pertsonen eta Herritarren Eskubideak aldarrikatu zituen.
  • ESKUBIDE ADIERAZPENA (Uxue)

    ESKUBIDE ADIERAZPENA (Uxue)
    Estatu Batuetako Konstituzioaren lehen hamar zuzenketek, Eskubideen adierazpenak bezala ezagutzen dena, oinarrizko eskubideak bermatzen dituzte, hala nola, adierazpen askatasuna, erlijioa eta prentsa askatasuna, baita froga justurako eskubidea ere.
  • IZUALDIA (Alaitz)

    IZUALDIA (Alaitz)
    Izualdia Frantziako iraultzaren etapa bat izan zen, exekuzioak ezaugarri zituena. Robespierre jakobinoen liderra izan zen, aldaketa sozial eta politikoen aldeko talde politikoa. Robespierrek eta jakobinoek izualdia ezarri zuten, iraultzaren ustezko etsaiak exekutatuz errepublikarraren izenean. Izualdia 1794an amaitu zen Robespierre gilotinarekin exekutatu zutenean, aldi horren amaiera markatuz.
  • GARRAIOEN IRAULTZA (Alaitz)

    GARRAIOEN IRAULTZA (Alaitz)
    Teknologia berrien garapenari esker, lurrun makina sortu zen, hori esker, trenen eraikuntza, lurrunezko itsasontzien erabilera hedatuago zen eta errepideen hobekuntza sortu ziren.
    Aurrerapen horiek gizakiaren mugikortasuna eta salgaien garraioa eraldatu zituzten, bidaiak azeleratuagoak ziren, ondasunen arteko trukeak errezagoak bihurtu zuten eta eragin sakona izan zuten ekonomian eta gizartean.
  • NAPOLEONEN ALDAKETAK ETA HEDAPENA (CARLA)

    NAPOLEONEN ALDAKETAK ETA HEDAPENA (CARLA)
    Napoleon Bonapartek, estatu kolpea zuzendu zuen 1799an eta 1804an, frantsesen enperadore koroatu zuen bere burua eta aldaketak ekarri zituen. Gobernu autoritario bat ezarri zuen eta Kode Zibila sortu zuen. Europatik zabaldu nahi izan zuen bere inperioa eta ordena berri bat sortu nahi zuen. Austria, Rusia eta Prusiako monarkia absolutistak garaituz, Italia, Espainia eta europa erdialdea kontrolatzea lortu zuen. 1815ean, Errusia konkistatzen saiatu eta gero, Waterlooko gerran guztiz garaitu zuten.
  • ALIANTZA SANTUA (CARLA)

    ALIANTZA SANTUA (CARLA)
    1815ean, Vienako biltzarraren ondorioengatik Napoleoen inperioa garaitu zuten Europako monarkia absolutu handiek, hau da, Prusiak, Errusiak, Frantziak eta Austriak Parisen sortu zuten akordio erreligiosoa izan zen. Bertan, kristautasunaren eta Jaungoikoaren printzipioen bidez nazioarteko harremanei eutsiko zietela sinatu zuten. Horrez gain, bere helburua, indarrak batzea zen, liberalisoaren hedapenaren aurka joateko eta monarkia absolutistak babesteko.
  • BERREZARKUNTZA POLITIKOA (Vienako kongresua) (Almike)

    BERREZARKUNTZA POLITIKOA (Vienako kongresua) (Almike)
    1814-1815 bitartean Napoleonen aurkako herrialde garaileak Vienako Biltzarrean elkartu ziren. Parte hartzaile ugari egon zen, zuzendari lanetan monarkia absolutu handiak -Prusia, Errusia eta Austria- eta Britainia Handia monarkia parlamentarioak izan baziren ere. Bileran, hiru helburu nagusi proposatu ziren:
    Absolutismoa berrezartzea, Koalizio bat sortzea, Aliantza santua eta Europako mapa berregitea.
  • LANGILEEN MUGIMENDUAK

    LANGILEEN MUGIMENDUAK
    Industria iraultzako makineria zela eta, langileen baldintzak okertu ziren eta mugimenduak hasi ziren. Lehen mugimendua Ludismoa izan zen, makineria apurtzean zetzan. Gero, marxismoa (1848) eta anarkismoa agertu ziren, Carl Marxen,peltsalari sozialista Prusiarraren eta Mijail Bakuninen,filosofo anarkista errusiarraren eskutik. Biek, klase gabeko gizartea eta nahi zutenez,burgesiaren desberdintasunen aurka joan ziren proletariatuen eta eskubide kolektiboen alde eta langileen esplotazioaren aurka.
  • MANIFESTU KOMUNISTA (Almike)

    MANIFESTU KOMUNISTA (Almike)
    Sozialismoa joera ugari hartzen dituen ideologia da. Karl Marx (1818-1883) filosofo alemanaren lanean du jatorria eta haren bitartez bereizi zen sozialismo utopikotik. Alderdi Komunistaren manifestua (1848) lanean, Marxek eta Friedrich Engelsek (1820-1895) burgesiaren aurkako proletariotzaren borroka iraultzailea defendatu zuten, uste baitzuten borroka horrek langile klasearen garaipena eta gizarte komunista ezartzea ekarriko zuela: estaturik, klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea.
  • HERRIEN UDABERRIA (Uxue)

    HERRIEN UDABERRIA (Uxue)
    Europako hainbat herrialdetan gertatu ziren mugimendu iraultzaileak izan ziren. Gertaera hauek faktore konbinazio batek bultzatu zituen, besteak beste, ezinegon soziala, politikoa eta ekonomikoa, ideia liberal eta nazionalisten eragina ere.
  • INDUSTRIAREN GARAPENA ll. IRAULTZAN (Almike)

    INDUSTRIAREN GARAPENA ll. IRAULTZAN (Almike)
    Aurrerapen teknologiko eta zientifikoei esker, hobekuntza handiak izan ziren industria-ekoizpen metodoetan XIX. mendearen amaieran. Bigarren Industria Iraultzaren abiapuntutzat hartzen dira:
    Industria siderurgikoa: altzairu herdoilgaitza eta aluminioa ekoizten hasi.
    Industria kimikoa: produktu sintetikoak, ongarriak, lehergaiak,farmakoak...
    Garraiobideetan aurrerapenak (1850-1914):Trena eta itsasontzia zabldu ziren Europatik garraiobide modura.
    Lanaren berrantolaketa: taylorismo izeneko metodoa.
  • DEMOGRAFIA IRAULTZA (Uxue)

    DEMOGRAFIA IRAULTZA (Uxue)
    XVIII .mendearen erditik aurrera, Europan jaiotza-tasa altua izaten jarraitu zuen baina hilkortasun-tasa asko jaitsi zen. Goseteak eta gaixotasun infekziosoak murriztu ziren, lehen txertoak agertu zirelako, baztanga adibidez. Ondorioz, biztanleria oso azkar hazten hasi zen.
  • ENERGIA ITURRIAK (Alaitz)

    ENERGIA ITURRIAK (Alaitz)
    XIX. mendean aurrerapen handiak izan ziren energia-iturrietan.
    Petrolioa: 1859an petrolio biltegi garrantzitsuak aurkitu ziren. Industria iraultzaren funtsezko energia iturria izan zen. Petrolioari esker gasolina eta beste erregai batzuk sortu ziren, makineria industriala, garraioa eta energia sortzea bultzatuz.
    Elektrizitatea: Thomas Edisonen bombillaren asmakuntza 1870eko garaipenak elektrizitatea iluminatzeko eta beste erabilera batzuetarako erabiltzen lagundu zuen.
  • LEHEN INTERNAZIONALA (Alaitz)

    LEHEN INTERNAZIONALA (Alaitz)
    1864an sortutako erakundea izan zen, mundu osoko langileak bateratzeko eta haien eskubide eta interesen alde borrokatzeko helburuarekin. Herrialde desberdinetako langileen arteko elkartasuna bilatu zuen lehen nazioarteko erakundeetako bat izan zen. Langile klasearen lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatzen zuen. Sozialisten orientazioa zuen eta sistema kapitalista ezabatu nahi zuen langileen antolaketaren bitartez. Langileen mugimendua historian eragin nabarmena izan zuen.
  • IMPERALISMOA (Uxue)

    IMPERALISMOA (Uxue)
    Inperialismoa Estatu batek beste herri edo nazioen gainean egiten duen dominazio politikoa da. Estatu inperialistek, botere ekonomiko eta militar bihurtuta, koloniak ezarriz, edo eragin kultural eta instituzionalen bidez hedatu zituzten beren domeinuak.
  • NAZIONALISMOA ETA ITALIA ETA ALEMANIAREN BATERATZEA (Alaitz)

    NAZIONALISMOA ETA ITALIA ETA ALEMANIAREN BATERATZEA (Alaitz)
    Nazionalismoa da nazio baten identitatea, kultura eta interesak oinarritzen dituen ideologia, batasun politikoaren oinarri gisa. Italiaren eta Alemaniaren bateratzeak bananduta dauden estatuak bakar batean bihurtzea nahi zuten. Victor Emmanuel II.a Italiako lehen errege bateratua izan zen, 1861ean italiar bateratzean funtsezko izan zen, hainbat estatu gobernu bakar baten bihurtu zuelako.
  • GARRAIOBIDEAK (Uxue )

    GARRAIOBIDEAK (Uxue )
    Industria Iraultzan, garraiobideetan aurrerapen garrantzitsuak izan ziren eta merkantzia mugitzeko modua eraldatu zutenak. Hauek dira garai hartako garraiobide garrantzitsuenetako batzuk:
    1. Burdinbideak
    2. Lurrun-ontziak
    3. Burdingintzako ontziak
    4.Kotxeak
    5. Ubideak eta ibilguak
    Garraioaren aurrerapen hauek garapen ekonomikoan eta gizartearen eraldaketan nabarmen lagundu zuten Industria Iraultzan, salgaien eta pertsonen mugikortasuna erraztu zuten lehen imajinaezina den eskalan.
  • LANAREN ANTOLAKETA (CARLA)

    LANAREN ANTOLAKETA (CARLA)
    Industria ekoizpena handitzeko, lanaren antolaketa berria eman zen. Estatu Batuetan, XIX. mendearen amaieran, 1911n, F. W. Taylorrek taylorismo metodoa sortu zuen. Metodo horretan, langile bakoitza espezializatzen zen zeregin bakarra egiteko . Hainbat hamarkada geroago, 1908an, Henry Fordek taylorismoan oinarrituta, fordismoa sortu zuen. Kate-ekoizpen sistema bat da, langilearen espezializazioaren bidez, denbora gutxiagoan ahalik eta produktu gehien ekoiztea zen.