-
Manifestu inperiala
Tsarrak zeinbait gauzetan amore eman behar izan zuen, eta kontzesio horiek Manifestu Inperialean bildu ziren eta argitaratu ziren. Aldaketa nagusiak; gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Duma bat aukeratzea izan zen. Azkenean, tsarrak hartutako konpromisoak bertan behera utzi zituen. -
1905eko iraultzaren hasiera
-
Japoniaren aurkako gerra galdu
1905ean, tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten. Berehalak, istiluak sortu ziren, porrotak eragindako nahasmenduaren eta garai hartan zegoen ekonomia krisiaren eraginez. -
Igande odoltsua
Jendetza San petersburgoko Neguko Jauregira (tsarraren bizitokia) joaten hasi zen. haien eskaerak jakinaraztera. Manifestariek nahi zutena, bizi baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea zen nahi zutena. Agintariek erantzun gogorra izan zuten, eta milaka zauritu eta hildako egon ziren. -
Lehen Mundu Gerraren hasiera
1914ean Errusia Lehen Mundu Gerrara sartu zen. Frontean izandako porrotak eta hornidura faltak kezka eta ezinegon handia eragin zuen, eta horrek grebak eta manifestaldiak eratu zituen. Honek,Tsarraren oposiziokoak biltzea erraztu zuen. -
1917ko otsaileko iraultza
Petrograden manifestaldiak egiten hasi ziren. Iraultzaren lema "bakea eta ogia" izan zen . -
1917ko greba orokorra
Greba orokorra piztu zen. 26ean matxinadak egin ziren kuarteletan, eta tropak uko egin zioten grebalariei tiro egitera. -
Behin-behineko gobernua
27an, behin-beh8ineko gobernua sortu zen, Kerensky sozialista moderatua izan zen burua. -
Tsarraren abdikazioa
Behin-behineko gobernuak sistema politiko liberala ezarri nahi zuen, eta ondorioz tsarrak abdikatu egin zuen, bazekielako bestela bere kontrara egingo zutela. -
Leninen apirileko tesiak
Sobieten protagonismoak gora egin zuen. Lenin, boltxebikeen liderrak, Apirileko tesietan jaso zituen pertsonek zituzten eskaerak. Puntu nagusiak; Errusia Lehen Mundu Gerratik lehen bailen ateratzea, lurren birbanaketa, fabrikak langile-batzordeek kontrolatzea eta boterea sobieten eskuetara pasatzea.. -
Korniloven estatu-kolpea
Behin-behineko gobernuak estatu-kolpea jasan zuen, Kornilov buru zuen armadako alderdi kontserbadorearen partetik; ez zuen arrakastarik izan, boltxebikeen parte hartzeari esker. -
1917ko urriko iraultza
Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatu zen. 25ean, sobietek boltxebikeen kontrolpean, hiriburuko puntu estrategikoak hartu, eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. Iraultza garaile atera zen. -
Neguko jauregiari erasoa
Sobietek (boltxebikeen kontrolpean) Petrogradeji puntu estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregia erasotu zuten eta behin behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten. -
Leninen lehenengo gobernua
Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zela. Berehala gerratik ateratzea negoziatu zuen, eta latifundio (lurrak) nekazarien artean banatzeko agindu zuen, baita fabrikak langileek kontrolatzeko ere. Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen. -
Brest-Litovskeko ituna
Lenin boterean jarri zenean, berehala Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen; Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko.