-
Period: 700 BCE to 476
AINTZINAROA
Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa -
624 BCE
Tales Miletokoa
Antzinako greziar filosofoa da, lehena arkhe edo munduaren printzipioaz hausnartu zuena. Hain zuzen, ura hartzen zuen guztiaren oinarritzat, eta Lurra uraren gainean flotatzen zuen disko moduan irudikatu zuen. Munduko Zazpi Jakintsuetako bat da, eta hainbat jakintza-arlo landu zituen, hala nola astronomia, eta matematika; izan ere, eklipsea aurresan zuen, eta Talesen teorema geometrikoa hari zor zaio. -
580 BCE
Pitagoras
Pitagoras Samoskoa aintzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. -
535 BCE
Heraklito
Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa.
Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira. -
512 BCE
Parmenides
Parmenides edo Parmenides Eleakoa antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. -
485 BCE
Protagoras
Protagoras Abderakoa antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio. Bere ospea eta eragina oso nabaria izan zen Periklesen Atenasen. -
470 BCE
Sokrates
Antzinako Greziako filosofoa izan zen, filosofiaren historian itzal handienetakoa, bere irakaspenengatik nahiz bere bizitzagatik. Bere filosofiaren ardatz nagusia arima zen, zentzu zabalean, gizakiaren nortasuna, adimena eta jokabidea bilduz. -
427 BCE
Platon
Greziar filosofoa. Bere maisu Sokrates eta bere dizipulu Aristotelesekin batera, Platon da Europako tradizio filosofiko osoaren oinarri diren hiru pentsalari handien irudi nagusia. -
384 BCE
Aristoteles
Antzinako Greziaren iparraldean dagoen Estagira hirian jaiotako filosofoa, politikaria eta zientzialaria izan zen. Platonekin batera, mendebaldeko filosofiaren aitatzat hartzen da. Bere ideiek eragin handia izan dute Mendebaldeko historia intelektualean, bi mila urte baino gehiagoz. -
341 BCE
Epikuro
Greziar filosofoa. Noblezia atenastarreko familia batekoa izan zen, Gargetoseko demo atikotik etorria eta Samosen kokatua, non Epikuro bera jaio zen seguraski, eta bertan eman zituen haurtzaroko eta nerabezaroko urteak ere. -
4 BCE
Seneka
Moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen. Bere idazkiei esker, mendeetan barrena estoizismoaren pentsaera ulertzeko ezinbesteko erreferentzia izan da. -
Period: 350 to 1492
ERDI AROA (472-1492)
V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun Urteko Gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean. -
354
Austin Hiponakoa
Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
1224
Tomas Akinokoa
Filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da. Bere filosofia izan den eragin handienetako bat izan zen, batez ere Aristotelesen pentsamendua erlijio kristauarekin elkartzea lortzeagatik. -
1285
Gilen Okham
Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik. -
Period: 1470 to
ARO MODERNOA (1492-1789)
XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean. -
1478
Tomas Moro
pentsalaria, teologoa, politikoa, humanista eta idazle ingelesa izan zen, eta, gainera, poeta, itzultzailea, Henrike VIII.aren kantzilerra, lege-irakaslea, negozio zibiletako epailea eta abokatua izan zen. Bere lanik ezagunena Utopia da, eta han gizarte ideal baten antolaketa kontatzea du helburu, izen bereko uharte itxurako nazio batean oinarritua. -
1561
Francis Bacon
Britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da. -
Hobbes
Filosofo ingelesa izan zen, filosofia politiko modernoaren sortzaileetako bat. Bere lanik ezagunena Leviatan da, non teoria kontraktualistaren oinarriak finkatu baitzituen, eragin handia baitzuen mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Esparru filosofikoaz gain, ezagutzaren beste eremu batzuetan ere lan egin zuen, hala nola, historian, etikan, teologian, geometrian edo fisikan -
Deskartes
René Descartes filosofo, matematikari eta fisikari frantziarra izan zen, geometria analitikoaren eta filosofia modernoaren aitatzat hartua, iraultza zientifikoaren atarian argi propioa duen protagonistetako bat bezala. -
Spinoza
Neerlandar filosofoa. Herbehereetara emigratutako judu espainiarren semea, hebrearra eta Tonuaren doktrina ikasi zituen. Merkataritza eta teologia ikasketak egin zituen, baina, Descartesen eta Hobbesen idazkiek eragin handia izan zutenez, judu ortodoxotik urrundu zen. -
Locke
Pentsalari britainiarra, enpirismo ingelesaren ordezkari gorenetako bat, filosofia politikoko ikasketak egiteagatik nabarmendu zena. Diplomatikoa, teologoa, ekonomialaria, antzinako grekoko eta erretorikako irakaslea ere izan zen, eta izen handia hartu zuen bere idazki filosofikoengatik, zeinetan pentsamendu politiko liberalaren oinarriak ezarri baitzituen. -
Leibniz
Filosofo eta matematikari alemaniarra. Leipzigeko Unibertsitatean filosofia moraleko irakasle zuen aita Leibnizek sei urte zituela hil zen. Zortzi urte zituela, poemak latinez idazteko gai zen, eta hamabietan Aristotelesen logikaz arduratzen hasi zen, filosofia eskolastikoa aztertuz. -
Berkeley
Filosofo irlandar oso eraginkorra izan zen, eta lorpen nagusia idealismo subjektibo edo inmaterialismo gisa ezagutzen den filosofiaren garapena izan zen, ez baitzuen onartzen substantzia materiala bezalako abstrakzioen errealitatea. -
Montesquieu
Filosofoa, idazlea eta soziologiaren aitzindaria, zientziarekiko grina zuen pentsalari politikoa izan zen . Estatuaren funtzioen banaketari eta botereen banaketari buruzko bere pentsamendu politikoa garatu zuen. Hala, mendebaldeko demokrazien printzipioa definitzen laguntzen du. -
Hume
Filosofoa, historialaria, ekonomialaria eta saiogile eskoziarra izan zen. Mendebaldeko filosofiaren eta Ilustrazio eskoziarraren irudi garrantzitsuenetako bat da. idealista subjektiboa da, agnostikoa. Haren arabera, errealitate objektiboa existitzen den ala ez jakitearen arazoa ezin da konpondu. Esaten du ez dakigula gauzak nolakoak diren, ez dakigula, ez eta realmerik badagoen ere. -
Rousseau
Idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu. -
Kant
Filosofo eta zientzialari prusiarra izan zen Ilustrazioan. Alemaniar idealismoaren lehen ordezkari eta ordezkari garrantzitsuena izan zen. Europa modernoaren eta filosofia unibertsalaren pentsalari garrantzitsuenetako bat da. -
Hegel
Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Eliza Protestantean trebatutako filosofo alemaniarra zen. Platon, Aristoteles, Descartes, Spinoza, Kant eta Rousseauren lanek liluratu egin zuten. Azken metafisiko handia da. -
Period: to
ARO GARAIKIDEA
Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu, kapitalismo modernoari bide emanez. -
Marx
Jatorri juduko filosofo, ekonomialari, soziologo, kazetari, intelektual eta politiko komunista alemaniarra izan zen.Marxismoak laburbiltzen du Marxek gizarte kapitalista kritikoki pentsatzeko eta hura gainditzeko hasitako proposamena, alternatiba iraultzailearen bidez. -
Nietzesche
Filosofo, poeta, musikari eta filologo alemaniarra izan zen, mendebaldeko filosofiako filosofo garrantzitsuenetakotzat hartua, eta haren lanak eragin handia izan du bai historian bai mendebaldeko kulturan. -
Freud
Jatorri judutarreko mediku neurologo austriarra izan zen, psikoanalisiaren aita eta XX. mendeko figura intelektual handienetako bat. Teoria Psikoanalitikoaren bidez, Sigmund Freud-ek frogatu nahi zuen gizakiak egiten dituen jarduera gehienak inkontzienteak direla, eta ehuneko txiki bat uzten zuela kontzienteki egiten ditugun beste jarduera batzuetarako. -
Husserl
Filósofo y matemático alemán, discípulo de Franz Brentano y Carl Stumpf, creador de la fenomenología trascendental y creador del movimiento fenomenológico, XX. uno de los movimientos filosóficos más influyentes del siglo XX. -
Russell
Filosofo, matematikari, logikari eta idazle britainiarra izan zen, eta Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. Russelleko hirugarren kondea Erresuma Batuko familia aristokratiko gailenetako batekoa zen. -
Wittgenstein
Jatorri austriarreko filosofo britainiarra. Wittgensteinek dioenez, mundua “kasua den guztia” da, eta gertaera guztietan, gertatzen den guztian, kokatzen da. Eta gertaera horiek ez dira beharrezkoak; errealitatea den bezalakoa da, baina beste modu batera izan liteke. Baina errealitatearen ausazkotasun horrek ez du esan nahi munduak logikarik ez duenik -
Heidegger
Filosofo alemaniarra izan zen. XX. mendeko pentsalari eta filosofo aleman garrantzitsuena da. Heidegger-ek azaltzen duenez, nahiz eta izate hori ezin den izakira murriztu, izaki bat aukeratu behar dugu, Ser-ari galdeketa egiteko. Alemanaren aburuz, izaki nagusia da gizakia, eta haren kualitateak egokienak dira zeregin horretarako. Dasein du izena, eta, hitzez hitz, «ser-hor» esan nahi du. -
Karl popper
Austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da. -
Jean-Paul Sartre
Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera. -
Hanna Arendt
Hannah Arendt judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude -
Levi-strauss
Claude Lévi-Strauss filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da. -
Simone de Beauvoir
Idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. -
Foucault
Michel Foucault irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua. -
Habermas
Soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.