-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Harriet Tubman, AEBetan afroamerikarren askatasunerako borrokalari bat izan zen. Esklabotza jaio zenetik ezagutu zuen, baina egoera horretatik ihes egitea lortu zuen. Esklabotasunetik ihes egin ondoren, hamahiru erreskate-misio egin zituen, eta 700 esklabo inguru libratu zituen. Horietarako, esklabotzaren aurkako sarea erabili zuen (lurpeko burdinbidea). Emakumeen sufragioa lortzeko borrokatu zuen ere.
-
XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa izan zen. Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen; gainera, bizi zen herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez Aro Jurasikoko itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Haren lana garrantzi handikoa izan zen; XIX. mendearen hasieran gizakien historiaurrearen edo munduaren historiaren zientzietan gertatu ziren aldaketa oinarrizkoetako bat dela jotzen da zientzialarien artean.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa, Historiako lehen programatzailea izan zen. Alegia, makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuen lehen emakumea izan zen (baita lehen pertsona ere).
-
-
-
-
-
Elizabeth Blackwell doktore ezaguna izan zen, 1821ean Bristolen (Ingalaterran) jaio zena, nahiz eta oso txikia zenean AEBetara emigratu behar izan zuen. Irakaskuntzan aritu zen, baina bere lagun erizain bat ezagutu eta gutxira, medikuntzaz interesatzen hasi zen.
Unibertsitateren batean onartzeko saiakera askoren ondoren, Geneva Medical Collegek onartu zuen, eta, azkenean, AEBetan espezialitate horretan titulua jaso zuen lehen emakumea izatea lortu zuen 1849an. -
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Sortzez poloniarra, frantziar nazionalizatu zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen. Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen bi alorretan: Fisika (1903) eta Kimika (1911). Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna izan zen. Parisko eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-