-
1934an jaio zen
Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, 1934ko ekainaren 15ean, musika maite zuen familia batean. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen. -
Gernikako Bonbardaketa
Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, Frantziara jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, berriz, Lekeitiora, amak Gardata auzoan zuen baserrira, eta han bizi izan ziren aldi batean. Han bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa, Laboak hiru urte zituela. -
Period: to
Nerabezaroa eta Gaztaroa
Gerra amaitu zenean, Donostiara itzuli zen familia osoa, eta Mikelek marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Han Jangoluke izeneko musika hirukotea osatu zuen. Gaztetan harmonikarekin saiatu zen Laboa, baina 16 urte zituenean gitarrarekin hasi zen. Batxilergoa amaituta, medikuntza ikastea erabaki zuen.
1953/1954 ikasturtea Madrilen egin zuen. Handik Iruñera jo zuen, eta han berreskuratu zuen euskara. Iruñean egin zuen bere lehen kontzertua ere, erdaraz: Gaiarre antzokian. -
Hamalau
Diska honetan ere, 6 lanean irekitako ildotik jarraitu zuen. Testuetan Sarrionandia ("Hegazti errariak"; "Oroitzen zaitudanean, ama"; "Gure oroitzapenak...") eta Atxaga ("Antzinako bihotz...") ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik: "Cherokee", eta "Camarónen" eta John Cageren omenezko "Mugak". -
Lehen kontzertua euskaraz
Gaixotasun larria izan ostean, Zaragozara joan zen ikasketekin segitzera. Han eman zuen lehendabiziko kantaldia euskaraz, 1962an, hango ikasle euskaldunentzat, eta bertan izan zuen Ipar Euskal Herriko kantagintzaren berri. Handik aurrera, herri-kantagintza ezinbesteko bihurtuko zen musikari gaztearen errepertorioan.
Zaragozatik Bartzelonara, Neuropsikiatria espezialitatea egitera. Katalunian Nova Cançó eta Els Setze Jutges mugimenduekin egin zuen topo. -
Period: to
Euskal Kantagintza Berria
Urte hauek Euskal Kantagintza Berriaren garaia eratu zuten. -
Lehen diska: Azken
Baina talde lanaz gainera, bakarkako ibilbideari ekin zion Mikel Laboak. Baionan grabaturiko bere lehen disko txikia eman zuen argitara: Azken (Goiztiri, 1964). Lau kantu ziren lan horretan: Amonatxo, Bereterretxen kanthoria, "O Pello Pello eta Aurtxo txikia. -
Ezkontza
Marisol Bastidarekin ezkondu zen. -
Ez Dok Amairu sortu zen
1963an medikuntzako ikasketak amaituta; hurrengo urteak Donostia eta Bartzelona artean eman zituen. Euskal Herriko egonaldietan, Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko zerbait sortzeko ideia zerabilen. Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin harremanetan jarri zen. Horiez gain, JosAnton Artze, Jose Angel Irigarai, Julen Lekuona, Xabier Lete, Jose Antonio Villar eta beste artista batzuekin hasi zen elkartzen Kursaaleko etxabean. Ez Dok Amairu izango zena mamitzen hasi ziren. -
Period: to
Ez Dok Amairu
Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Sekulako lan berritzailea egin zuten: euskaraz ordura arte egindako aipagarrienetakoa izan zen. Partaideak: Joxean Artze, Jexux Artze, Nestor Basterretxea, Jose Angel Irigarai, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Jule Lekuona, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Jorge Oteiza. -
Izenik gabeko diskoa
Hau ere Baionan grabatua zen. Izenbururik gabe sortu zuen, jendeak "Ursuako Kantak" izenez deitzen dio. Horretan ere lau kantu ziren, horietatik bi tradizionalak: "Ursuako kanta" eta "Goizuetan". Beste biak Gabriel Arestiren poema musikatuak ziren: "Apur dezagun katea" eta "Egun da Santi Mamiña". -
Beste bi disko berri
1969an beste bi disko txiki iritsi ziren, Urnietan "Herri Gogoa" diskoetxeak apailaturiko estudioan grabatuak. Batean, izenbururik gabekoan, (Herri Gogoa, 1969), bi herri kanta ("Haika mutil" eta "Iturengo arotza") eta bi olerki musikatu (Daniel Landarten "Zure begiek" eta JosAnton "Artzeren Zilbor hesteak"). Bigarren diskoarekin —"Bertolt Brecht-en lau poema" (Goiztiri, 1969)—, arazo handiak izan zituen. Zentsurak ez zuen onartu, eta Ipar Euskal Herrian argitaratu behar izan zuen. -
Lekeitio
Manuel Lekuonak "Literatura oral vasca" liburuan jasotako bi poema onomatopeiko oinarri hartuta, kantu esperimentala sortu zuen donostiar musikariak: "lekeitio" izena eman zion. Zehazki, "Lekeitio 2" zen, horren aurretik sekula grabatu gabeko beste "Lekeitio" bat izan zelako. -
Laboaren musikaren hiru zutabe nagusi
1969 urrun hartan, finkatuta gelditu ziren Mikel Laboaren musikaren hiru zutabe nagusiak. Lehenik, herri kantuak: handik eta hemendik bildutako kantu tradizionalak moldatu izan ditu.
Bigarrenik, poeta garaikideen olerkien musikatzea: hainbat euskal poetaren testuak erabili izan ditu, baina bereziki Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete eta JosAnton Artzerenak. Eta, azkenik, kantu esperimentalen bidea: lekeitioek osatzen duten bide propio eta imitaezina. -
Period: to
Kantaldien Loraldia
1970eko hamarkadan kantaldien loraldia gertatu zen, eta kontzertu asko eman zituen Laboak, 1978ra arte "Ikimilikiliklik" ikuskariarekin tartekatuta. -
Ez Dok Amairu desegin
Ez Dok Amairu 1972an desegin zen. Orduan, Laboak eta Artze anaiek Ikimilikiliklik ikuskaria prestatu zuten, non poemak, kantuak, diapositibak eta marrazkiak tartekatzen ziren. Marrazkiak Jose Luis Zumetarenak ziren. Izan ere, Laboarekin harreman estua izan du gipuzkoar margolariak: harenak dira musikariaren diskoetako azalak, bai eta afixa asko ere. -
Euskal Kanta Berria
Aurreko disken bilduma da honako hau. Abestiak:
1- Egun da Santimamiña
2- Goizuetan
3- Urtsuako kanta
4- Apur dezagun katea
5- Munduaren esker ona
6- Liluraren kontra
7- Haika mutil
8- Iturengo arotza
9- Zure begiek
10- Zilbor hesteak
11- Denak ala inor ez
12- Gaberako aterbea -
Bat-Hiru
Disko txikietan emandako kantuak bildu nahi izan zituen; emaitza "Bat-Hiru" disko bikoitza izan zen. Lan horretatik kanpo gelditu ziren Brechten poema euskaratuak, zentsuratuta segitzen baitzuten. Diskoan Laboaren hiru zutabe nagusiak agertzen ziren: herri kantuak, olerkarien gaineko abestiak eta lekeitioak. Azken horietan, sinbolismo handiko doinua zegoen diskoan, Gernika (Lekeitio 4), bonbardaketaren musikatze hunkigarria. Horrez gain, "Txoriak txori" bere abestirik ezagunena grabatu zuen. -
25 minutuko antzezpena
Lluis Llachekin emandako kontzertu batean, Komunikazio-inkomunikazioa lekeitioa estreinatu zuen taula gainean, 25 minutuko antzezpen guztiz apurtzailea. -
Jendaurreko kantaldietan etenaldia
Laboa nekatuta sentitu zen, eta, garai hartako beste abeslari askoren moduan, jendaurreko kantaldietan etenaldia egitea erabaki zuen. 1984 arte iraun zuen atsedenaldiak -
Period: to
Etenaldia
- urtean Laboa nekatuta sentitu zen, eta, garai hartako beste abeslari askoren moduan, jendaurreko kantaldietan etenaldia egitea erabaki zuen. 1984 arte iraun zuen atsedenaldiak,
-
Lau-Bost
Deskantsuan, "Lau-Bost" disko bikoitza (Xoxoa, 1980) argitaratu zuen. Ohi zuenez, herri kantak daude ("Xoxo beltza", "Kantuz"), poeta garaikideen hitzak (Xabier Leteren "Izarren hautsa" ezaguna edo zentsura atzean utzitako Bertolt Brechten "Liluraren kontra") eta, jakina, "lekeitioak" (Komunikazio-inkomunikazioa, Dialektikaren laudorioa, Orreaga). -
Agertokietara itzulera
1984an itzuli zen agertokietara, Donibane Garazin eman zuen kontzertu batean. Dena den, osasun arazoak zituen berriro, eta medikuek atseden hartzeko gomendatu zioten behin eta berriz. Handik aurrera, bakanagoak izango ziren haren emanaldiak. -
Sei
Etenaldiaren ostean, elkarlan emankorra hasi zuen bere ibilbidean garrantzi handia izango zuen musikariarekin: Iñaki Salvador. Jazz munduan trebatuta zegoen Salvador, eta aurrerantzean estilo horretara hurbildu zen Laboaren musika, kantuak pianoarekin eta bestelako musika tresnekin jantzita. Horren lekuko da hurrengo diskoa, 6 (Elkar, 1985). Estilo irekiera nabarmena (Lizardi') eta instrumentazio aberatsagoa (Negu hurbilak) ditu diskoak. Sorterriko koblak kantuarekin Joseba Sarr -
Kolaborazioak egiten zituen
Gazte talde askok miretsi dute Laboaren musika, eta erreferente handia da belaunaldi berrientzat. Horren lekuko da rock taldeekin izan duen harreman berezia. Kortatu taldearen "Kolpez kolpe" diskoan "Ehun ginen" abestian kantatu zuen. -
Lekeitioak: 7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak
Hurrengo diskoa lekeitioen bilduma izan zen, "Lekeitioak" (Elkar, 1988). "Baga Biga Higa" eta "Itsasoa" eta lehorra izan ezik, berriro grabatu zituen ordu arteko lekeitio guztiak. Halaber, bi kantu berri zeuden: Iñaki Salvadorrek pianoan moldatutako "Haika mutil", eta Joseba Tapiak grabatutako Iñaki Malbadiren "Albiztur" izeneko fandangoa, "Trikitixa" izenpean. -
Hamabi
6 lanean irekitako ildotik segitu zuen. Testuetan Sarrionandia eta Atxaga ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik. Abestiak:
1- Lore sortu orduko.
2- Kirru.
3- Gaberako aterbea.
4- Round midnight.
5- Lili bat.
6- Galderak.
7- Antzinako bihotz.
8- Cherokee. -
Txerokee
Laboaren kantuen bertsioez osaturik, "Txerokee" (IZ-Seaska-Elkar, 1990) diskoa grabatu zuten hainbat rock taldek (Su ta Gar, Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, BAP!!...). -
Zilbor hestea
Omenaldi kutsuko beste lan batzuk ere izan dira. Iñaki Salvadorrek "Zilbor hestea" disko instrumentala (Elkar, 1992) osatu zuen Laboaren kantuekin. -
Hamalau
Disko honetan ere, 6 lanean irekitako ildotik jarraitu zuen. Testuetan Sarrionandia ("Hegazti errariak"; "Oroitzen zaitudanean, ama"; "Gure oroitzapenak...") eta Atxaga ("Antzinako bihotz...") ziren nagusi. Eta lekeitioen sorkuntzak ez zuen etenik: Camarónen eta John Cageren omenezko "Mugak". -
Laboari omenaldia
- urtean Euskal Herri osoa zeharkatu zuen bederatzigarren Korrikak Laboa omendu zuen, eta horren harira Mikel Laboa liburua argitaratu zuen AEK-k.
-
Mikel Laboa zuzenean
Abeslari pasaitarrak 1997an kaleratutako diskoa da, kontzertuan grabatutakoa. Abestiak:
1- Ihesa zilegi balitz.
2- Goizuetan.
3- Galderak.
4- Lizardi.
5- Gaberako aterbea.
6- Komunikazio-inkomunikazio.
7- Baga-biga-higa.
8- Baga-biga-higa (II).
9- Lili bat.
10- Txinaurria.
11- Antzinako bihotz.
12- Mugak.
13- Geure bazterrak. -
Zuzenean II
ZUZENEAN II - GERNIKA: 2000. urtean kaleratutako diskoa da.
Laboak 1999ko abuztuan Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan egin zuen kontzertu berezi-berezia jasotzen du. Abestiak:
1- Elgeta.
2- Txinaurria.
3- Gure hitzak.
4- Ezpatadantza.
5- Kiromantzidxa.
6- Gernika-Lekeitio.
7- Txoria txori.
8- Baga-biga-higa. -
Euskal pilota, larrua harriaren kontra
Julio Medem zinemagileak Laboaren doinuak baliatu zituen "Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra" filmerako. Filmaren hizpidea Euskal Herriko egoera politikoa da: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, herrialdearen historia (karlistadak, Gernikako bonbardaketa, baita Ibarretxe Plana ere) dira jorratzen diren gai nagusiak. -
60ak + 2
- urtean kaleratutako "Lehen obren bilduma" da.
-
Xoriek 17: Laboaren estudioko azken diskoa
Osasun arazoen ondorioz, hurrengo diskoaren argitalpena asko atzeratu zen. "Xoriek 17" (Elkar, 2005). Hor, James Joyce, Billie Holiday, Jacques Brel, Atahualpa Yupanqui eta Jesus Artze omendu zituen abesti banarekin; herri kantu batzuk berriro grabatu zituen (Xoxo beltza); eta Lisabö rock taldearekin "Orduan" kantu apurtzailea egin zuen. Gainera, Ruper Ordorika eta Xabier Montoia izan zituen ahotsetan laguntzaile "Langile baten galderak liburu liburu baten aurrean" kantuan. -
Azken kontzertua jendaurrean
2006ko uztailaren 11n aritu zen azken aldiz jendaurrean kantari, Zurriola hondartzan. Donostiako Udalak bakearen alde antolatutako kontzertu hartan, Bob Dylanek ere parte hartu zuen. -
Lekeitioak
"Lekeitioak", Mikel Laboaren diskoa da, 1988an kaleratua. Onomatopeiaz eta ohiuz eginiko abestiak (lekeitioak) biltzen ditu. 2007an berrargitaratu zuten CD formatoan. Abestiak:
1- Baga-Biga-Higa (Lekeitio 2)
2- Dialektikaren laudorioa (Lekeitio 3)
3- Haika Mutil (instrumentala)
4- Gernika (Lekeitio 4)
5- Trikitixa
6- Komunikazio-inkomunikazioa (Lekeitio 5)
7- Orreaga (Lekeitio 6)
8- Itsasoa eta lehorra (Lekeitio 7) -
74 urte zituela hil zen
Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituela, Gipuzkoako Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, berriz, hiriko urrezko domina eman zion. -
Mikel Laboa (1934-2008)
Laboaren ibilbide osoa jasotzen duen DVDa da. Laboaren emazte Mari Sol Bastidak zuzendutako lan horretan, kantariaren bizitzaren errepasoa egiten da, Laboaren beraren ahotsaren bidez zein haren gertukoenei egindako elkarrizketen bidez.