-
IDAZKERA KUNEIFORMEA
Mesopotamian garatu zen. Silabak zuten zeinuetan oinarritzen zen. 600/ zeinu erabili zituzten gehien. Idazteko puntzoi baten bidez ebakidurak egiten ziren buztinezko oholtxo umel batean; ondoren, eguzkitan lehortzen zuten. -
IDAZKERA HIEROGLIFIKOA
Egiptoarrek sortu zuten idazkera hieroglifikoa. Idazkera horretan, soinuak, hitzak eta ideiak irudien edo piktogramen bidez adierazten zituzten. Testu ofizialetan eta erlijio-testuetan erabiltzen zuten, eta harri gainean edo hormetan zizelkatzen eta margotzen zuten. Forma sinplifikatuago bat erabiltzen zuten papiro, ehun edo zur gainean idazteko: idazkera hieratikoa. -
-
-
-
-
-
-