2022033014395983573

FILOSOFIA

  • Period: 700 BCE to 353

    ANTZINAROA

  • Tales Miletokoa
    624 BCE

    Tales Miletokoa

    Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen.
  • Pitagoras
    569 BCE

    Pitagoras

    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da
  • Heraklito
    540 BCE

    Heraklito

    Antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • Parmenides
    530 BCE

    Parmenides

    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da.
  • Protagoras
    490 BCE

    Protagoras

    Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena1. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio.
  • Sokrates
    470 BCE

    Sokrates

    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • Platon
    427 BCE

    Platon

    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Haren filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin sakona izan dute historian zehar. Filosofiari egungo izaera eman eta haren zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen.
  • Aristoteles
    384 BCE

    Aristoteles

    Grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua.
  • Epikuro
    341 BCE

    Epikuro

    Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira. Ataraxia edo bizitzako gorabeheren kezkarik gabeko egoera lortzeko, heriotzaren beldurra kentzea ezinbestekoa dela zioen. Epikuroren iritzian jainkoak, baldin badira ere, giza jendearengandik urrun daude, eta ez zaie jaramonik egin behar.
  • Seneka
    4 BCE

    Seneka

    Moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen
  • Period: 353 to 1477

    ERDI AROA

  • Agustin Hiponakoa
    354

    Agustin Hiponakoa

    Filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Tomas Akinokoa
    1224

    Tomas Akinokoa

    Filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
  • Gilen Okham
    1280

    Gilen Okham

    Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Period: 1477 to

    ARO MODERNOA

  • Tomas Moro
    1478

    Tomas Moro

    Ingeles pentsalari, teologo, politiko, humanista eta idazle izateaz gain, poeta, itzultzaile, Henrike VIII.aren lord kantziler, lege-irakasle, negozio zibilen epaile eta abokatu ere izan zen. Bere lanik ezagunena Utopia da eta bertan, izen bereko irla bateko nazio batean finkaturiko gizarte ideal baten antolaketa adieraztea du helburu.
  • Francis Bacvon
    1561

    Francis Bacvon

    Britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.
  • Hobbes

    Hobbes

    Filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.
  • Deskartes

    Deskartes

    Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Spinoza

    Spinoza

    Jatorri sefardi hispano-portugaldarreko filosofo neerlandarra izan zen. Kartesianismoa gisa ezagutzen den korrontearen ondorengo kritikoa da, eta XVII. mendeko filosofiaren arrazionalista handietako bat da
  • Locke

    Locke

    Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen.
  • Leibniz

    Leibniz

    Alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, azken jenio unibertsal gisa ezaguna.
  • Berkeley

    Berkeley

    Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Montesquieu

    Montesquieu

    Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Hume

    Hume

    Eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da enpirismoan, eszeptizismoan eta naturalismoan oinarritutako sistema filosofikoa garatu izanagatik.
  • Rousseau

    Rousseau

    Suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu. Jean-Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua haren ideiengatik.
  • Kant

    Kant

    Historiako filosofo nabarmenetakoa da. Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen
  • Hegel

    Hegel

    Filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da. Hegelen lorpen nagusia idealismoaren artikulazio bereizgarri baten garapena izan zen, batzuetan idealismo absolutu deitua, non, adibidez, adimenaren eta naturaren eta subjektuaren eta objektuaren dualismoak gainditzen diren
  • Period: to

    ARO GARAIKIDEA

  • Marx

    Marx

    Alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.
  • Nietzsche

    Nietzsche

    Filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio.
  • Freud

    Freud

    Austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.
  • Husserl

    Husserl

    Alemaniar filosofoa izan zen. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen.
  • Russell

    Russell

    Galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein

    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Heidegger

    Heidegger

    Filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Karl Popper

    Karl Popper

    Austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre

    Frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt

    Judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude.
  • Lévi-Strauss

    Lévi-Strauss

    Filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir

    Idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik
  • Foucault

    Foucault

    Irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.
  • Habermas

    Habermas

    Soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.