-
Tales edo Tales Miletokoa, Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile.
Ura naturaren jatorria dela pentsatzen du. -
Anaximandro Miletokoa Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
-
Pitagoras Samoskoa Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
Zenbakia errealitatearen jatorria dela pentsatzen zuen. Arimaren transmigrazioan sinisten zuen ere. -
Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
Errealitatearen ezaugarri garrantzitsuena bere bilakaera eta mugimendua dela pentsatzen zuen. -
Enpedokles filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da.
Naturako 4 elementuen arteko konbinaketari ezker existitzen dela guztia pentsatzen zuen. -
Sokrates Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
Gizakiari buruz eta bere ideien edo kontzeptu abstraktueti buruz hasi zen galdezka.
Sofistak ez bezala Sokrates ez zuen ordaintzen irakasteagatik, eta sofisten monologoak ez
bezala, bera dialogoak izatea nahigo zuen. -
Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen.
Mundu dualista batean sinisten zuen, idealismoaren sustatzailea, ideaia “innatetan” sinisten zuen eta Sokrates-en ikasle/jarraitzaile izan zen. -
Diogenes Sinopekoa edo Diogenes Zinikoa Antzinako Greziako filosofo ziniko nabarmen bat izan zen. Ez zuen ezer idatzirik utzi, eta hari buruz ezagutzen den guztia Diogenes Laerziok bere Filosofoen bizitzak bilduman idatzitakoa da.
Giza jokaeren konbentzioanlitatea salatzen hasi zen. -
Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da.
Mundu bakar batean sinisten zuen, errealista zen eta teoria hilemorfikoaren sortzailea. -
Nikolas Makiavelo Italiako politikaria, filosofoa, musikalaria, olerkaria eta idazlea izan zen, Pizkundeko pentsalari handienetakoa.
“Printzipe” liburua idatzi zuen: herri baten boterea nola eskuratu
eta defendatzen jakiteko manual baten antzekoa. -
Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.
Filosofia politiko modernoaren sustatzaiela.
Gizakia naturaz gaiztoa zela pentsatzen zuen.. -
René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
Filosofia modernoaren aita.
Zalantza metodiko eta erradikala garatu zuen. Gizakian, bi zati ezberdindu zituen: Arima eta gorputza. -
Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere, filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.
Panteismoa garatu zuen: jainkoa eta natura gauza bera zela pentsatzen zuen. -
Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, <<azken jenio unibertsal>> gisa ezaguna.
Monaden teoria garatu zuen. -
Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira.
Gizarte kontratuaren teoria garatu zuen. Berarentzako natura zen ona. -
Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da.
Arrazionalismoa eta Empirismoa batzen saiatu zen.
Gure arrazoiaren eta jakituriaren mugei buruz pentsatu zuen. Metafisika berreskuratzen saiatu zen. -
Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen.
Dialektikaren eta idealismo absolutoaren teoria sustatu zuen. “Historiako espiritua” aurkariak sintesi batean batuz garatzen dela pentsatzen zuen. -
Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling, alemaniar filosofoa izan zen. Idealismoaren eta Alemaniako erromantizismoaren adierazgarri nagusietako bat izan zen.
Idealismo alemaniarraren sustatzailea izan zen, filosofia idealista traszendentalista garatu zuen. -
Arthur Schopenhauer, filosofo alemaniarra. Filosofiako ikasketak egin zituen Göttingen-en eta Berlinen. 1814-1818. urteen bitartean Weimar-en bizi izan zen, eta Goethe ezagutu zuen han. 1819an, bere obra nagusia argitaratu zuen: Die Welt als Wille und Vorstellung.
Pesimista zen. Mundua irrazionala dela eta “bizitzeko nahiaz” mugitzen zela uste zuen. Budismoaz interesatu zen mendebaldeko lehenengo filosofoa izan zen. -
Auguste Comte frantses pentsalaria eta soziologia hitzaren sortzailea izan zen. Hasiera batean, zientziaren izena fisika soziala zen, honela, bere ikuspuntua besteengandik desberdintzeko soziologia hitza sortuz. Modu honetan, soziologia zientzia bezala sortu zen.
Positibismoaren sortzailea. -
Karl Heinrich Marx alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Trieren jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an.
Marxismoaren zortzailea. -
Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia desberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.
-
Ludwig Josef Johann Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen.
Filosofia analitikoaren sustatzailea. Hizkuntzaren garrantziaz pentsatu zuen: filosofia hizkuntzak eragiten dituen “korapiloak” askatzeko eta argitzeko erabili behar da. -
Martin Heidegger filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit, filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
Gizakia eta denboraren arteko erlazioa aztertu zuen .
”Izatearen” galdera berreskuratu ere egin zuen. -
Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.