F.elconfidencial.com original c74 c17 8ec c74c178ec8cfb8771596eaf7a97c1727

Filosofia

  • Period: 700 BCE to

    Filosofiaren historia

  • Tales de Mileto
    624 BCE

    Tales de Mileto

    Tales Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera [ Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean.
  • Heráclito
    535 BCE

    Heráclito

    Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa.
    Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • Parmenide
    515 BCE

    Parmenide

    Parmenides edo Parmenides Eleakoa, antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek
  • Protagoras
    490 BCE

    Protagoras

    Protagoras Abderakoa, antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio.
  • Socrates
    470 BCE

    Socrates

    SokratesGrezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • Platon
    427 BCE

    Platon

    Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabaria izan zen.
  • Aristoteles
    384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles, grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua.
  • Epikuro
    341 BCE

    Epikuro

    Epikuro Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira.
  • Seneka
    4 BCE

    Seneka

    Luzio Anneo Seneka, halaber Seneka Gaztea edo, besterik gabe, Seneka deiturikoa , batik bat moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen.
  • Agustin Hiponakoa
    354

    Agustin Hiponakoa

    San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Tomas Akinokoa
    1124

    Tomas Akinokoa

    Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
  • Gilen Ockhamangoa
    1280

    Gilen Ockhamangoa

    Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa, garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Tomas Moro
    1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro katolikoek eta anglikanoek San Tomas Moro ingeles pentsalari, teologo, politiko, humanista eta idazle izateaz gain, poeta, itzultzaile, Henrike VIII.aren lord kantziler, lege-irakasle, negozio zibilen epaile eta abokatu ere izan zen.
  • Francis Bacon
    1561

    Francis Bacon

    Francis Bacon britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.
  • Hobbes

    Hobbes

    Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • Rene Deskartes

    Rene Deskartes

    René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Baruch Spinoza

    Baruch Spinoza

    Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere jatorri sefardi hispano-portugaldarreko filosofo neerlandarra izan zen.
  • Locke

    Locke

    John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
  • Berkeley

    Berkeley

    George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Hume

    Hume

    David Hume eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da enpirismoan, eszeptizismoan eta naturalismoan oinarritutako sistema filosofikoa garatu izanagatik.
  • Rousseau

    Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu.
  • Leibniz

    Leibniz

    Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetakoa izan zen, azken jenio unibertsal gisa ezaguna.
  • Kant

    Kant

    Immanuel Kant (Königsberg, 1724ko apirilaren 22a – ib., 1804ko otsailaren 12a) historiako filosofo nabarmenetakoa da.
  • Montesquieu

    Montesquieu

    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Hegel

    Hegel

    Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da, eta bere eragina epistemologiara, logikara, metafisikara, estetikara, historiaren filosofiara, erlijioaren filosofiara eta filosofiaren historiara hedatzen da.
  • Foucault

    Foucault

    Jean Bernard Léon Foucault frantses fisikaria izan zen. Fizeaurekin batera, astronomian argazkia erabili (1845) eta fotometriako eta espektroskopiako ikerketak egin ondoren, argiaren lastertasuna neurtzeko metodo bat prestatu zuen, airean eta uretan erabil zitekeena. Bi gai horietan lortu ziren emaitzek Fresnelen teoria egiaztatu zuten (1850).
  • Levi-strauss

    Levi-strauss

    Löb familia judu batean jaio zen Buttenheimen, (Alemania)n, 1829ko otsailaren 26an.
    Bavarian hezi zuten eta, 1847an, bere ama eta bi arrebekin batera, New Yorkera joan zen bizitzera.
    1853an, San Franciscora aldatu ziren jostunentzako denda txiki bat ireki zuelarik. Pixkanaka, negozioa indartzen joango zitzaion eta Leviren ekonomia sendotzen joan zen.
  • Karl Marx

    Karl Marx

    Karl Heinrich Marx alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Trieren jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an. Bere argitalpen politikoen eraginez, Marx estaturik gabe gelditu zen eta Londresen bere emaztearekin eta seme-alabekin erbesteratu zen hamarkada batzuetan.
  • Freud

    Freud

    Sigmund Freud austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.[1]
  • Husserl

    Husserl

    Edmund Gustav Albrecht Husserl (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen.
  • Ruseel

    Ruseel

    Bertrand Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Nietzsche

    Nietzsche

    Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira
  • Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Josef Johann Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Martin Heidegger

    Martin Heidegger

    Martin Heideggerfilosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hannah Arendt

    Hannah Arendt

    Hannah Arendt judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen.
  • Jürgen Habermas

    Jürgen Habermas

    Jürgen Habermas, soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik
  • Karl popper

    Karl popper

    Karl Raimund Popper austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da