Screenshot 2022 10 01 19.42.27

Filosofiaren historia

By mvaane
  • Period: 700 BCE to 476

    ANTZINAROA

    K.a VI.mendea
    Naturaren jatorria buruzko galderak egiten ziren. Arkhe bakarra badago edo ez bilatu nahi zen.
  • 624 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    K.a 624. urtean jaio eta k.a 546. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen, Mundua eta unibertsoa arrazoimenaren bidez azaltzen zituen.
    Naturaren eta materiaren jatorrizko printzipioa substantzia bakarra zela (Arkhe) azaldu zuen: ura.
  • 580 BCE

    Pitagoras

    Pitagoras
    Samosen K.a 580. urtean jaio eta Metaponton K.a 495. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo presokratiko eta matematikaria izan zen, Pitagorasen teorema berak sortu zuen.
    Naturaren eta materiaren jatorrizko printzipioa substantzia bakarra (Arkhe) zenbakiak zirela azaldu zuen.
  • 540 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Efeson K.a 540. urtean jaio eta Efeson K.a 476. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo eta idazlea izan zen.
    Denak aldaketa bat duela dioen perpektiboa planteatu zuen eta
    naturaren eta materiaren jatorrizko printzipioa substantzia bakarra (Arkhe) sua zela azaldu zuen.
  • 530 BCE

    Parmenides

    Parmenides
    Elean K.a 530. urtean jaio eta K.a 470. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo eta poeta izan zen, ez dago informazio asko, erregistroak ikasleen kontakizunak baitira.
    Naturaren eta materiaren jatorrizko printzipioa substantzia bakarra (Arkhe) izatea azaldu zuen.
  • 485 BCE

    Protagoras

    Protagoras
    Abderan K.a 485. urtean jaio eta Itsaso Jonikoan K.a 411. uretan hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo sofista izan zen. Munduan zehar bidaiatzen zuen hitzaren erabilerari buruzko ezagutza erakusteko.
    Erabaki ezazu gizakia gauza guztien neurria dela eta egia absolutuak ez direla existitzen.
  • 470 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Atenasen K.a 470. uretan jaio eta Atenasen K.a 399. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofoa, munduko filosofiaren garrantzitzenetako bat eta filosofiaren lehenengo ordezkari garratzitsuena eta Platonen maisua izan zen.
    Ezagutzaren eta egiaren ezagutza bilatzen zuen.
  • 427 BCE

    Platon

    Platon
    Atenasen/Eginan K.a 427. urtean jaio eta Atenasen K.a 347. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofoa eta filosofiaren bigarren ordezkari garrantzitsuena izan zen. Metafisika, epistemologia, etika... aipatzen zituen. Iritsien gainetik egia obsolutoa egon behar dela esaten zuen.
    Aristoteles izan zuen ikasle moduan.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Mazedonian K.a 384. uretan jaio eta Euboean K.a 322. urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofo,zientifiko eta filosofiaren hirugarren ordezkari garrantzitsuena izan zen. Logika, biologia, fisika... defendatzen zuen jakintza guztien sailkapena egiteko. Alexandro Handiaren tutorea izan zen.
  • 341 BCE

    Epikuro

    Epikuro
    Samoseko irlan K.a 341.urtean jaio eta Atenasen K.a 270.urtean hil zen.
    Antzinako Greziako filosofoa eta filosofiaren dotrina bateko fundadorea, konkretuki Epikurismoa.
    Bizitzaren zergatia eta objetiboa geure buruarekin ondo egotea eta dela esaten zuen.
  • 4 BCE

    Seneka

    Seneka
    Korduban K.a 4. urtean jaio eta Roman K.o 65. urtean hil zen.
    Filosofo Hispanoerromatarra eta estoiko dotrinan espezializatua.
    Etikaren ikasketak ere egin zituen
  • Period: 300 to 1400

    ERDI AROA

    K.o V. mendetik, K.o XV. mendera
    Kristau-doktrina teologiaren esanahia argitzen eta egiazten laguntzea zela ulertu zen. Jardun arrazionalaren bidez azaltzen ziren gauzak.
  • 354

    Austin Hiponakoa

    Austin Hiponakoa
    Argelian 354. urtean jaio eta Hiponan 430. urtean hil zen.
    Filosofo eta teologo kristaua eta Erdi Aroko lehen eskola filosofiokoaren (Patriska) ordezkari nagusiena izan zen.
    Jakintza lortzeko, fedez sinesten dena arrazoimenaren bidez ulertu behar da esaten zuen.
  • 1224

    San Tomas Akinakoa

    San Tomas Akinakoa
    Roccaseccan 1224. urtean jaio eta Fossanova abadian 1274. urtean hil zen.
    Eskolastika mugimenduaren ordezkari nagusiena eta teologia sistemakoaren irudi handienetakoa izan zen. Berak bide alternatiboak sortu zituen arrazoimenaren bidez Jainkoa badela argudiatzeko.
  • 1285

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham
    Erresuma Btauan 1285. urtean jaio eta Alemanian 1347. urtean hil zen.
    Nominalismoaren ordezkari gorena, fraide frantziskotarra, filosofo eta teologo ingelesa izan zen. Eskolastikaren kontra zegoen.
    Egia unibertsala ez dagoela esaten zuen.
  • Period: 1401 to

    ARO MODERNOA

    K.o XV.mendetik aurrera
    Errenazimentua mugumiendu orokorra. Gizakiaren galdera politikoak, zientifikoak... egiten dira. Humanismoaren arloak bereizten dira. Eta ezagutzaren teoriara bideratuta dago.
  • Feb 7, 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Londresen 1478ko otsailaren 7an jaio eta Londresen 1535ko uztailaren 6an hil zen.
    Teologo eta filosofo politikari eta humanista izan zen. Askatasuna eta zoriontsuna bermatzen ditu.
    Bere Utopia liburuan esaten du gobernatzeko modurik onena herrietako biztanleak zoriontasunera hurbiltzea dela.
  • Jan 22, 1561

    Francis Bakon

    Francis Bakon
    Londresen 1561ko urtarrilaren 22an jaio eta Londresen 1626ko apirilaren 9an hil zen.
    Filosofo eta politikoa izan zen, Enpirismoaren nagusiq esaten zaio, mugimendu horretan azpimarratzen zuten ezagutza esperientziatik datorrela, eta bakarrik esperientziatik.
    Esaten zuen egiazko filosofia praktikoa dela.
  • Hobbes

    Hobbes
    Erresuma Batuan 1588ko apirilaren 5an jaio eta Erresuma Batuan 1679ko abenduaren 4an hil zen.
    Filosofo ingelesa izan zen, mekanizismo eta kartesianismoan interesa izan zuen.
    Gorputzak luzera, gogortasuna eta sakonera dituela erabakitzen du. Hobbes ezaugarri horiek ez dituen gorputzen batek dio gorputza ez dela unibertsoaren parte.
  • Deskartes

    Deskartes
    Frantzian 1596ko martxoaren 31 jaio eta Estokolmon 1650ko otsailaren 11an hil zen.
    Filosofo eta matematikaria izan zen, bizitza munduaren eta gizakiaren sistema propioa osatuz bizi zen.
    Esaten zuen lehengo pentsatzen dela eta gero existitzen garela. Hortaz pentsatzeagatik existitzen gara.
  • Locke

    Locke
    Erresuma Batuan 1632ko abuztuaren 29an jaio eta Erresuma Batuan 1704ko urriaren 28an hil zen.
    Filosofoa, medikua eta politikari liberalista izan zen, monarkia gorrotu izan zuen beti eta erregea zuten boterea jainkoak emandakoa dela ideia ez zuen onartzen.
    Esaten zuen hezkuntza egoki baterako baliagarria izan behar dela bere buruarentzat eta aberriarentzat, liberalismoan oinarrituta
  • Spinoza

    Spinoza
    Herbeheretan 1632ko azaroaren 24an jaio eta Herbeheretan 1677ko otsailaren 21an hil zen.
    Filosofoa izan zen, tologia arloa ikasi zuenean bibliako kritika arrazionala egin zuen. Esaten Jainkoa ez dela guztiaren sortzailea, baizik eta jainkoak sortutakoa dela, natura jainkoa dela.
  • Leibniz

    Leibniz
    Alemanian 1646ko uztailaren 1an jaio eta Alemanian 1716ko azaroaren 14an hil zen.
    Filosofo arrazionala eta logikoa, teologo, politiko eta matematikaria izan zen.
    Esaten zeinuen bidez neurtzen dela giza pentsamendua; erabaki zuen ezin dugula pentsatu zeinuen bidez ez bada.
  • Berkeley

    Berkeley
    Irladan 1685ko martxoaren 12an jaio eta Erresuma Batuan 1753ko urtarrilaren 14an hil zen.
    Filosofo, obispoa eta idazlea izan zen, denborarekin bere sistema Filosofikoa asmatu zuen eta jendea askok ridikulizatu zioten.
    erabaki zuen materiagabea zen guztia Jainkoaren existentziaren froga zela. Esan gizateria existitzen dela guk hala hautematen dugulako, zerbait ez-materiala dela.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Frantzian 1689ko urtarrilaren 16an jaio eta Frantzian 1755ko otsailaren 10an hil zen.
    Filosofo, idazle eta epailea izan zen, oso lotuta zegoen politikekin eta haien idazkiekin, arbasoei esker. Aita hil ondoren, titulua eman zioten Bordeleko parlamentuan.
    Estatuetako botere banaketa berak egin zituen.
  • Hume

    Hume
    Erresuma Batuan 1711ko apirilaren 26an jaio eta Erresuma Btauan 1776ko abuztuaren 25an hil zen.
    Filosofoa, ekonomista eta historiadorea izan zen, unibertsitatea utzi zuenean bere lehenengo obra egitera dedikatu zen.
    Esaten zuen gizateria esperientziaren bidez soilik bideratu eta garatzen dela.
  • Rousseau

    Rousseau
    Suitzan 1712ko ekainaren 28an jaio eta Frantzian 1778ko uztailaren 2an hil zen.
    Filosofo, pedagogo, idazlea... izan zen, Genevako errepublikarekiko interesa erakusten zuen.
    Erabakitzen du gizakia berez dela ona, baina gizarteak gaizki eragiten diola eta okertu egiten duela.
  • Kant

    Kant
    Prusian 1724ko apirilaren 22an jaio eta Prusian 1804ko otsailaren 12an hil zen.
    Filosofo eta maisua izan zen, bere bizitza guztia egon zen ikasten eta irakasten. Izan zen Aro Moderneko pentsalari eragin handikoa, bere esaldiarekin "Sapere Aude" (Ausartu ikasten) jendeari lagundu zuen bere buruak irekitzeko eta ahien kabuz pentsatzeko.
    Esaten zuen askatasuna gainerako ahalmen guztien erabilgarritasuna areagotzen duen ahalmena dela.
  • Hegel

    Hegel
    Alemanian 1770ko abuztuaren 27an jaio eta Alemanian 1831ko azaroaren 14an hil zen.
    Filosofoa izan zen, teologian aritu zen. Bere obra famatu batean, mumomentu horretako egoerarekiko bere ikuskerak plasmatu zituen. Filosofian dialektika sartu egin zuen.
    Esaten zuen konstituzioa nazioaren espiritu kolektiboa dela eta gobernua espiritu horren gorputza dela.
  • Period: to

    ARO GARAIKIDEA

    K.o XIX. mendetik orain arte.
    Jendeak kritiko, salatzeko eta susmatzeko jarrera zuten. Hprrela aurreko aroen gizartean egoera kritikatzen dute. Filosofoek sentimenduen, irazionalismoen eta gauza gehiagoren arloetan aritzen dira.
  • Marx

    Marx
    Alemanian 1818ko maiatzaren 5an jaio eta Londresen 1883ko martxoaren 14an hil zen.
    Filosofo, ekonomista eta soziologoa izan zen. Sozialismo zientifikoaren sortzailea, langileen defendatzailea eta iraultzailea izan zen.
    Esaten zuen gizakia gizakiarentzat gorena izatea da.
  • Nietzesche

    Nietzesche
    Alemanian 1844ko urriaren 15an jaio eta Alemanian 1900ko abuztuaren 25an hil zen.
    Filosofo, filologo, poeta... izan zen.
    Esaten zuen biziraupena zela desio are handiago baten ondorioetako bat. Ere esaten zuen bizitzan gizaki bihurtzen diguna sentimenduak direla. Eta erreprimitutakoak askatatu behar direla.
  • Freud

    Freud
    Txekian 1856ko maiatzaren 6an jaio eta Londresen 1939ko irailaren 23an hil zen.
    Neurologoa eta psikoanalista izan zen. Psikoanalisia giza portaera azaltzen saiatzean oinarritzen den metodo medikoa da, buruko arazoak konpontzeko. Hori zen Freud pentsatzen zuena.
  • Husserl

    Husserl
    Txekian 1859ko apirilaren 8an jaio eta Alemanian 1938ko apirilaren 27an hil zen.
    Filosofo logikoa eta maisua izan zen. Fenomologiaren abiarazlea izan zen. Filosofiarako oinarri epistemologiko bat ezartzen lehena izan zen, zientzia bihurtzeko.
    "Kontzientzia oro zerbaiten kontzientzia da, eta hori ez da norberaren kontzientzia" esaten zuen.
  • Russell

    Russell
    Erresuma Batuan 1872ko maiatzaren 18an jaio eta Erresuma Batuan 1970ko otsailaren 2an hil zen.
    Filosofo, matematikari eta idazlea izan zen.
    Erabaki du filosofiak natur zientzietatik ateratzen dituela bere arazoak, eta printzipio eta kontzeptu zientifiko naturalak aztertu eta azaltzeko eginkizuna duela. Azter ezazu hori guztia ikuspuntu logikotik.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein
    Vienan 1889ko apirilaren 26an jaio eta Erresuma Batuan 1951ko apirilaren 29an hil zen.
    Filosofo eta matematikaria izan zen. Uste zuen errealaren aletorialtasunak ez duela esan nahi munduak logikarik ez duenik.
    "Mundua kasua dena da" esaten zuen.
  • Heidegger

    Heidegger
    Alemanian 1889ko irailaren 26an jaio eta Alemanian 1976ko maiatzaren 26an hil zen.
    Filosofoa izan zen. Teologia ikasi zuen eta eragin handia izan zuen artean, soziologian, psikoanalisian...
    Esaten zuen pentsamendu filosofikoak ezerezaren garrantzia ahaztu du, izatearen oinarria baita.
  • Karl popper

    Karl popper
    Austrian 1902ko uztailaren 28an jaio eta Erresuma Batuan 1994ko irailaren 17an hil zen.
    Filosofoa eta kristaua izan zen, lueranismoan bihurtu zen, kristautasunaren adar nagusietako bat da.
    Esaten zuen iraultzek ezer onik egiten ez badute, suntsitu besterik ez dute egiten, iraultzen denean egiten den aldaketak dena hondatzen duela.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre
    Frantzian 1905ko ekainaren 21an jaio eta Frantzian 1980ko apirilaren 15an hil zen.
    Filosofo, kritikari eta politikoa izan zen. Bere ikasleeen aitak nekazarien esplotatzaileak dira eta hori kezkatu zion.
    "Gizakia aske izatera kondenatuta dago" esaten zuen, hau da bakoitzak bere ekintzetaz arduratzea.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt
    Alemanian 1906ko urriaren 14an jaio eta AEBn 1975ko abenduaren 4an hil zen.
    Filosofa eta politikaria izan zen. Bera judua zelako Bigarren Mundu Gerra gertatu zenean, Parisera ihes egin eta judua izateko borrokan jarraitu zuen.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    Parisen 1908ko urtarrilaren 9an jaio eta Parisen 1986 apirilaren 14an hil zen.
    Filosofa pentsadora, feminista eta idazlea izan zen. Mugimendu existentzialista ateoaren ordezkaria da eta emakumearen eskubideen aldarrikapenean funtsezko figura zen.
    Esaten zuen gizakia ez da funts finkoa, baizik eta askatasuna eta autonomia.
  • Levi-strauss

    Levi-strauss
    Alemanian 1908ko azaroaren 28an jaio eta Frantzian 2009ko urriaren 30an hil zen.
    Filosofo eta antropologoa izan zen. Estrukturalismoa (antropologia, soziologia...) ahaidetasuna aztertzeko erabili zuen.
    "Egiturak ez dira errealitate enpirikoak, ulergarriak baizik, ereduak. Eredu horiek sistemikoak, inkontzienteak eta unibertsalak dira." esaten zuen, eta egitura hoiek bilatzeko estrukturalismoa erabili behar dela esan zuen.
  • Foucault

    Foucault
    Frantzian 1926ko urriaren 15an jaio eta Frantzian 1984ko ekainaren 25an hil zen.
    Filosofo, psikologo eta historiadorea izan zen, partido politiko bateko zen baina denborarekin konturatu zen partido hori zuen ideologiarekin ez zegoela ados.
    Esaten zuen jakintza guztiak boterea haiekin dakarte eta botere guztiak jakintza espezifiko bat duela.
  • Habermas

    Habermas
    Alemanian 1929ko ekainaren 18an jaio zen eta oraindik bizi da.
    Filosofo eta soziologoa izan zen, Bigarren Munduko Gerrako testigoa izan zen. Zientza sozialen teoria asko egin ditu eta oso miretsiak dira gizartean.
    Bere teoria giza arrazionaltasunaren teoria da, komunikazioaren aurrekontzepzio unibertsalak aztertuz.