-
624 BCE
TALES MILETOKOA
Tales Miletokoa (c. K.a. 624 - c. K.a. 546), Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean. -
610 BCE
ANAXIMANDRO
Anaximandro Miletokoa ( K.a. 610 – c. K.a. 546) Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki. -
610 BCE
ANAXIMANDRO (2.zatia)
Greziako idazki filosofikoen lehen egilea da; Naturari buruz prosako bere lanak aldi nabarmena eta joniarren arteko espekulazio kosmologikoa seinalatzen ditu.
Printzipio-izena erabili zuen substantzia bakarraz jarduteko; eta halako printzipioa aurkitu zuen ez edo airean edo beste elementu batean uretan, baizik eta infinituan. Printzipio amaigabe honek besarkatzen du eta guztietara gobernatzen du gauzak; bere aldetik hilezkor eta suntsiezin, eta beraz, zoragarria da. -
585 BCE
ANAXIMENES
AnaximenesMiletosekoa (K.a. 585 – c. K.a. 528) Miletoko eskolako hirugarren filosofoa izan zen, Tales eta Anaximandro ondoren. Teofrastoren arabera Anaximandrosen ikaslea izan zen. Bestalde, Anaxagoras eta Diogenes Apoloniakoa Anaximenesen ikasleak izan bide ziren. -
585 BCE
ANAXIMENES (2.zatia)
Miletoko Anaxímenes, Anaximandro baino gazteagoa zen eta beharbada bere dizipulu, 564 ean hasi zen loratzen. Talesek bezala, aira printzipio baten materia deteminatu bat bezala zehazten du; baina Anaximandroeren principoidearen ezaugarriak eransten dizkio: amaigabetasuna eta betiereko mugimendua. -
580 BCE
PITAGORAS (2. zatia)
Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagoras Samosekoak lehen aldiz erabili zuen “filosofo” hitza -
580 BCE
PITAGORAS
Pitagoras Samoskoa (c. K.a. 580 – Metaponto, c. K.a. 495) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. -
535 BCE
HERACLITO
Heraklito Efesokoa (K.a. 535 - †K.a. 475) antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira. Heraklitoren abiapuntua gauzen bilakabide etengabearen frogaketa da. Mundua betiereko fluxua da: “Bi aldiz ibai berean sartzea ez substantzia hilgarria bi aldiz egoera berean ukitzea ez da posiblea. -
515 BCE
PARMENIDES ELEAKOA
Parmenides edo Parmenides Eleakoa Antzinako ( K.a. 515?- K.a. 450) Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz Izateari buruzko hausnarketa garatu baitzuen. -
515 BCE
PARMENIDES ELEAKOA (2. zatia)
Parmenidesek 2 partetan banatutako olerkia, zeinetako 154 neurtitz gaur egun dauden, idatzi zuen lehen partea zen egiaren doktrina, eta bigarrena iritziaren doktrina, azken honetan, omún--a gizakiaren sinesteak adierazten zituen -
490 BCE
ENPEDOKLES
Enpedokles ( K.a. 490 - K.a. 430) filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen. -
470 BCE
SOKRATES
Sokrates (Atenas, Grezia, K.a. 470 - Atenas, Grezia, K.a. 399) Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen. Esertizismoa kontra eta definizio unibertsalak proposatu zituen horretarako. -
427 BCE
PLATON (2. zatia)
Skocratesen jarraitzailea, esan zuen mundu fisikoaz, materialaz eta aldakorraz gain, bazela izatearen beste plano bat, espaziotik eta denboratik at zegoena, aldaezina eta perfektua zena, eta kontzeptu unibertsalen egiazko definizioak biltzen zituena. Ideien mundua esan zion errealitate horri. Gure arimak, jatorrian, mundu horretan bizi izan zirenez, Platonen ustez, ideiak haiek gorgoratzea datza ezagutza. Ideaia haien oroitzapena iragatzeko gai zirenek izan behar zuten polis-eko agintariak. -
427 BCE
PLATON
Platon ( Atenas, c. K.a. 427 - ibidem, c. K.a. 347) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. -
384 BCE
ARISTOTELES (2. zatia)
Sofistetiko jarrera kritikoa zuen (Platon + Socrates ere), defendatzen zuen bazirela egi objetiboa. Alexandro Handiaren tutore izan zen. Atenaseko Lizeoa sortu zuen, han lan handia egin zen jakintza jguztien sailkapena sistematikoa egiteko (fisika, biologia, logika, politika...) -
384 BCE
ARISTOTELES
Aristoteles (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322) Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika. -
356 BCE
ALEXANDRO HANDIA
Alexandro III.a Mazedoniakoa (Pella, K.a. 356ko uztaila – Babilonia, K.a. 323ko ekainaren 10a) edo Alexandro Handia Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa. Hil ondoren Filosofia helenistikoaren etapa hasi zen. -
354 BCE
SAN AGUSTIN HIPONAKOA (2. zatia)
Erdi Aroko lehen eskola filosofiko kristauari patristika.
Horren ordezkari nagusia San Agustin Hiponakoa.
Auzi guztiak landu zituen bere lanetan: arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioa
Hiponako apezpikuaren esanetan, beharrezkoa da <sinestea ulertzeko>: fedea eta arrazoimena osagarriak dira, baina beti fedearen nagusitasunetik abiatuta. -
354 BCE
SAN AGUSTIN HIPONAKOA
San Agustin Hiponakoa (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a) filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
2 BCE
ESTOIZISMOA (2. zatia)
Halaber, filosofia modernoan ere zabaldu da pentsaera estoikoa. Gizartean zorigaitza eta ezbeharrak etsipenez onartzen duen bizitza-jarrera gisa ere ulertzen da. Estoizismoaren pentsaeraren arrastoak egun gizarteak ekintzak eta gertaerak zentzutasunez eta jakinduriaz baloratzeko moduan ere hauteman daitezke. -
2 BCE
EPIKUREISMOA
Epikureismoa Epikuro eta haren jarraitzaileen doktrina filosofikoa da. Doktrina horren arabera, zoriona oinazerik ezan, atseginean eta espirituaren lasaitasuna lortzean oinarritzen da. -
2 BCE
ESZEPTIZISMOA
Eszeptizismoa oro har onartutako baieztapenen aurrean zalantza eta sinesgaiztasuna izan behar direla aldarrikatzen duen jarrera filosofikoa da. Antzinako Grezian sortu zen eta jatorrian egiazko ezagutza ezinezkoa dela aldezten duen pentsamendu-eskola da.
Hiru proposamen, nola bizi izan behar dugu zoriontsu izateko. -
2 BCE
NEOPLATONISMOA
Neoplatonismoa Plotino filosofoak II. mendean zabaldutako eskola filosofikoa izan zen, Atenasko Akademia 529 urtean itxi arte indarrean egon zena. Platonen filosofiatik abiatu bazen ere, berarengandik at garatu zen, aro helenistikoko sinkretismoan garatutako gnostizismo eta hermetismoko elementuak ere bereganatuz. Plotino ondoren, neoplatonismoa garatu zutenen artean Porfirio, Janbliko eta Proklo daude. -
2 BCE
ESTOIZISMOA
Estoizismoa garai helenistikoan garatu ziren eskola filosofikoetako bat da, eszeptizismoarekin eta Epikurok sortutako eskolarekin batera.
Estoizismoaren jarraitzaileei estoiko deritze. Etikan eragin handiko joera filosofikoa izan da. K. a. III. mendean abiatu zen Zenon Zitiokoaren eskutik eta bere eragina zabala izan zen III. mendera arte, sei mendetan zehar. Erromako inperioan garrantzi handia izan zuten Seneka eta Marko Aurelio filosofia horren jarraitzaileak izan ziren. -
1126
AVERROES
Averroes edo Ibn Ruxd (Kordoba, 1126ko apirilaren 14a - Marrakex, 1198ko abenduaren 10a) andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
XII. mendetik aurrera, Aristotelesen filosofia berriz ere sartu zen Europa kristauan, idazle arabiarren itzulpenen eta iruzkinen bidez (Averroes) -
1224
SAN TOMAS AKINOKOA
Tomas Akinokoa (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a) filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.
Bost bide proposatu zituen arrazoimenaren bidez Jainkoa badela argudiatzeko. -
1280
GILEN OCKHAM
Gilen Ockham (1280/1288 - 1349) fraide frantziskotarrak nominalismoaren ordezkariak gorena- eskolastikaren oinarrizko printzipioetako bat kritikatu zuen: unibertsalen existentzia erreala. Ockhamen ustez, kontzeptu generikoak mundua ordenatzeko balio duten giza sorkuntzak dira.
Ockham-en labana famatua da,printzipio honek esaten du, bi teoria izanez gero eta bi berdintasun izanez gero, arrazoimen sinpleena duena aurkeztuko dugula. -
1300
ERRENAZIMENTUA
Kultura eraberritzea zeukan helburu, klasiko greziarretan eta latindarretan oinarrituta. Garai horren ezaugarri nagusia humanismoa da: gizakia bihurtzen da gogoeta filosofikoaren ardatz. Gizakia izaki naturala eta historikoa da, eta arteak eta zientziak landuz osatzen da pertsona giza.
Iraultza zientifikoa gertatu zen, Koperniko, Kepler eta Galileoren eskutik. Haurnasketa politiko biziko garaia izan zen.
Utopia sortu egin zen, neologismoa da, lortu nahi baina ezin dena adierazten du. -
Feb 19, 1473
KOPERNIKO
Nikolas Noperniko deitzen ze. Errenazimenduko monje prusiarra zen, eguzki sistemaren teoria heliozentrikoa formulatu zuen.
1543an hil zen, Polonian. -
Feb 7, 1478
TOMÁS MORO
Thomas More, Inglaterrakoa, Londres. Abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen. 1535an hil zen, Londresen. -
Feb 15, 1564
GALILEO
Galileo Galilei, astronomo, filosofo, ingeniari, matematikari eta fisikari italiarra izan zen. Berak iraultza zientifikoarekin oso lotuta egon zen hainbat urte.
1642ean hil zen, Italian. -
Dec 27, 1571
KEPLER
Johannes Kepler, iraultza zientifikoaren funtsezko figura izan zen, alemaniar astronomo eta matematikaria izan zen; Eguzkiaren inguruan planeten mugimenduei buruzko legeengatik izan da ezaguna.
1630ean hil zen, Alemanian. -
HOBBES
Thomas Hobbes, Filosofia politiko modernoaren sortzaileetzat hartzen da filosofo honi. Berak ingelesa zen eta eszeptisismo mugimenduaren barruan zegoen. -
DESCARTES
René Descartes. Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Geometria analitikoaren eta filosofia modernoaren aitatzat hartzen da, baita iraultza zientifikoan dagoen pertsona nagusia ere.
1650an hil zen, Suedian -
ARRAZIONALISMOA
Ezagutza eskuratzeko, arrazoimena zentzumenen gainetik zegoela defendatzen zuen.
- Arrazionalistek matematika hartu zuten ezagutza-eredutzat.
-Zientzia modernoaren oinarri metodologikoak ezarri zituzten.
-Descartes, Spinoza, Leibniz -
ENPIRISMOA
Zentzumenek jasotako datuak hartu behar zituztela arrazoimenak abiapuntutzat defendatzen zuten,
-Jaiotzean, gure adimenak ez du inolako edukirik, orri zuri bat da; ondoren esperientziari esker eskuratzen ditugu gure ulermenak erabiltzen dituen edukiak.
-Hobbes, Locke, Berkeley Hume. -
LOCKE
John Locke, Ingalaterrako filosofo eta medikua izan zen, enpirismoaren pentsalaririk garrantzitsuenetarikoa eta "Liberalismo Klasikoaren Aita" izenez ezagutzen dena. -
SPINOZA
Baruch Spinoza. Jatorri hispano-portugesak zituen filosofoa izan zen, kartesianismoaren oinordeko kritikoa. XVII mendeko filosofiaren hiru arrazionalista handitzat jotzen zuena, René Descartes frantziarrarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera. -
MALEBRANCHE
Nikolas Malebrantze deitzen zen. Filosofo eta teologo frantziarra izan zen. Bereizitako familiakoa zen. Filosofiarekin lehen harremanak Collège de la Marche unibertsitatean izan zituen eta hutsik egin zuen.
1715an hil zen, Frantzian. -
LEIBNIZ
Gottfried Leibniz deitzen zen, alemaniar filosofoa, matematikaria, logikoa, teologoa, jurista, bibliotekaria eta politikaria izan zen. Arrazionalismo mugimenduan parte hartu zuen, garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. -
BERKELEY
George Berkeley, Eragin handiko filosofo Irlandarra izan zen. Bera, ezagutua bilakatu zen inmaterialismoren garapenagatik. Berak, enpirista taldeari dagokio. -
ILUSTRAZIOA
Frantziako 160 bat ilustratuk Encyclopedie sortu zuten. Diderot eta D’Alambert izanda zuzendariak. Montesquieu, Rosseau eta Voltaire, garaiko pentsalariak, parte hartu zuten. Pentsamendu-askatasun eta espiritu kritikoa sustatzea zen lan horretan. Kant honela islatu zuen bere esaldi batean: Sapere aude (ausartu jakitera). Ilustratuek gizakiaren emantzipazioa aldarrikatzen zuten: adingabetasunetik ateratzea -
HUME
David Hume, Eskozioako filosofoa, ekonomialaria, soziologoa eta historialaria izan zen. Mendebaldeko filosofiaren eta Eskoziako Ilustrazioaren figura garrantzitsu zen. Beraren ustez, ezagutza guztiak, azken finean, esperientzietatik datorrera, ortaz enpirismo taldearen barruak kokatzen da. -
HEGEL
Georg Wilhelm Friedrich Hegel du izena Alemaniarra. Alemaniako Idealismoko filosofo bat izan zen, Modernotasunaren azkeneko bat, eta bere garaiko garrantzitsuenetako bat. 1831an hil zen, Berlinen, Alemanian, -
EDMUND HUSSERL
Filosofo eta matematiko Txekiarra izan zen. Fenomenologia garrantzizkoaren fundatzailea izan zen, eta, haren bidez, fenomenologia mugimenduaren pertsona garrantzitsu bat.
1938an hil zen, Alemanian. -
BERTRAND RUSSELL
Britanikoa, matematikoa, logikaria eta idazlea izan zen. 1950ean, Nobel Literaturako saria irabazi zuen. Ezaguna da filosofia analitikoaren gaineko eraginagatik.
1970an hil zen, Erresuma Batuan. -
MAX SCHELER
Alemanarra zen. Garrantzitsua izan zen fenomenologia mugimenduan, etikan, filosofiaren antropomologian eta erlijioaren filosofiaren klasikoan zegoen.
Lehenetako bat izan zen, nazismoaren etorrerak Alemaniarako arriskua ekarriko zutela adierazten.
1928an hil zen, Alemanian. -
LUDWING WITTGENSTEIN
Austriarra zen, baina, gero, Britanian nazionalizatu zen. Filosofoa, matematikoa, logikoa eta hizkuntzalaria izan zen. Tractus logico-philosophicus liburua argitaratu zuen, honek, Vienako logiko zirkuluaren positibistetan izan zuen eragina. Filosofia analitiko mugimenduaren barnean zegoen.
1951an hil zen, Cambridgen, Estatu Batuetako hiri batean. -
MARTIN HEIDEGGER
Alemanarra eta filosofoa izan zen. M. Heidegger, konsideratzen da, Edmund Husserlekin eta Ludwig Wittgensteinekin batera, garaiko pentsalari garrantzutsuenetako bat zen. Existetntzialismoan parte hartu zuen.
1976an hil zen, Alemania aldean. -
MAX HORKHEIMER
Judutar Alemanarra izan zen. Filosofoa, psikologoa eta soziologoa. Ezagutua zen teoria kritika lanarengatik, hori, Frankfureko Eskolan zegoenean egin zuen, eta, ikerketa soziala da.
1973an hiol zen, Alemanian -
HANS-GEORG GADAMER
Alemanarra zen. Filosofoa izan zen, ezaguna da , nagusiki, Verdad y Metodo liburuarengatik, eta bere iraultza Hermeneutika mugimenduan. Heidegger izan zuen maisu eta garaiko nabarmenena izan zen.
2002ean hil zen, Alemanian. -
THEODOR ADORNO
Theodor Ludwig Wiesengrund Adorno. Filosofo Alemanar judutarra izan zen. Soziologiaz, komunikologiaz, psikologiaz eta musikologiaz idatzi zuen. Konsideratxzen da, Frankfurt Eskolako errepresentante garrantzitsuenetariko bat bezala.
1969an hil zen, Suitzan. -
EMMANUEL MOUNIER
Filosofo frantziarra. Batez ere, erne egon zen arazo sozial eta politikoetaz. Pertsonalismoaren mugimenduan zegoen sartuta eta Esprit aldizkariko fundatzailea izan zen.
1950ean hil zen, Frantzian. -
JEAN-PAUL SARTRE
1905, Frantsesa. Filosofoa, idazlea, nobelagilea, dramagilea, ekintzaile politikoa, biografoa eta kritikari literarioa zen. Existentzialismoaren korrontearen barruan kokatzen da.
1980ean hil zen, Parisen, Frantzia. -
CLAUDE LÉVI-STRAUSS
Frantziarra izan zen, antropologoa, filosofoa eta etnologoa. Bere diziplinan, estrukturalismoa izan zen. XX. mendeko bigarren erdiko figura garrantzitsu bat izan zen.
2009ean hil zen, Frantzian -
LOUIS ALTHUSSER
Filosofo marxista izan zen. Normalean kontuan hartuta izan da estrukturalista bezala.
1990ean hil zen, Frantzian. -
MICHEL FOUCAULT
Paul-Michel Foucault deitzen zen, filosofo, psikologo eta teoriko frantziar bat izan zen. Estrukturalismo mugimenduaren parte izan zen.
1894ean hil zen, Parisen. -
JÜRGEN HABERMAS
Filosofo eta soziologo Aleman bat zen. Ezaguna da mundu osoan, etika, filosofia politikoa eta eskubideen teorien lanengatik, eta hizkuntzaren filosofiarengatik ere.
Horaindik bizitzen da.