Bizantziar

Bizantziar

  • 395

    Inperioaren izena

    Inperioaren izena
    Oro har, 395ean azken erromatar enperadorea boteretik kendu zuten arte Ekialdeko Erromatar Inperioa deritzo; eta, ordutik aurrera, Bizantziar Inperioa. Dena dela, klasifikazio historiografiko horrek azken mendeotako . Izan ere, bizantziarrek beren inperioa desagertu zen arte beren burua erromatartzat zuten; haientzat beren inperioa Erromatar Inperioa zen eta, beraz, Erromatar Inperioa edota Azken Erromatar Inperioa izenak ere erabil daitezke.
  • 395

    Ekialdeko Inperioa

    Ekialdeko Inperioa
    Arkadio izan zen ekialdeko lehen enperadorea. Erlijio gatazkek ez zuten amairik izan lehen urte horietan, ezta Teodosio II.a eta Martziano enperadoreen garaietan ere.Kolokan zegoen Atilaren eta barbaro herrien erasoak zirela eta. 476. urtean, Mendebaldeko Inperioa, erabat hautsirik, godoen eskuetan geratu zen . Hala eta guztiz ere, Danubiotik behera zetozen eslaviarren aurka borrokatu behar izan zuen ekialdeko Inperioak.
  • Period: 395 to 1453

    Bizantziar

    Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa antzinaro berantiarreko eta Erdi Aroko kristau inperioa izan zen,greziar edo heleniar kulturakoa.Hiriburua Konstantinopolis zuen,Bizantzio ere deitua(gaur egun Istanbul).
  • 527

    Justinoaren garaia

    Justinoaren garaia
    Justino II.aren erreinaldiaren ondoren (565-578), lonbardiarrek Italiako alde handi bat hartu zuten (568), eta Leovigildok Hispaniako hiri batzuk konkistatu zituen (572). Avaroen, persiarren eta eslaviarren inbasioek ahuldua zeukaten inperio hura indartu zen zerbait Heraklio I.ak persiarrak Siriatik (611-628) eta Palestinatik (630) egotzi zituenean (610-641). Arabiarrei, ordea, ezin izan zien aurre egin.
  • 867

    Mazedoniar Inperioa

    Mazedoniar Inperioa
    Basilio I.a (867-886) mazedoniar dinastiaren sortzaileak egoera baretzea lortu zuen. Ondorengoek, Leon VI.a Jakituna Fotiosen ikasleak (886-912) eta Konstantino VII.a Porfirogenetak, aurrekoen bide berari jarraitu zioten aurrekoaren lanari, eta X. mendean Bizantziok susperraldia izan zuen Erroman I.a, Erroman II.a Teofano, Nizeforo II.a Fokas eta Joan I.a Tzimiskes enperadoreen eskutik.
  • 1453

    Inperioaren ondorena

    Inperioaren ondorena
    Bizantziar Inperioa Behe Erdi Aroko kristau estatu egonkor eta boteretsuena izan zen, eta hainbat mendetako gudu etengabeek txikitu eta desagerrarazi zuten. Bizantzioren gainbeheraz geroztik Mendebaldeko Europan boteretsu bihurtu ziren estatuetan, Ekialdeko Inperioa lizun eta dekadentea izan zelako ikuspuntua zabaldu zen: ikuspuntu hori ezin izan da XX. mende arte zuzendu.