-
Gernika swimming taldeak lehenengo aldiz irabazi zuen Bizkaiko Kluben arteko Kopa.
-
Leire Arrieta (15 urte) eta Naia Garcia (16 uerte) Gernika swimming klubeko igerilariek podiuma egitea lortu zuten. Leire, 400 estiloak proban 2. postuan geratu zen. Naia, 100 bizkar eta 200 bizkar probetan Espainiako txapeldun gelditu zen.
-
Kategoria mixtoan, gure neska-mutilek bigarren postua lortu zuten Euskal Herriko kluben arteko txapelketan, Tolosako Usabal kiroldegian izan zena.
-
Lasarte-Orian igeri egin zuten Euskal Herriko fondistek, infantilek 2000m era junior eta seniorrek 3000m. Gure igerilariek 4 domina lortu zituzten. Mutilen artean, Andres Elorriagak lehenengon postua lortu zuen eta bere atzetik Gorka Arriaga. Nesken kategorian, Leire Arrietak urrezko domina lortu zuen eta Maialen Basterretxeak brontzezkoa.
-
Oihana Fernandez igerilariak, 50 bizkar proban Euskal Herriko errekorra egin zuen. Horrez gain, kategoria femeninoan, 4x100X erreleboan ere Euskal herriko markarik onena jeitsi zuten.
-
Beste behin ere, Gernika swimming taldeak Bizkaiko kluben arteko txapelketa irabazi zuen.