-
Willendorfeko venusa emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuten. Duela 22.000 urtekoa da.
-
Brontzezko gerlaria brontzez egina dago bere izenak dioen moduan. La Bastida de les Alcusses (Moixent, Valentzia) topatu zuten
-
Labar-pintura, labar-artea, haitzuloetako pintura edo haitzulo pintura leizeetan egindako margoa da, normalean historiaurrean egindakoa. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.
-
Laokoon eta bere semeak Antzinako Erromaren garaiko eskultura-multzoa da, Haitzurdin zuriz egina, 2,08 metroko altuera du eta egun, Vatikanoko Museotean dago. Laokoon troiar apaizaren heriotza irudikatzen du, bere bi semeekin batera itsas-sugeek itota hiltzera zigortua.