-
Eskoriatzako Bolibar auzoan (Gipuzkoa) topatu zituzten.
Zeremonia erlijioso eta errituetarako erabiltzen omen zituzten. -
Brontzezko fibulak oso erabiliak ziren arropa biltzeko edo lotzeko, ez baitzegoen botoirik.
Batzuk ikusgarriak ziren, maila sozialaren erakusgarri izaten ziren. -
Arrigorriagan (Bizkaia) dago; mendi guztiz estrategikoa da.
Etsaiengandik babesteko harresiz inguratuta zegoen. -
Iruñea (Pamplona, gaztelaniaz) Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen.
-
Garaipen-dorreak ziren triunfus delakoak.
Urkulu mendikoa Ponpeio jeneralak
eraiki zuen. -
Getarian (Lapurdi) arrantzatik bizi zen industria asko zegoen.
Erromara bidaltzeko garuma egiten zuten -
Erromatarrek milia-harriak jartzen zituzten menderatutako lurretako galtzadetan, distantziak markatzeko.
-
Euskal lurraldeetan ere bagaudak (nekazari taldeak) jauntxo handien eta Erromatar Inperioaren aurka altxatu ziren.