-
Alfontso XIII.a
Mende hasieran Alfontso XIII. a izendatu zuten errege baina oso egoera zaila zen:
· Espainiak Ameriketako koloniak galdu zituzten...
·Borroka oso gogorrak egon ziren burgesia eta langileen artean.
·Katalunian eta Euskadin autonomia eskatzeko mugimenduak egon ziren.
·XIX. mendean lortutako Marokoko lurreetan gerrak zeuden...
1923 an Primo de Rivera jenerala boterera iritsi zen, diktadura ezarri zuen eta erregea alde alde egin behar izan zuen. Gauzak ez ziren konpondu. -
Bigarren Errepublika
1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika alderrikatu zen eta konstituzioa berri bat onartu zen. Han jartzen zuen, pertsona guztiak eskubide berdinak ditugula eta emakumeek botoa eman hal zutela.
Arazoak konpontzeko hainbat gauza egin zuten:
·Nekazaritza erreforma: lurrak banatu ziren.
·Langileen soldata igo zen.
·Katalunia autonomia bihurtu zen.
·Armada modernizatzen saiatu ziren.
·Eliza eta Estatua banatu zituzten.
Batzuk ez zeuden adoz honekin eta egoera zaila bihurtu zen. -
Gerra zibila
1936ko uztailean, Marokon zeuden armada kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren eta erreformaren aurka zeuden babesekin. Haien asmo bakarra zen boterea berehala lortzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
Altxamenduen ondorioz Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoen artean:
· Bando errepublikanoa, Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
· Bando nazionala, Errepublikaren kontra zeudenekin. -
Francoren diktadura
Gerra ondoren, Francoren diktadura hasi zen. Konstituzioa kendu zuen eta lege berri bat egin zituzten:
·Prentsa askatasuna kendu.
·Hauteskundeak debekatu eta alderdi politikoak ere.
·Herritar batzuk bere ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia eta eskasia zegoen eta beste nazioak blokeo egin zioten Espainiari.
50eko hamarkadatik egoerak hobera joan ziren eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaien.
Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu zen. -
Transizioa
Franco hil eta handik gutxira, Juan Karlos I.a izendatu zuten errege Alfontso XIII.aren biloba. Juan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidentea. Hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena. Prozesu horretan neurri batzuk hartu ziren:
·Ideia politikoengaitik gartzelan zeuden presoak askatu zituzten.
·Alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren.
·1977an hauteskunde demokratikoak egon ziren.
·1978ko Konstituzioa onartu zen. -
Konstituzioa
1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Hor jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak. Espainiako lurralde antolaketa eta estatuaren gobernu forma.
Konstituzioan jartzen du Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa da.
Estatuak hiru botere dauzka:
Legegilea, betearazlea eta judiziala.
Botere bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du. -
Period: to
Felipe González
Adolfo Suarezen ondoren, Felipe González bihurtu zen Espainiako presidentea ( PSOEkoa ) zen. -
Espainia Europar Batasunean
1986an, Espainia Europar Batasuneko kidea bihurtu zen. Europar Batasuna sortzearen helburua zen Europako estatuak elkartzea, gobernu eta politika komunak izatea guztiek. Europar Batasunaren erakunde nagusiak:
·Europako Parlamentua.
·Europar Batasuneko Kontseilua.
·Europako Batzordea.
·Justizia Auzitegia.
·Europar Banku Zentrala.
·Kontuen Auzitegia.
Pertsonek, diruak eta salgaiek askatasunez zirkula dezakete Europar Batasuneko estatu kide batetik bestera. Merkatu bakarra ezaten zaio. -
Period: to
José María Aznar
Felipe Gonzálezen ondoren, José María Aznar izendatu zuten Gobernuko presidentea ( PPkoa ) zen. 2002an, euroa bihurtu zen moneta ofiziala. -
Period: to
José Luis Rodríguez Zapatero
José María Aznarren ostean, Zapatero PSOEkoa izendatu zuten Gobernuko presidentea. -
Mariano Rajoy
Zapateroren ostean, Mariano Rajoy PPkoa berriro hautoskundeak irabazi zituen. Gaur eguneko presidentea da.