-
Mediterraneo inguruko antolaketa politikoa
-
Mizenastar garaian, akaiarrak bizi izan ziren Lakonian, eta Homeroren elezaharrean Menelao zen Espartako erregea. K.a. IX. mendean sortu zuten doriarrek Espartako hiria, Lakonian zituzten lau herrigune bateratu ondoren. Hasieratik gutiziatu zituzten espartarrek Meseniako lur emankorrak; gerra luze baten ondorioz, nagusitu ziren lurralde hartan (K.a. 735-715), eta meseniarrak esklabo bihurtu zituzten.