-
Period: 1035 to 1063
Ramiro I
Ramiro I.a Aragoikoa Aragoiko lehen erregea izan zen (1035-1063), 1045ean Gonzalo anaiordea hil zenetik, Sobrarbe eta Ribagorzaren errege bihurtu zen. -
Period: 1043 to 1094
Sancho Ramírez
Antso Ramirez Aragoiko erregea 1063 eta 1094 artean izan zen, eta Aragoiko eta Iruñeko erregea 1076 eta 1094 artean. Antso I.a Aragoikoa eta V Iruñekoa bezala ezagutzen da. -
Period: 1134 to 1137
Ramiro II
Ramiro II.a Aragoikoa, monje edo kanpai erregea deitua, Aragoiko erregea izan zen 1134 eta 1157 bitartean. Bere alaba bakarrari, Petronilari, hau ezkontzeko konpromisua hartu honek urtebete zuenean, Bartzelonako Ramón Berenguer IV.arekin. Berenguerrek 23 edo 24 urte zituenean, 1137an (ezkonberriak Barbastron sinatu ziren 1137ko abuztuaren 11n) -
Period: 1137 to 1164
Pretonila
Petronila Aragoiko erregina izan zen 1137 eta 1164 artean, eta Bartzelonako kondesa 1162 eta 1164 artean. Ramiro II.a Monje eta Ines Poitouren alaba zen. Esaten da Aragoiko dinastiari jarraipena emateko sortua izan zela. 1162an Ramón Berenguer IV.a hil ondoren, Petronilak Alfontso II.a Aragoikoan abdikatu zuen. -
Period: 1157 to 1196
Alfontso II
Alfontso II.a Aragoikoa (Petrolina erreginaren semea), Casto edo Trovador ezizenez ezaguna, 1157ko uztailaren 18tik 1196eko apirilaren 25era Aragoiko erregea izan zen. Garai hartan Bartzelonako kondea eta Proventzako markesa izan zen. Bere aita, Ramón Berenguer IV.a 1162ko abuztuan hil ondoren, Alfontso II.ak erregeordea jaso zuen. -
Period: 1196 to 1213
Pedro II
Pedro II.a Aragoikoa, "Katolikoa" ezizenez ezaguna, Aragoiko erregea (1196-1213), Bartzelonako kondea (1196-1213) eta Montpellierreko jauna (1204-1213) izan zen. Alfontso II.a Aragoikoa eta Sancha Gaztelakoaren semea zen. -
Period: 1213 to 1276
Jaime I
Jaime I.a Aragoikoa Konkistatzailea Aragoiko erregea (1213-1276), Valentziakoa (1238-1276), Mallorcakoa (1229-1276), Bartzelonako kondea (1213-1276), Urgelgo kondea eta Montpellierreko jauna (1219-1276) izan zen. -
Period: 1276 to 1285
Petri III
Petri III.a Aragoikoa, ezizenez Handia deitua, Aragoiko erregerik nagusienetariko bat izan zen: 1276-1285 bitartean Aragoiko eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea, eta 1282-1285 bitartean Siziliako erregea izan zen. Bere erresuman bakea ezarri ondoren, Tunisiari eraso eta Sizilia zein Malta konkistatu zituen. -
Period: 1285 to 1291
Alfontso III
Alfontso III.a Aragoikoa, Liberala edo Franco ezizenez ezaguna, Aragoiko eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea izan zen 1285 eta 1291 artean, eta Mallorcako erregea 1286 eta 1291 artean. Menorcako konkistan, Siziliaren jabetzak eragindako gatazkengatik Tarasconeko Itunaren sinadura eta Aragoiko nobleziarekin izandako gatazkak izan ziren bere erregealdiko alderdirik esanguratsuenak. -
Period: 1291 to 1327
Jaime II
Jaime II.a Aragoikoa ("Justo Aragoiko erregea"), Valentziakoa eta Bartzelonako kondea izan zen 1291 eta 1285 eta 1302 artean. Portaestandarte, Almirante eta Eliza Katoliko Santuaren Kapitain Nagusiaren ohorezko tituluak izan zituen. -
Period: 1327 to 1336
Alfontso IV
Alfontso IV.a Aragoikoa edo Benignoa. Aragoiko erregea, Valentziakoa, Sardiniakoa, Korsikako errege titularra eta Bartzelonako kondea (Alfontso III.a bezala) izan zen 1327 eta 1336 artean. -
Period: 1336 to 1387
Pedro IV
Petri IV.a Aragoikoa, Zeremoniatsua edo Punyaletekoa deitua (eraman ohi zuen sastakaren ondorioz), Aragoi, Valentzia eta Bartzelonako kondea; Mallorcako erregea, Atenasko dukea eta Neopatria eta Ampuriasko kondea izan zen. 1339ko Madrilgo Itunaren bidez, Alfontso XI.a Gaztelakoari lagundu zion Algecirasen konkistan eta Gibraltar konkistatzeko saiakeran. -
Period: 1387 to 1396
Juan I
Juan I.a , Ehiztaria edo Amadorea deitua, Aragoi, Valentzia, Mallorca, Sardinia eta Korsikako erregea zen, eta Bartzelona, Rosellon eta Sardiniako kondea (1387-1396). Petri IV.aren eta Leonor Siziliakoaren semea eta oinordekoa zen. -
Period: 1396 to 1410
Martin I
artin I.a Aragoikoa Gizatiarra edo Zaharra, Sardinia, Korsika, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1396 - 1410). Martin I.a "Gizatiarra" deitua izan zen, humanitate eta liburuekiko zuen grina handiagatik. Martin I.aren liburutegia errenazentista da. -
Period: 1412 to 1416
Fernando I
Fernando I.a Aragoikoa, Antequerakoa, Zuzena edo Onestaezizenez ere ezaguna, Gaztelako erregeorde, Sizilia, Korsika, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen. Joanes I.a Gaztelakoa eta Leonor Aragoikoa ziren bere gurasoak. 1410ean Gaztelako erregeordea zenean, Antequera hartu zuen Granadako Erresumatik. Erresumari bakea emateari ekin zion. -
Period: 1416 to 1458
Alfontso V
Alfontso V.a Aragoikoa ("Bihotz-handia"), Aragoi, Mallorca, Sardinia, Sizilia, Korsika eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea , eta Napoliko erregea izan zen. Pizkundeko errege nagusienetariko bat izan zen. -
Period: 1458 to 1479
Juan II
Juan II.a Aragoikoa Nafarroako errege ezkontidea izan zen 1425-1441 bitartean, Nafarroako erregea 1441-1479 bitartean, eta Aragoiko eta Siziliako erregea 1458-1479 bitartean. -
Period: 1478 to 1516
Fernando Katolikoa
Fernando II.a Aragoikoa, Fernando Katolikoa edo Faltsutzailea ere deitua, Aragoi, Mallorca, Valentzia eta Sardinia, Gaztela eta Siziliako erregea eta Bartzelonako kondea izan zen. 1504an Napoliko errege bilakatu zen eta 1512an, konkistaren bitartez, Nafarroakoa.
Elisabet I.a Gaztelakoaren senarra zen eta Errege-erregina katolikoak izenez ezagunak dira.