-
Kultura: Ernazimendua
- Zientziak: Leonardo Da Vinci, Galileo Galilei...
- Artea: Miguel Angel, Boticcelli...
- Letren mundua: tokian tokiko hizkuntzak indartu
* Euskal Herrian herri xeheak kulturaren ateak itxita -
Teknologia: Gutenberg-ek inprenta asmatu
- Liburuen demokratizazioa
- Alfabetizazioa bultzatu -
Filosofia: humanismoa (arrazoiari Jankoari baino garrantzi gehiago eman)
- Bibiliarekiko kezkak -
Erlijioa: Martin Lutherek Protestantismoaren lehen urratsak eman zituen Katolismoa eta Aita Santua kritikatuz.
* Euskal Herrian: Nafarroako Erreginak protestantimoa onartu (Biblia euskaratu) -
Politika: 1512.urtean Gaztelako Erregeak Nafarroako Erresuma konkistatu
-
Euskal literatura: 1545. urtean euskaraz idatzitako lehen liburua inprimatu (Bernar Etxeparen Linguae Vasconum Primitiae
-
Gizakiak Jainkoa baino garrantzitsuagoa bihurtzen da.
-
1475aren inguruan jaio omen zen Sarrasketan, Donibane Garazi alboko herrian. Idazle garrantzitsu bat da, euskarazko lehenengo liburua idatzi zuen eta.
Eiheralarreko erretore bilakaturik, badirudi Biarnon izan zela espetxeratua gehiegi argitu ez diren arrazoiengatik.
Etxeparek garai bat itxi zuen ireki orduko, euskal literaturak berriro ezagutuko ez zuen garaia, haren obraren bizitasunaren parekorik ez zen berriro azalduko. -
Lingua Vasconum Primitiae (1545. urtean argitaratua)
Euskaraz idatzitako lehen liburu inprimitua da eta ale bakarra gordetzen da Pariseko liburutegi nazionalean. Obraren helburua erlijioa lantzea, solastea, gozatzea eta kantatzea izan zen. -
Egiturari dagokionez, bost atalez osatua dago:
- Hitzaurre bat (31 lerro)
- Erlijioari buruzko bi bertso (595 bertso lerro)
- Maitasunari buruzko hamaika bertso (403 bertso lerro)
- Bertso autobiografiko bat (102 bertso lerro)
Euskararen gorazarrea egiten duten bi bertso (59 bertso lerro)
Liburuak osotara 28 orrialde ditu eta behe-nafarrez idatzia dago, Garaziko hizkeraz alegia. -
Esteban de Garibay 1533.urtean jaio zen Arrasaten eta Madrilen hil zen 1599.urtean . Oñatiko unibertsitatean ikasi zuen, ondoren Gaizteizen eta azkenik Santo Domingo de la Calzada. 1556.urtean ezkondu zen eta han bizi, historia idazteari ekinez.
Bere lan handia sortzeko España eta Portugalera bidaiatu zuen eta 1566.urterako bukatu zuen, urte horretan bertan Felipe II.ak bibliotekari izendatu zuen , eta 1592. ean kronista erreala. -
-ilustraciones genealogicas lana argitaratu
-Grandezas de España lanaren atal bat zen, ilustraciones genealogicas.
-Garibay errefraunak: Memorias bere lanean esaten den bezala, Garibayk bi errefrau bilduma sortu zituen
-Garibayk tartetik sartzen dituen erromantzeak bizkaieraz daude.
-Liburutegi Nazionalekoak bizkaieraz idatzita daude ere, baina gipuzkerako eraginarekin. -
1548.urtean Larrean jaio eta 1605.urteko apirilaren 11an hil zen euskal idazlea, Larreako dorrearen jauna eta oñatiar jatorriko kidea.
-
- Hego Euskal Herriko testurik zaharrena
- Artzain nobela
- 1567.urtean idatzi
- 102 orri eta 45 kopla (9 gazteleraz)
- Arabako euskalkian idatzia
- Jorge de Montemayor idazlearen Los siete libros de Diana lanaren jarraipena dela ikusi daiteke pertsonaien izenak berdinak direlako.
- Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundian aurkitzen da.
Bertsoak:
- 4 lerrotakoak
- Hoskidentasuna mantendu
- Gaia: maitasuna
-
Euskal idazle lapurtarra, Beskoitzen 1506.urte inguruan jaiotakoa eta Bastidan 1601.urtean hil zena. Apaiz katoliako zen, baina Joana II.Albretekoa erregina protestante bihurtu zelarik, berarekin eraman zituen hainbat eta hainbat kristau. Leizarraga higanot bihurtu zen 1559.urtean. Euskara prosan idatzi zuen lehen idazlea. Pabeko kontzilioan erreginak itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zion Leizarragari, doktrina zabaldu ahal izateko.
-
LANAK
- Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
- Kalendrera
- ABC edo Christinoen Instructionea Hiru lanak 1571.urtean argitaratu ziren Arroxelan. Oso landuak daude eta hauek egiteko laguntzaileak behar izan zituen.
-Helburua: erreforma sustatzea eta hedatzea izan zen.
-Hizkuntza: hizkera bateratu bat, euskaldun guztiok ulertzeko modukoa , honetarako oinarri lapurtera hartu zuen. Arazo larriak izan zituen ortografia eta hizkeran, eredu falta zela eta. -
Liburua Vulgatatik itzuli bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk. Nafarroako erregimenari zuzenduriko gomendiozko karta eta erabiltzen duen hizkera lapurtera da.
-
Itzulpen erlijioso bat da, hau, liburu praktikoagoa da. Liburu hau Jankoigoari zerbitzatu nahi dutenentzat dago bideratuta.
-
Itzulpen erlijioso eta egutegi bat da. Helburua herritarren bizimodua parametri erlijiosoen barnean finko mantentzea da , hau da , jendeak jakitea egun bakoitzeko zeintzuk diren jai egunak edo santuen egunak, erlijioari dagokionez.
-
Antzinako errefrau bildumen artean “Refranes y Sentencias” izenekoa da garrantzitsuena, 1596. urtean argitaratu zen euskaraz idatzitako liburu anonimoa. 64 orri eta 539 errefrauz osatuta dago baina ez dago guztiz osaturik aleak falta zaizkio eta. Autorea ezezaguna da, hala ere, hipotesi ezberdinak egon dira historian zehar (Esteban de Garibay…)