-
Dec 10, 1500
Testuinguru historikoa
XVI.mendea berpizkunde garaia dugu, mende honetan gizakiaren birbalorazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia (zentzu kritikoa eta esperimentazioa) aurkituko ditugu. Erreferentziatzat beti natura hartuko dute eta gizartea aberasteko antzinateko ohituretara joko dute; Grezia eta Erromako jakinduria zabaldu beharra dagoela pentsatuko dute. Horrez gain, teknologia berriak sortuko dira, horien artean inprenta garrantzia handia izango du. -
Dec 10, 1500
Testuinguru historikoa (3)
Gainera, gizartean herri xeheak euskal herria zientzia eta letren munduko ateak itxita zituen, aitonen seme-alaba edota eliz gizona izan ezean, behintzat. -
Dec 10, 1500
Testuinguru historikoa (4)
Filosofiari dagokionez, kritika bultzatu eta bibliarekiko kezkak bideratuko ditu eta erlijioari buruz, protestantismoaren lehen urratsak burutuko dira, Euskal Herrian ordea, ez zuen jarraitzaile askorik izan, baina Nafarroako erreginak, Joana Albretekoak, protestantismoaren tesiak onartu zituen eta horren ondorietako bat Biblia euskaratzearena izan zen (protestantismoak tokian tokiko hizkuntzaren beharrizana ikusi baitzuen. -
Dec 10, 1500
Testuinguru (5)
Horrez gain, erlijio borrokak ere gertatu baitziren. Arlo politikoan, 1512.urtean gertaera garrantzitsua gertatu zen, gaztelako erregeak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen eta ondorioz, Albretarren dinastia Nafarroako beherera alde egin zuen eta garai horretan hasi zen gaur ezagutzen den estatu-eredua definitzen. -
Dec 10, 1500
Testuinguru historikoa (6)
Literaturari dagokionez, mende honetan sortuko da euskeraz idatzitako lehenengo liburua, Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae.1545.urtean inprimatuko da Bordelen. Liburu hau, euskal literaturarentzat erreferientzia bat izan zen, lazarragaren lanen antzera. -
Dec 11, 1500
Testuinguru historikoa(2)
Honen ondorioz, liburuen demokratizazioa (jende gehiagoren eskuetan) baina ahozkotasunaren galera eta liburuen ugalketa etorriko da. Kulturari dagokionez, Ernazimenduaren sorrera mugimendurik garrantzitsuena da. Mugimendu honek sekulako susperraldia eragin zuen, alegia zientzaren, artearen eta kulturaren arlo askotan eta hizkuntzak indartzen hasi ziren eta herria bere hizkuntzan eskolatu beharra garai honetan sortutako ardura dugu. -
Dec 4, 1506
Joannes Leizarraga (1506-1601)
Euskal idazle lapurtarra zen, Beskoitzan jaiotakoa. Apaiz katolikoa zen horren ondorioz Joana II. Albretakoa erregina protestante bihurtu zenean hainbat kristau hartu zituen, kristau horien artean Joannes zegoen. Ondorioz Leizarraga higanot bihurtu zen (1559). Pabeko Kontzilioan erreginak Itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zion doktrina zabaltzeko (1564). Lan hortarako lau laguntzaile izan zituen bere aldamenean. -
Dec 4, 1506
Joannes Leizarraga
Hitzak hartu zituen latinetik eta euskara prosan erabili zuen lehen idazlea. Testamentu berria lanari buruz hitzegiten Vulgatatik itzulia dela esan genezake baina atal batzuk ez daude itzuliak adibidez: Nafarroako erreginari zuzenduriko gomendiozko karta, euskara eta euskalkiekin izan dituen arazoak azaltzen duena "Huescalduney" eta hiztegitxo bat amaieran. Hizkera lapurtera da behe nafarroako nahasketarekin. Mailegu asko erabiltzen zituen, guztiontzat ulergarria dena. -
Dec 4, 1506
Joannes Leizarraga (1506-1601)
Kalendrera liburuari buruz aipatu beharrekoa liburu erlijioso bat dela da, Jaiak, ilargia... aipatzen duena, hau da, egutegi bat da. Helburua herritarren artean parametro erlijiosoa mantenzea edo barneratzea da. Liburu honen ondorioz pertsonek badakite egunero zer egin, santuen egunak, jai egunak... baina erlijioaren ingurukoa. -
Dec 4, 1506
Joannes Leizarraga
Beren lanen artean hurrengoko hauek agertzen dira: Kalendrera, ABC edo Christinoen Instructionea eta Jesus Christ Jaunaren Testamentu Berria. Hiru lan horiek 1571. urtean argitaratu zituen Arrolexan, lan horiek oso landuak ziren, hortarako laguntzaileak izan zituen alboan. Bere helburua erreforma sustatzea eta hedatzea zen, erabilitako hizkuntzari buruz hizkera bateratu bat erabiltzen zuela esan genezake eta guztiok ulertzeko modukoa. Ortografia eta hizkeran arazo larriak izan zituen. -
Dec 4, 1506
Joannes Leizarraga (1506-1601)
Jainkoari buruz hitzegiten amaitzen du liburua. ABC liburuari buruz itzulpen erlijiso bat, hau da, liburu praktikoa dela esan genezake. Protestantismoa praktikatzen dutenentzat eta beraientzako hiru aholku ematen ditu: gehiago praktikatzea, ondi irakurtzea ikasi beharrekoa eta hitzak argi ahoskatzea. Liburua kristauentzat bideratua da, zer egin behar duten azaltzeko. Hortarako idazten du liburuak euskaldunei jainkoari zerbitzari izateko zer egin behar duten azaltzen dielako. -
Dec 4, 1533
Esteban De Garibay (1533-1599)
Garibayren errefrauak: Memorias bi errefrau bilduma sortu zituen, baina galdu egin dira. Liburutegi Nazionalean kodice bat dago, errefrauak biltzen dituena. 1854.ean imprimatu zen kodicea, letra XVII. mendekoa. Benito Maestrek 1846an Francisque-Micheli argitaratu zuen Proverbes Basques recueillis par Arnauld Oihenart liburuan. Julio de Urquijok Garibay-en refranen iruzkina egin zuen eta 37 errefrau komun zituen. Bizkaieraz idatziak bere lanak baina erromantzeak ere ageri dira. -
Dec 4, 1533
Esteban de Garibay (1533-1599)
Gizon hau 1533.urtean jaio zen Arrasaten, latina eta grekoa ikasi zuen eta 1566. urtean historiak idazten hasi zen. Espainia eta Portugalera bidaiatu zuen bere lan handia amaitzeko eta 1566. urtean amaitu zuen, urte horretan bibliotekari izendatu zuten. 1592.ean kornista erreala izendatu zuten. 1570.urtean Flandeserea joan bere lana ezagutzera ematera. Ondoren beste lan bat egin ilustraciones genealógicas deturikoa, baina ez zen argitaratu. Azkenik Madrilen hil zen 1599.urtean. -
Dec 10, 1545
Bernat Etxeparek
Gizon honek euskaraz lehenengo liburua idatzi zuen idazlea izan zen, alegia euskal literaturaren lehenengo idazlea izan zen, Garaziko hizkeraz idatzia. Bere bizitzari buruz, espetxeratua izan zen eta ondoren Eiheralarrera joan zen eta bertako erretore izan zen. -
Dec 10, 1545
Bernat Etxeparek (2)
1945.urtean bere liburua argitaratu zen bordelen, Linguae Vasconum Primitiae izenekoa, lanaren helburua erlijioa lantzea, solastea, gozatzea eta kantatzea izan zen eta horrez gain, hainbat motatako bertsoak aurki ditzakegu liburu honetanmaitasunezkoak batik bat. Azkenik, liburua 5 ataletan banatuta dago:
-Hitzaurrea
-Erlijioari buruzko bertsoak
-Maitasunari buruzko bertsoak
-Bertso autobiografikoa
-Euskarari gorozarre egiten dioten bertsoak -
Dec 4, 1548
Joan Perez De Lazarraga
1548 an jaio eta 1605 ean hil zen Joan, gizon hau Larreako dorrearen jauna zen. 2004an Madrileko denda batean hasi zen lanean, bertan aurkitu zuen Borja Aginagalde dokumentalistak. Horrela gorde izan den Hego Euskal Herriko testurik zaharrena, liburu horrek Dianea eta koplak izena du eta 102 orrialdek eta 45 koplek osatua. Lan honek Jorge de Montemayor lanari jarraitzen dio. Lan hau 1559. urtean argitaratu zen eta arrakasta izan zuen. -
Dec 5, 1548
Joan Perez De Lazarraga (1548-1605)
Lazarragak honi jarraitu zion pertsonaietan nabari den bezala: izen berdinak erabiltzen zuelako, baina aldaera txiki batzuk ere bazituen. Arabako euskalkia aurkitu zuen eta lan hau Gipuzkoako Foru Aldundian aurkitzen da. Lau bertso lerrotakoak dira eta hodiskidetasuna mantentzen du. Gaia maitasuna da. -
Refranes y sentencias 1596
- urtean argitaratu zen Iruñean, Pedro Porralis-en imprentan, izenburua Refranes y Sentencias comunes en Bascuence zen. Autorea anonimoa da eta II.mundu gerran desagertu zen liburua. Larramendik Diccionario Trilinguen, Kardaberazek Bizkaian liburu edo koaderno zahar bat aurkitu zuela zioen, zuzenki aurretik aipatutako liburua. Julio Urquijok errefrau hauek aztertu zituen eta Esteban de Garibay autorea izan zitekeela esan zuen, baina ez zuen ahala ematen.
-
Refranes y Sentencias 1596
Liburua ondo aztertu ondoren autorea humanista bilbotar bat izan behar zuela zioten. Baina gaur egun ez dakigu autorea zein izan zen. Antzinako errefrauen bilduma garrantzitsuena da, bizkaiera idatzita dagoena, oso hizkera arkaikoaz. Herrian zuzenean bildutako errefrauak eta idazleak itzulitakoak aurkitu genezake, gaztelerako hitz batzuekin, hori dela eta sintaxia ez da guztiz euskalduna. Idazleak, gaztelerako errefrau bildumak ezagutzen zituen eta itzuli eta bilduman sartu zuten idatzi horiek