-
Dec 10, 1440
Gutenbergek inprenta asmatu
Inprenta asmatzearen ondorioz liburuen ekoizpena asko ugaritu zen. -
Jan 1, 1500
Berpizkunde garaia
Europan gertaturiko mugimendurik garrantzitsuena Ernazimendua izan zen. -
Dec 10, 1517
Protestantizmoaren lehen urratsak
Martin Luther katolizismoaren dogma eta Aita Santuaren primatua kritikatzen hasi zen. -
Jan 1, 1545
Linguae Vasconum Primitiae
Euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zen, Bernard Etxeparek idatzia. Bordelen argitaratu zen eta behe-nafarreraz idatzia dago. Guztira 28 orrialde ditu eta ez dio Ernazimenduko kanonari jarraitzen. Ale honek gutxienez bi edizio izan zituen baina bakarra gorde da. -
Jan 1, 1567
Dianea eta koplak
Joan Perez de Lazarragak idatzitako artzain nobela bat da. 2004. urtean aurkitu zen Madrilen eta gorde den Hego Euskal Herriko testurik zaharrena dela ikusi zen. Lana, 102 orrialdek eta 45 koplek osatzen dute. Jorge de Montemayor idazlearen Los siete libros de Diana lanaren jarraipena dela uste da bi liburuen antzekotasunei erreparatzerakoan. -
Jan 1, 1571
Leizarragaren itzulpenak
Joannes Leizarraga apaiz katolikoa zen, hala ere, protestante bihurtu zen Joana II. Albetrekoak, Nafarroako erreginak eskaturik Leizarragak hiru lan itzuli zituen:
Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
Kalendrera
ABC edo Christinoen Instructionea
Hiru lan hauek erreginak Pabeko Kontzilioan eskatutako Itun Berriaren zatiak ziren eta dotrina zabaldu ahal izateko eskatu zituen erregiank.
Arroxelan argitaratu ziren eta euskaldun guztiok ulertzeko moduko hizkera du. Prosan idatzia dago. -
Refranes y Sentencias comunes en Bascuence, declarados en Romance con números sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas
Iruñean argitaratutako liburua da eta Autorea ezezaguna da. Liburuak 64 orrialde ditu eta 539 errefrau. Ezagutzen de ale bakarra 1894. urtean aurkitu zen eta Alemanian gordetzen zen II. Mundu Gerran desagertu zen arte. Ale hori osorik ez zegoela frogatu zuen Mitxelenak eta jatorriz 96 orri eta 759 errefrau zituen.