-
Bizitza ulertzeko beste modu bat zabalduko da, honela gizakiaren birbalorizazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia (zentzu kritikoa eta esperimentazioa) aurkituko ditugu mende honetan. Arrazoia izanen da gizaki egiten gaituena.
Teknologian aurrerapenak izango dituzte Gutenberrrek imprenta asmatuz. -
Zientzian sekulako aurrerapena ekarri zuen, (Leonardo Da Vinci, Galileo Galilei...) , kulturan ere aurrerapenak (Miguel Angel, Boticceli...), eta hizkuntzak ere indartzen hasi ziren.
-
Humanismoa bultzatuko dute (Bibliarekiko kezkak daude).
Martinh Lutherek katolismoaren dorgma eta aita santuaren primatua kritikatuz, Protestantismoaren lehen urratsak eman zituen. -
Biblia euskararatu zuten.
Gaztelako erregeak Nafarroako erresuma konkistatu zuen, eta monarkiak indarra hartu zuen -
Euskaraz lehengo liburua idatzi zuen idazlea, kronologikoki Euskal literaturak ezagutzen duen lehenengo idazlea.
!545. urtean liburua argitaratu Bordelen (Linguae Vasconum Primitae).
Hauxe da euskaraz lehenengo liburu idatzi zuen idazlea, kronologikoki Euskal Literaturak ezagutzen duen lehenengo idazlea baita. Badirudi Biarnon izan zela espetxeratua gehiegi argitu ez diren arrazoiengatik. Dena den, baliteke Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde azaltzeagatik. -
Liburuaren atalak: - Hitzaurre bat
- erlijioari buruz bi bertso
- Maitasunari buruzko hamaika bertso
- bertso autografiko bat
- euskararen gorazarrean bi bertso
Erlijiozko bi bertsoak: "Doctrina Christiana"
Maitasunezkoak: Emazten favore"
Bertso autografikoak: "Mossen Bernat Echeparere Cantunya"
Euskarari gorazarreak: "Contrapas" -
Mende honetan euskaraz idatzitako lehen liburua sortuko da,
eta inprimatuko da Bordelen eta Bernard Etxepare behe nafarrak idatziko du.
Joanes Leiza apaiz protestantea ( hiru lan erlijioso idatzi zituen, erreginaren aginduz)
Eta bukatzeko atsotiz edo errefrau bildumak ditugu. -
Atal honetan Bernard Leheteri, erregearen abokatua zenari, eskaintzen dio liburua. Horretaz gain, bere obra definitzen du: kopla gisa dela eta ahozkotasunetik oso gertu dagoela defendatzen du. Ideiak mundu guztira zabaltzeko modu bakarra idaztea dela dio, inprentaren aldarrikapena eginez. Euskaraz idazten duen lehen idazlearen kontzientzia badu, eta, berak oinarri jarri duenez, guk hori hedatu eta Jainkoari otoitz egitera behartuak gaudela adierazten du.
-
Liburua behe- nafarreraz idatzia dago eta ez dio jarraitzen Ernazimenduko kanonari; ahozko literaturara gertuago dago.
Hizkerari dagokionez, Garaziko hizkeraz idatzi zuen. -
"Doctrina Christiana": Otoitz moduko bertsoak dira eta luzera ez da beti berdina. Ematen du idazteko dela eta ez kontatzeko. Lau bertso-lerroko ahapaldiak dira eta hoskidetasuna mantentzen du beti.
-
"Potaren galdacia": Neurri eta hoskidetasunaren aldetik aurrekoaren antzekoa da. Elakrrizketa luza bat da, eta bertso-lerro bakoitzean ideia bat agertzen da.
"Amorez errequericia": Ahalpe molde berri erabiltzen du: bi bertso lerrokoa. Hoskidetasuna oso markatua du; maitasun eskaera bat da eta elkarrizketa moduan dago planteatua. Formula eginak eta hitz klabeak erabiltzen ditu.
"Amorosen disputa" eta "Amore gogorren despita": Bertan neska mutilen arteko elkarrizketak eta egoerak agerten dira. -
"Mossen Bernat Echeparere Cantuya": Bere buruarekin duen elkarrizketa azaltzen du; horregatik lehenengo eta bigarren pertsonak tartekatzen ditu. Luzea da eta bere bizitza eta pentsamenduak kontatzen ditu.
-
"Contrapas eta "Sautrela": Abesteko eginak direla nabari da eta beren helburua euskara goraitzapea da. Bietan aurki ditzakegu abestietan ohikoak diren ezaugarriak:errepikapenak, silaba kopurua, hoskidetasunak eta abar. Gaur egunera arte mantendu diren kantak dira, beraz garrantzia handikoak.
Etxeparen garai bat itxi zuen ireki orduko, euskal literaturak berriro ezagutuko ez zuen garaia. Haren obraren bizitasunaren parekorik ez zen berriro azalduko. -
Euskal idazlea izan zen, ezezaguna genuen 2004.urtean Madrileko antigoaleko denda batean bere lana aurkitu zen arte. Honela, gorde den Hego Euskal Herriko testurik zaharrena dela ikusi zen. Dianea eta koplak izena du bere lanak eta artzain nobela bat da, 1567.urtean idatzitakoa. Lan hau 1559.urtean argitaratu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Arabako euskalkian idatzita dago, maitasunari buruzkoa da, eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundian aurkitzen da.
-
Latina eta grekoa ikasi zituen eta letrak lantzeari ekin zion. 1556.urtean Arrasaten ezkondu zen eta han bizi, historia idazteari ekinez. Bere lan handia sortzeko España eta Portugalera bidaiatu zuen; 1566.urterako bukatu zuen. Urte horretan bertan Felipe II.ak bibliotekari izendatu zuen; eta, 1592.ean kronista erreala. 1570.urtean Flandesera joan zen bere lana ezagutzera ematera, eta hurrengo urtean argitara eman den, monarkia espainiarra osatzen zuten erreinu guztien historioa kontatuz.
-
Ondoren, beste hainbat lan argitaratu zuen, azkena ezik eta 1599. urtean hil zen. Garibayren errefrauak: MEMORIES, Garibayk by errefrau bilduma sortu zituen, baina guri ez zaizkigu heldu. Hala ere, liburutegi nazionalean kodice bat dago zeinak Garibayren errefrauak biltzen dituena. Kodice hau 1854.ean imprimitu zen, memorias liburuaren gehigarri bezala. Honetaz Julio Urquijok, Los refranes de Garibay bere lanean, bi kolekzioa hauen berrargitalpena eta iruzkina egin zuen.
-
Garibayk tartetik sartzen dituen erromantzeak bizkaieraz daude, eta liburutegi nazionalekoak bizkaieraz idatzita daude ere, baina gipuzkerako eraginarekin
-
Euskal idazle lapurtarra zen, eta honek hainbat lan itzuli zituen, eta hiru lan horiek 1571.urtean argitaratu ziren. Lanen helburua erreforma sustatzea eta hedatzea zen, hizkerari dagokionezz, hizkera bateratu bat da, euskaldun guztiok ulertzeko moduan. Honetarako mailegutza orokor bat egin zuen latinetik, terminologia kultua eta erlijiozkoa inguruko hizkuntzetatik hartuz.
-
Liburua Vulgatatik itzulia bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk: Nafarroako erreginari zuzenduriko gomendiozko karta, euskera eta euskalkiekin izan dituen arazoak azaltzen dituen "Heuscalduney" deiritzan atala eta hiztegitxo bat amaieran. Hizkera lapurtera da, hala ere mailegu asko erabiltzen ditu. Konszientea da nola euskara ia etxe batetik bestera aldatzen den; hori azpimarratzen du eta bukatzeko Jainkoaren hitza ongi zabaltzea eta ulertzea bere asmoa dela esaten du.
-
Itzulpen erlijioso bat da. Hau, liburu praktikoagoa da. Protestantismoa praktikatzen duen jendeari bideratua dago. Hiru aholku ematen ditu:praktikatu gehiago, ongi irakurri hasieratik ikasi beharra eta hitzak argi ahoskatu. Liburu hau Jaungoikoa zerbitzatu nahi dutenentzat dago bideratua, zer egin behar duten jakiteko. Hori da bere asmoa, horregatik euskaratu du liburu hau; euskaldunek probetxu ateratzeko eta Jainkoari zerbitzatzerakoan nondik jo jakin dezaten.
-
Itzulpen erlijioso bat da. Jaiak, ilargia... aipatzen dituena. Egutegi bat da. Helburua, herritarren bizimodua parametro erlijiosoen barnean finko mantentzea da. Testu honen asmoa da jendeak jakitea egun bakoitzean zer egin behar duen; hau da, zeintzuk diren jai egunak edo santuen egunak, erlijioari dagokionez.
-
1596.urtean Iruñean argitaratu zen liburu bat, Pedro Porralis Amberesekoaren inprentan, honako izenburua zuena: Refranes y sentencias comunes en Bascuence...
Ezagutzen den ale bakarra Van Eys-ek aurkitu zuen 1894.urten eta Alemanian gordetzen zen, II.Mundu Gerran desagertu zen arte. Larramendik, bere Diccioario trilingüen, Kardaberazzen Bizkaian liburu eta koaderno zahar bat aurkitu zuela esaten du, zeinak gaztelerazko errefrauak biltzen zituen, eta Iruñan argitaratu zen. -
Julio Urquijok errefrau hauek aztertu, iruzkindu eta berrargitaratu zituen. Aipatu zuen Esteban de Garay izan zitekeela autorea, gerra eta Urquijoren arabera autoreak Pñati, Arrasate, Aramaio... ongi ezagutzen zituelako. Errefrau hauetariko asko XV.mendeko bandokideen arteko gatazkei agiten diete erreferentzia, eta hizkuntzari erreparatuz, bizkaieraz idatzita daude, gipuzkeraren eragina duen bizkaieraz. Gaur egun, ez dakigu autoriea nor izan zen,